Iñigo Gomemdio, Arte martzialetako maisuari elkarrizketa
Shorinji Kenpo Edo Arte Martzial Soila
Iñaki Gomendio maisuarekin hizketan
Dudarik gabe gaur egun gero eta jende gehiagok praktikatzen ditu arte martzialak. Ekialdeko arte zahar eta harrigarri hori mendebaldeko mundura datorkigu. Batzuk guztiz okzidentalizatuak daude baina badira batzu guztiz garbiak direnak, nortasuna galdu ez dutenak. Horietako bat "Shorinji kenpoa" da. Elkarrizketa honetan Inaki Gomendio dugu. Berak gerri heltza 2. Dan dauka eta honela erantzun zizkigun galderak.
Argia.- Nola sortu zen "Shorinji kenpoa"?
IÑAKI GOMENDIO.- "Shorinji kenpoa" feudalismoan sortu zen, Txinako Iparraldean. Herria guztiz zapalduta zegoen nobleengatik eta defenditzeko armarik ez zuten, hauek bakarrik nobleek erabili bait zitzaketen. Tenploetan monje budistak konzentrazioko eta arnasa hartzeko ejerzizioak egiten zituzten, baina honekin ez zuten aski eta defentsarako teknikak hasi ziren asmatzen, hau da, gaur egun ditugunak.
A.- Beraz, teknikak monjeek sortu zituzten...?
I.G.- Bai,-teknikak monjeek sortu zituzten, nahiz eta herria borrokan egon agintearen aurka. Tenplo honen izena "Saolin-Chu"zen. Gero dinastia bat atera zen monjeen aurkakoa, herriaren defendatzailea bait zen.
A.- Zein desberdintasun dauka beste arte martzialekin?
I.G.- Oinarria berdina da. Monjeak tenplotik atera zirenean teknika asko zeuden, eta handik atera ziren beste arte martzial batzu. Adibidez esaten zenez Kung-Fua handik etor zitekeen.
A.- Zenbat teknika ditu "Shorinji kenpoak"?
I.G.- Seirehun edo zazpirehun teknika gutxi gorabehera. Horretaz aparte basea, hau da, ostikoak, muturrekoak, defentsak eta abar.
A.- Zer nolako arloak landu daitezke arte martzial honekin?
I.G.- Gure filosofiak dioenez buruz eta bihotzez neurri bat izan behar da. Ezin daiteke alde batetik bakarrik landu. Saiatzen da jendea ekilibrio batekin ateratzea, honela jendea bihurriegia ez dadin izan. Lortu nahi da monjeek eman ziguten erakusketa gaur egunean aplikatzea. Beste aldetik defentsa eta filosofiatik aparte baditugu beste zeregin batzu, adibidez "Seihoa" deritzona, gizonaren gorputza masajearen bidez ezagutzen saiatzen dena, edota "Chincon"a, arnasa hartzeko eta relaxatzeko posturak.
A.- Zergatik uste duzu gaur egun horrenbeste praktikatzen direla arte martzialak?
I.G.- Jendea ez da konformatzen ikustearekin bakarrik. Jende askok bere gorputza landu nahi du, izan daiteke gure arte honekin, beste arte martzialekin edo edozein kirolarekin. Gaur egun dagoen egoerarekin, langabezia, denbora sobran... Eta noski jendeak denbora hori aprobetxatu nahi du.
A.- Beraz ez duzu uste gaur eguneko indarkeriagatik izan daitekeenik?
I.G.- Ez, ez dut uste horregatik denik.
A.- Zergatik ez da okzidentalizatu "Shorinji kenpoa" beste arte martzial batzu bezala?
I.G.- Hori ez bait da "Shorinji kenpo"aren filosofia. "Shorinji kenpo"ak dioenez bera praktikatzeko bi lagun behar dira, batek bakarrik lan egin dezake baina ezin daiteke ondo konpletatu. "Shorinji kenpo"ak ez du konpetiziotan sinisten, oso ondo dakigu konpetizioak zer diren. Saiatzen da beste modu butera bilatzen konpetizioa, hau da bien arteko konpetizioa, lana egiten baina medailarik gabe.
A.- Zergatik horrenbeste.jerarkia, araubide eta mistizismo?
I.G.- Ez dut uste jerarkia dagoenik. Badakigu gauza denetan buru zuzen bat behar dela bakoitzak nahi duena egin ez dezan. Beste modura "Shorinji Kenpo"aren oinarria galdu egingo litzateke. Araubide hori denen artean errespeto bat egin dadin da. Araubidea saiatzen da jendea preparatzen ekilibrio bat izan dezan, errespetoa jendeari, laguntza... Horixe da gure idea.
Mistizismoari buruz ez dut uste horrenbesterako denik, zeren arte martzial hau mende askotan praktikatu da eta benetan indarra hartu zuenean azkeneko maisu fundatzailearekin izan zen. Gizon honek, lehengoko erakusketak garai honetara ekarri zituen; gizon horren izena Dossin-So zen.
A.- Eta nola.jaso zuen Dossin-So-k "Shorinji-kenpo"a?
I.G.- Dossin-So Japoindarra zen eta 1929. urtean espia bezala Txinara bidali zuten. Han "Shorinji-kenpo"ko maisu bat ezagutu zuen, sekta bateko buruzagia. Honen bidez "Shorinji-kenpo" tradizionalaren maisu bat ezagutu ondoren indartu eta batu egin zuen arte martzial hau.
A.- Uste al duzu gauza onak ekar ditzakeela orientalismo horrek gaurko mendebaldeko gizartera?
I.G.- Badakigu orientalak nahiko mistikoak direla, beren sinismenak jarraitzen dituzte, eta gure bizimoduan praktikan jartzea nahiko zaila izaten da. Baina nik uste dudanez araubide honek, gaur egun, gure gizartera gauza oso interesgarriak ekar ditzake. Adibidez, bizitza honetan, bidea saiatzen aurkitzea. Haseran gurea eta gero besteena ere.
A.- Zein izan daiteke "Shorinji-kenpoa"ren helburua, bukaera?
I.G.- Akaso askok pentsatuko dute zortzigarren edo bederatzigarren Dan izatera iristeagatik helburua lortua dutela. Baina arte martzial honek ez du bukaerarik. "Shorinji-kenpo"ak herrien arteko bakea, anaitasuna eta elkarren errespetoa bilatzen du.
A.- Azkenik, nola dago "Shorinji-kenpoa" Euskal Herrian?
I.G.- Euskal Herri osotik, bakarrik Gipuzkoan praktikatzen da. Donostian 180 pertsona gutxi gorabehera, eta Gipuzkoa guztian 250 pertsona.
M. MENDIZABAL
(Argazkiak: I. MARTIN)
Ezkerrean I. Gomendio eta eskubian G. Ruesgas; biek gerri beltza 2. Dan daukate.
12-13