Sebastian Salaberria, «Neronek Tirako Nizkin" Nobela -Egillea


1965eko urtarrilaren 10an
Sebastian Salaberria idazkariari elkarrizketa
Sebastian Salaberria, «Neronek Tirako Nizkin" Nobela -Egillea
–Kaxo, Sebastian! Ez dakizu nolako poza artu nuan, euskerazko nobela-txapelketan lendabiziko saria irabazi zenula jakitean. Nolatan bururatu zitzaizun eskribitzea eta txapelLketara azaltzea?
–Ba, neri gazterik tokatu zitzaidan gurasorik gabe gelditzea, eta gero Fspaniyako gerran ibiltzia, eta nola gerra ortako istori-puxka bat ere badedan, nere lagunekin askotan jarduten nintzan istori oyek danak berritzen, eta gustora asko egoten ziran nik esandakoak entzuten, eta ala esaten zidaten: «Ik, nobela bat egiteko aña istori badek, motel! Eskribitu bear itukek istori oyek danak!» Eta ala, pixkanaka, berotu niñuten. Orrelaxen egin nuan eta txapelketa ontara bialdu nuan.
–Eta pentsatzen al zendun lendabiziko saria irabazterik?
–Ba, nere buruan beti ibilli izan det orrelako zerbait amets, bañan ez nuan uste onetaraño iritxiko nintzanik. Neri gertatu zait asko tan esan oi dana: Uste ez dan lekutik erbiya ateratzen dala.
–Eta asko kosta al zitzaizan eskribitzea...? ta noiz ta zer garaitan eskribitzen zenun... ?
–Bai noski! Nere denboran oñetako gutxi urratua naiz ni eskolako bidean, eta kosta bearko! Neretzako eskribitzeko ordurik egokienak goizpartekoak izan dira beti. Lau t'erdiak aldean jeikitzen nintzan eta sukaldeko epeltasunean jarri bakar-bakarrik eta orrelaxen aritzen nintzan! Burua ere orduan egoten da argiena, eta gauzak orduan etortzen dira ongien burura.
–Nolatan izan zenun sariaren berri... ?
–Nik banekian Garagarrillaren azken aldera erabaki bear zuala txapelketa onek, eta San Pedro-egun-goizean nere lagun batek telefonoz otsegin zidana, esanaz nere nobelari eman zietela lenengo saria.
–Zer zioten etxekoak jakin zutenean?
–Esan bezela, San Pedro goiza zan, eta nere emaztea mezetara joana zan, baita semea ere. An nebillen etxe-inguruan nere bi alabatxoekin, eta telefonua otska zegoala entzun nuanean, artu nuan eta gutxiena pentsatzen nuana izan zan. Nere alabak ala galdetzen zidaten: «Aita, zuk irabazi al dezu lendabiziko premiyua?». Ta nik esaten nien: «Bai, nik irabazi omen det». Eta ayek ordun esan zuten: «Au da poza, au, aita!».
–Zenbat diru zan ba lenengo saria?
–Jende guziak dakina da gauza ori, periodikuak ekarri duanez. Bost milla duro izan bear dute.
–Zer egiteko asmoa dezu diru oyekin?
–Ba, oraindik ez det pentsatu, baño ori pentsatzen errezago dago berriz best milla duro eskuratzen baño. Badakizu, etxean azkar egiten da dirua enpleatzeko modua.
–Bertsolaria omen zaitugu.
–Nik, egia esan, zenbaitek bezela ez det balio bertsoak bat-batetan kantatzeko, bañan paperean jartzea beti gustatu izan zait. Lengo urtean bigarren saria artu nuan, bertso-paper-txapelketan, Ama Euskerari jarri nizkan amabi bertsoekin. Eta aurten, berriz, beste amabi jarri ditut Euskalerriko oituren gañean, eta berriz ere bigarren saria irabazi det Isasondo-ko Lete ta Donostia-ko Manuel Machain-ekin batera.
–Salaverria, bertsolari ta idazle azaldu zaigun ezkero, tentatu nai izan degu pixka bat.. Orain bertan esango balute, munduaren azkena datorkigula, zer egingo zenuke.. . ?
–Lendabizi, beintzat, animako lanak egin, eta gero bankete eder bat egin familian bost milla duro oyekin, zergatik mundua bukatzen bada, ayek ez dute geyago balio. Eta alako balitz, zerori ere konbidatuko ziñuket.
–Aizazu, Sebastian: danok badegu alako joera zerbaitetarako, batzuk eizerako, besteak arrantzarako ta abar, eta zuk zertarako apiziyua dezu?
–Ba, nik mutil-koxkorretatik asita, beti izan det bertsotarako apiziyua. Gustora asko egoten nintzan Txirrita, Saiburu, Tellei-txiki, Lexo eta oyei danai entzuten. Gizon jatorrak eta bertsolari bapoak ziran. Eta bei-kontu ere askotan ibilli bear izaten nuan, eta geyenean kantapaperen bat izango nuan poltxikuan, eta on xamarrak baziran berriz, azkar asko ikasten nituan. Eta orain ere, nunbait ere bertsolariak dirala entzuten badet, joateko modua baldin badet beintzat, gustora asko joaten naiz. Ta naiz eskola aundirik izan ez, letzeko ere beti izan det afiziyua, batez ere liburu euskaldunak badira beintzat.
–Zuk oña gerratean moztua omen dezu...
–Bai, neri ere, len esan dedan bezela, tokatu zitzaidan an ibiltzea, eta antxen eman zizkidaten bi tiro, ta batekin oña moztu zidaten. Au nola gertatu zitzaidan jakin nai duanak, nobela letzea izango du onena, atera bai da noski Auspoa izeneko liburuetan. Gure aurrak ere etzekiten nik oña nola moztua nuan. Beti galdetzen zidaten: "Aita, oña nola moztua dezu?». Eta nik, orain arte, beti esan diet automobil batek moztua dedala, berak beldur geyago izan zezaten kamiyoan ibiltzeko, kamiyo-ixkiñan bizi bai-gera. Eta orain, esan egin bear izan diet gerran moztua dedala.
–Eta aurrak zer zieten orduan ?
–Ba, ilurak aoa xabaldata gelditu ziran neri begira. Eta ondo erantzuteko galdeera latza egin zidaten, esanaz: «Aita, zer da gerra?». Ta nik erantzun nien: "Gerra? Gauza txarra, umeak! Gizonak an ibiltzen dira mendian tiroka alkar iltzen!». Zuek ere zeren denboran zer dan ikazten ez badexute, zorionekoak izango zerate.
Bertsolaria zaran ezkero, bertso batzuk jarri bear zenizkio zure euskal nobelari.
Bai? Jarriko ditut ba, eta bialduko dizkizut jarritakoan (Eta ala egin du». Ona emen bialdu zizkigun bertsoak:
1 Pozaren pozez txorian gisa astera nua kantari,
bertso batzuek eskeintzearren nere euskal nobelari;
lur-alde ontan izanagatik idazle onak ugari,
Jann Zerukuak lagundu dio eskala gutxi dunari.
2 Zori gaitzean guraso gabe gelditu nitzan gazterik,
ta ez det izan askok bezela
nik eskola ikasterik;
garai batean ez nuan uste
ontaraiño iristerik,
euskal nobelan lendabiziko
saria irabazterik.
3 Gazte denboran nik ikasteko
naiz izan gogo berua,
nai ainbat bider ez det zapaldu
ikastola ingurua;
zerbait kostata egina dago
nere euskal liburua,
gutxi dakinak askoz geyago
nekatu bear burua.
4 Oraintxen jartzen diran sariak
ez dira nolanaikoak,
erdeldananlzat erderaz eta
guretzat euskerazkoak;
zazpi idazle izan gera gu
zintzo sayatutakoak,
lenengoa nik irabaztea
nunbait nai zuan Jainkoak.
5 «Agora», asi bear det zuri
esker beroak ematen,
zuk jarri dezun sari ederren
jabe egin naiz-ta aurten;
diru morkoxk'au eskuratuta
zail da ixilik egoten,
danok dakigu bost milla durok
zer poxa ematen duten.
6 Liburu berri onen galdezka
jende askotxo da asi,
eta seigarren bertso onekiñ
bear det adierazi;
nere nobela nolakoa dan
nai dezutenak ikasi,
librerietan saltzen dituzte
eta lenbailen erosi.
10

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakSALABERRIA1
PertsonaiazSALABERRIA1

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude