Taplo Varis-Ekin Solasean
Europa: Arma Nuklearrei Stop!
OTAN-en aginduari jorraituz, 572 misil ezarriko dira aurten Europako lurraldeetan. Gerra nuklearraren mamu beltza da oraingoan Europan zehar zabaltzen dena.
Hori dela eta, sendotuz joun dira hainbat herrietan Bakearen Aldeko Mugimenduak, ia beti Gobernuen joera pro-nuklearren aurka.
Bada, hala ere, Europan eta aspalditik nuklearizazioaren aurka jokatzen ari den Gobernurik, Finlandiakoa adibidez. Helsinkin ospatu zen duela hamar urte Seguritate eta Kooperaziorako Konferentzia. Bigarren Gerra Mundialean alemanen eta sovietarren inbasioak jasan ondoren, 1 946.ean Parisko Akordioan, neutraltasun estatusa lortu zuen Finlandiak gerra berriaren arriskua urruntzeko kezka handia agertu izan du. Honetarako ahaleginen artean, Bakerako eta Desarmerako Institutu bat sortu zuen Gobernuak, urteko 40 milioiz subentzionatuz eta zenbait zientzi-gizon eta irakasle bertan lanean jarriz. Honen bidez eta Helsinkiko akordioei jarraipena emanez, bakearen aldeko proposamenak aurrera eraman nahi ditu.
Institutu honetako zuzendaria den TAPIO VARIS-ekin elkarrizketa egiteko aukera izan dugu egunotan. Hogeita hamasei urteko irakaslea dugu berau, arma arazoetan aditua, hainbat aldiz ONU eta UNESKOko Desarmerako Batzordeetan bere Gobernuaren ordezkaria izana.
ARGIA.- Europan 572 "euromisil" kokatzeko akordioa hartu zuen OTAN-ek 1979.ean. Antza denez, aurten eta neurri honek altxatu dituen protestak kontutan hartu gabe, Ingalaterran, Alemania Federalean, Italian, Belgikan eta Holandan jarriko dituzte CRUISER eta PERSHING II misilak Sovietar Batasunari begira. Ez ote du neurri honek arma nuklearren balantza OTAN-en alde makurtzen? Eta zer arrisku dakar Europako biztanleentzat?
TAPIO VARIS. - Dirudienez 1979.ean SALTI eta II elkarrizketak egin zirenean arma nuklearren oreka lortu zen superpotentzia bien artean. Ez da erraza gertatzen oreka hori neurtzea, potentzia bakoitzaren arma-sistema ezberdina baita teknika aldetik. Baina garai hartan eta batak eta besteak zeuzkan arma nuklearrak ondo neurtuz, orekatuta zeudela zirudien.
Ondoren, sovietarrak Ural mendietan 351 misil SS-20 zeukatelako atxakiaz hartu zen "euromisilen" akordioa. Baina sovietarren misil horiek SALT elkarrizketen aurretik zeuden han, gero berriztu bazituzten ere. Beraz, Europan orain CRUISER eta PERSHING delako misilak kokatzeak apurtzen du, bai, oreka, eta gainera maila estrategikoan. Kontutan izan behar dugu ondorengo datu hau: Alemania Federalean jarriko diren misilak 6 minututan ailega daitezke Sovietar Batasunera; aldiz, Sovietar Batasunetik Estatu Batuetara iristeko 8 minutu behar dute beste aldekoen misilek. Honek krisi berri bat zabaltzen du 1959.ean Kubako misilekin gertatuaren antzekoa.
A.- Eta europarrok dugun arriskuaz?
T.V.- Bigarren galderaz, une honetan sovietarrek amerikarrek baino ardura handiagoa agertzen dute akordio batetara iristeko, agian balantza beraien kontra doalako. Gerraren posibilitateak ez ditu Estatu Batuak gehiegi ikaratzen, ondorioak batez ere Europarentzat izango baitziren kaltegarri.
Beraz, nik uste, Andropov-ek bakerako egindako azken proposamenak zintzoak dira eta kontutan hartu beharko lirateke.
Politika Nuklearrak, Europako Gizartearen Polarizazioa
A.- Baina Madrilgo Seguritate eta Kooperaziorako Konferentziak porrot egin zuenetik, ez da akordiorako itxaropen handirik zabaltzen...
T.V.- Nolanahi ere, bide horri jarraiki beharra dago, batez ere bestelako alternatibarik ez dugulako. Zer dugu bestela? "Gerra hotza" edo borroka irekia. Eta bi hauek ez dira arrazionalak, are gutxiago bizi dugun koiuntura ekonomiko-politikoan. Distentsioa da garapena ziurta dezakeen bide bakarra. Horregatik da hain garrantzitsua Seguritate eta Kooperaziorako Konferentziak iraun dezala, batez ere, herri txikien ikuspuntutik begiratuz. Halako erakunde kolektiboen bidez ez bada, hauek ezin dute seguritate-politikarik bultzatu.
A.- Misilak Europan kokatze horrek badu eraginik bertako Estatuen barne-politikan? Politika atzerakoiak bultzatzen ditu? Best-alde, sarri askotan, Iparamerikarrek eta beste batzuk sovietartzaletzat kontsideratu dituzten Bakearen Aldeko Mugimenduak nola ikusten dituzu?
T.V.- Lehenengo eta behin, Eskandinaviar Estatuek honetaz oso ardura gogorra duten heinean, eta bai nuklearizazioa eta OTAN-en integratzea ukatzen dutenez, misilen kokatzeak Europa puska dezake.
Alemania Federaleko kasua diferentea da. Dudarik gabe, "euromisilen" ezartzeak ideologia kontserbadoreak indartzen ditu. Baina sakonago begiratuz Europako gizarteen barne polarizazio batetara garamatzala uste dut. Izan ere, epe laburrera, Europak kanpotik itxura trinkoa emango du. Hala bar, eskuindarren erradikalizazio eta Gobernuen eskuinera jotzeko tendentzia, dagoeneko Estatu batzuetan ikusten ari garena, hain zuzen ere.
Baina urte pare bat barru, ondorio grabeagoak ikusiko ditugu, alegia, misilen kokatzeak Europako Estatuen barnean polarizazio bat ekarriko duela, akordio-ezaren zentzuan. Eta honetan Bakearen Aldeko Mugimenduek garrantzi handia izango dute, iparamerikarrek eta frantsesek sovietartzale kontsideratu dituzten arren, nik ez dut halakorik sinesten. Eritzi hori mugimendu hauetan dabilen jendearen giza konpromisuaren infrabalorazio batetik letorke. Etorkizunerako, mugimendu hauek oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit. Eta aipatu dudan legez, Europak kanpora emango duen itxura homogeneoa alde batetik eta barne egoeraren ahuleziak bestetik, dialektikoki barne aldaketa bat prestatuko dute hurrengo urteetarako.
"Gure Helburua: Bloke Militarren Deuseztea"
A.- Espainia Otan-en sartzeak, eta Felipe Gonzalez-ek oraintsu egin dituen deklarazioak "euromisilen" ezartzearen alde. Ez du horrek Espainiaren neutraltasuna konprometitzen? Eta bigarrenez, "euromisilen" politika eta OTAN-ena eskuarki Europaren defentsarako politika bezala kontsidera daitezke ala Mendebaldeko blokearen interespean deude eta beraz yankien zuzendaritzapean?
T.V.- Lehenengo galdera erantzuteko ez dut datu nahikorik, ez dut Gonzalezen politika zehazki ezagutzen. Printzipioz, edozein blokeri atxekitzearen kontra nago. Gure helburua eta abiapuntu bezala, bioke militarrak pixkanaka eta banah banan deuseztea da. Uste dut armen gehitzea inoiz ez dela positiboa. Horrek armen norgehiagoka berriak sortu baino ez du egiten.
Eta bigarren galderari erantzunez, formalki badakigu OTAN, Ipar Atlantikoaren defentsarako erakunde bat dela, eta horregatik Europako zenbait herri ere bertan daudela. Halere, uste dut Europak politika proplo eta berezi bat izan beharko lukeela eta ez USAren menpean ibili. Baina noski, Estatu Batuak botere global bat dira, eta konprometituta dago Asian, Ertamerikan eta oro har Hegoamerika osoan. Nik honetaz galdera bat planteiatzen dut, eta zera da: OTANen dauden Europar kideek zergatik ez duten pixu gehiago Aliantzan erabakitzen den politikan.
A.- Eta jadanik dauden arma nuklearrak hain arrisku ikaragarria suposatzen badute, ezin daiteke gutxienez arma horien ugalketa eta hedakuntza mugatu.
T. V.- Bah horretarako ahaleginak egin dira nonbait; adibidez, Balkanetako ingurua gune ez-nuklearra kontsideratuz: Jugoslavia, Bulgaria, Grezia eta Romania. Arazoa zera da: haiako neurriak hartzeko ere blokeen arteko oreka kontutan hartu behar dela.
Afrika litzateke beste gune ez-nuklear posiblea. Hegoamerika osoa, Tlatelolco-ko Akordioaren ondoren ez-nuklearra kontsideratua dago. Baita Asiaren parte bat ere.
Europan askoz zailagoa da, dagoenekoz nuklearizaturik baikaude. Bide okerretik sartu gaituzte europearrok, eta gaizki ibilia desibili beharko dugu.
Textua eta argazkiak:
Antton Azkargorta. Karmelo Landa
"Arma nuklearren oreka hautsia dago une honetan".
"Gerrarik bada, ondorioak batez ere Europak jasango ditu".
7, 8-9