Txakoliña ondo ezagutzen duenari elkarrizketa
Matsaren Orpotik Dator
"...Mama goxua.. Ori esan dezakegu gura txakolinengatik. Merezi baitu ain errikor izan degun edariari lerro batzuek gordetzea. Zergatik gaur, Euskal-erriko aldamenetan ere sortuarazten digute. Ain bereixtegarri dan ardu auxe.
Bat batean, ementxe aurrez-aurre txakolina ondo ezagutzen duen gizona. Arek esango digu, edariaren goraberak.
–Zenbait botella txakoli saltzen dira urtean Donostian?
–"Estadistika" bat ain errex ezin egin leike. Gaur txakolin-biltzea'k ez du aurreratu ainbeste orain dala berrogei urte aldetik. Eta ikusten dezu errex, bost-aldiz zenbakoiztu bada erria, edaria ere berdin edaten dala .
–Eta ala izanik, gutxi gora bera gure errietan egiten dan txakolina 1936 urteko antzerakoa, nola liteke ugaritasunean txakolina izatea?
-Kimika dalako eragin zalea. Emengo matsarekin ez dezu naikoa. Ortaz konturatu zaite?
–Ta?
–Txakolinik onena Zarauz-Getaria-Zarauz'koa. (Tanto monta)
–Zer aitu det Ebro'ko Mirandan txakoliña ugari egiten dala? Eta sagardua bezela– "txotx" edaten dala?
-Bai. Ea etorrera ona egiten diotela ere badakit. Bertarako matsarekin egiña. Emengo sagardotegiaren tankeran jarriak. Eta emen gertatzen den bezala ere, "Txotx"'ekoa bukatzen denean, bodega-zuloak itxi egiten dituzte, urrengoa egiterarte
-Arritzekoa, nolatan Zarauz eta Getaria inguruan izanik, Usurbil'en txakoliñeko matsa ez lantzea.
–Ori ere ardo beltzarekin gertatzen dana dezu. Errioxa eta Nabarra'n ere edariak ez dituzu berdinak. Araban'ere orixe gertatzen da. Kilometro gutxitako aldamenean ez dira ardoak berdiilak izaten. Arrazoi orregatik, ez da txakolinik landutzen Donostia'ko inguru-inguruetan.
–Ezin al litzake, gure txakoliila gorapaitzeko, nastuketak debekatzeko edo beintzat kimikako txareriak bastartzeko, zer edo zer egin ?
-Bai, Ortarako kosetxeroak batu ezkero, auen firma bonbillatan erabilli bear lukete. Ala ezingo litzake nastualdirik sortu. Auxe gure txakolin-eragilleak egin bear dutena! Eta, nere ustez, ezaguntzuagoak izango lirake. Beste markakoai erakutsiaz egin bear au
-Bizkaikoa, motelagoa al da?
–Gipuzkoakoa'kin ezin du jokatu. Emengoa sakonagoa eta "buque" obeagoa baita. Gure aldertiko maastiak aukerakoak baitira primerako txakulin bat sortzeko
-Eskerrik asko Satxa, eta on egin dizuala.
–Txin, txin bat?
–Ez ez bai det oiturik.
TOLARETXIPI X.
4
GaiezGizarteaIharduerakArdogintza
EgileezTOLARETXIP1Gizartea