Euskarazko Departamendua: "Urrais Handi Bat Eman Dugu"
1983ko maiatzaren 15
Iralaslego Eskolakoekin Hizketan
Euskarazko Departamendua: "Urrais Handi Bat Eman Dugu"
Gasteizko irakaslego eskolan aldaketa nabarmenak izan dira azken urtetan, eta joan den hilabetean, lehen aldiz, kultur astea antolatu zuen irakasle ikasle talde batek.
Azken hau aitzakitzat harturik, berenganatu ginen gure jakinmina ase nahiez, eskola honetan dauzkaten arazoak jakin nahiena eta beraien eritzi ta pentsamoldeak interesgarriak bilakatuko zitzaizkigulakoan.
Ez gara damutu eta hemen duzue horren ondorio Jesus, Txipi, Martín, Agurtzane ta Maiterekin–euskarazko departamenduko irakasle batzurekin–izandako elkarrizketa. Gai ezberdinak eta eritzi desberdinak–askotan nahasiak–geratu ziren grabatuak, orain idatziak.
ARGIA.- Orain atera berrian duten lege batetan zera diote, maisu-maistra guztiek euskara jakin behar dutela. Zuek, euskaldun-gai horiek euskaldundu behar dituzuenok, nola ikusten duzue hau?
– Euskararen normalizaziorako lege famatu horretan hori esaten dute, eta hori interpretatuz maisumaistra guztiak euskaldunak atera beharko ziren; EGA mailakoak. Orain ari gara hori posible ahal izateko planak egiten, baina hori oso zaila da; horretarako, ikasleak euskalduntzeko, ordu kopuru piloa (500 ordu baino gehiago) behar dira, horrezkero 250 ordu gutxienez kultur maila bat lortzeko; problema izugarria da, 700 ordu sartu behar dira karreran zehar eta medio piloa ere. Hor daukagu bestela adibide xelebre bat EGBn 900 ordu ematen dira eta badakigu nola ateratzen diren umeak. Medio pilo bat jarri behar da, eta nik uste dut hori gaur egun ez dela errealitatean finkatzea eta pausoak ematea berreuskalduntzen. Hori zera da, hala, hemendik aurrera denok euskaldunak, dekretoz, eta bagara nahiz eta izan ez. Izan behar gara nahiz eta izateko posibilitaterik ez!
– Kontraesana dago helburua eta neurrian artean.
- Momentu honetan bada plangintza bat euskarazko batzordeak eginda (600 ordu sartu behar direla 3 urtetan eta gero plangintza bateratua presentatu da). Horrekin oinarrizko euskaldun bat ateratzen dugu, hau da 4.mailako bat, hitzegiteko gai baina ez EGA ateratzeko. EGA aterako dute BUP eta- EGBn ordu guztiak eman eta hona euskaldunak iritsiko direnean.
Gaur egun ezin diogu hemen sartzen denari hasierako mailarik esijitu eta guk zerotik hasten denak oinarrizko maila lor dezala nahi dugu; horretarako baldintzak jarri genituen, 15eko taldeak, koordinadoreak, ea.
Donostian berriz, esijitzen dute maila minimoa, baina hori ezin da egin hemen.
A.- Baldintza horien artean materiala ere egongo da; zuek nola zabiltzate une honetan materiala aldetik?
- Beste departamenduetan osagarri erosten duten bitartean, gu oinarrizkoa ari gara erosten.
A.- Eta karrera guztia euskaraz egiteaz zer pentsatzen dute? alegia Eskoriatzan, Donostian eta beste tokitan egiten den bezala.
–Ikaslego kopururik ez eta irakaslerik ez.
Gure lana orain hemengo irakaslegoa euskalduntzea eta hori lortu aurretik ezin dugu bestetan pentsatu. Zergatik?, irakaslego berezirik ez digutelako emango, asignatura guztiak euskaraz jarri nahi baditugu, beste hainbeste irakasle beharko genituzke.
Gainera momentu honetan irakasleen gainean dago euskalduntzea edo ez; ez dute obligaziorik eta kondizio oso onik ere ez.
A.- Dena den badirudi eskola honetan zenbalt aldaketa eman direla. Zein da egungo egoera eta azken urtetan eman diren aldaketak?
- Orain lau urte jarri zen euskara derrigorrezko, Lehenago klase batzu ematen ziren, optatibak, EKT batzuk funtsinatzen zuten... baina ez zen ezer ofiziala.
Duela lau urte berriz, hasi zen euskal departamendua eta euskal filologia, gaur egun euskara koofiziala da (erdararekin) eskola honetan. Hori da egoera ofiziala, baina gero gertatzen da Gasteiz eta hemengo giroa ez dela oso euskalduna, nahiko diferentea dela Donostian edo Bilbokoarekin konparatuz eta euskara klasetara mugatzen dela.
Eskola honetan Mirandatik jende pilo bat dator, eta Gasteizko jende pilo bat dago ere euskararekin ez duela bere buruak zerikusirik duenik. Hemen erdararen aldeko giroa agertzen da, nahiz eta euskaldun asko dago (% 15 edo gehiago).
A.- EKT batzu zurela diozu, eta hori orain bost urte Gasteizko eskola, institutu, eta antzeko asketan bazegoen, gero piskanaka guztiak desegin arte. Baina orain berriro hasi dira kultur asteak eta, sorizen; zuek zergatik egin duzue kultur aste hori?
– Urte hasieran konturatu ginen hemen baginela euskaldun asko, bai alfabetatzekoak, bai filologiako ikasleak, bai gu, euskarazko departamendukoak, eta klase ematetik aparte ez genuela ezer egiten. Klaseak ematen genituen eta horrez aparte ikasleak ez zuen harremanik euskara ez euskal kulturarekin. "Euskaldunak elkartu eta zerbait egin behar dugu" esan genuen, gero bildu eta hasi ginen gure kultur astea betetzen. Gai guztiak ikutu nahi genituen, eta jendea interesak ekartzea eta ez milintantziak, eta horrela ekarri genuen Artze, sukaldaritza, mendiak... eta gero ipuin sariketa bat ere. Haien perspektiba zabaltzeko, gero beste sari batzutara anima daitezen.
- Gainera ipuin sariketa maila guztietan antolatu genuen, lehen mailan zer-edozer idatz daitekela klasetik aparte, ez bakarrik ariketa idatziak, motibazio pertsonala sortzea nahi genuen.
- EKT sortzeko, hau urrats bat izan da.
A.- Eta zuen irakasle eta ikasle batze horrek aurrera egingo al du?
- Ikasleen aldetik ez da asko egin, gehiena departamenduak egin du. Gero aipatu beharko litzateke zuzendaritzaren postura irekia presupuesto erdia jarriz (100.000 pezeta) eta zuzendariak hitzaldi baten aurkezpena honelako ekintzak txalogarriak zirela esan zuela eta departamendua honelako lanetan jarraitzea animatu ere.
- Guk hasieran EKT bat sortu nabi genuen baina urrats handi bat eman dugu, behar bada ez da oso talde establea, baina jendea animatu da gauzak egitera.
–Etorri den jendea interesa zuelako etorri da, egun batetan batzu, beste batetan beste batzu... askotan kultur aste batetan jende bera ikusten duzu. Hemen AEK, HABE, ikastolak, amak, mendizaleak... jende ezberdina izan dugu, gaiak ekarrita.
A.- Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolaturiko kultur astean ere, egunero 400 pertsona zihoazten hitzaldietara, zuek nola esplikatzen duzue Gasteizen honelako arrakasta izatea?
- Nik uste dut hemen euskaldun batek bere burua nahiko murriztuta, nahiko reprimituta, itota, ikusten duela; orduan zer edo zer dagoenean militantziaren gusaniloa sentitzen du.
- Euskara praktikatzeko tokirik ez dagoela, euskara ikasten ari den jendea bildu dugu. Jendea oso itota sentitzen da eta ez dago hitzegiteko aukerarik, Izugarrizko presioa dago erdal kulturaren aldetik eta orduan euskaraz zeredozer dagoenean hara zoaz. Eta Gasteizen ikasleen kopurua igo da asko.
A.- Eta bukatzeko –klasera joan behar baitute nirekin dauden guztiek–, hona azken galdera, zer uste duzue zuek Euskal Herriko euskalduntze guztia zuen gain egoteaz?
– Horrekin ez da ezer egiten ez bada sozial mailan lan bat. Orain edozein euskaldunek euskara jakin dezake eta erabiltzeko posibilitaterik ez, giro sozialik ez baitago. Egoera horrekin bestea, klasean euskara irakastea, deuseztatzen da.
Xabier E.
28-29
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakHego EHko e
EgileezETXANIZ3Gizartea