Arozena, Gipuzkoako Bibliotekako zaitzaileari elkarrizketa
Aintzinako Euskal Liburuak
Zenek ez du ezagutzon gizon auxe, gure Diputazio'ko Biblioteta zaitzaile ospetsua? Ez naiz asiko gizon onen gaitasuna aitatzen. Jakiñen gañean baitago Arozena'ren lana Gipuzkoako Bibliotekan. Batez ere Urjiko jaunaren 1iburutegia osatzen ai dana, une bat galdu gabe, euskal literaturaren eragintasunean.
Oraindik bulartsua lan auetxei buru emateko. Argia, atsegina. Bere begietan ikusten baita alako jakintasun zorrotz bat. Naiz gorputz aundikoa ez izan, bere zeaztasunean nabaitzen da, kangorantz duen barrengo naitasuna...
Bibliotekako lantokian arkitu det. Nere intenzioa lenengoz, "estadistica" moduko artueman bat Arozena'rekin eukitzia izan ba-da, onek, beste alderuntz eraman nau, euskal-literaturaren oñarria ikusteraño. Pitxi ederrena bezela maiteki, gizon onek zaitzen baitu, ondo itxitako kutxetan...
–Diputazioak 1951,garren urtean, erosi zigon Julio de Urkijo'ren liburutegi auxe, milloi eta lareun milla pezta kostarik, sei millatik gora arkitzen diran liburuak. Ara auxe, "Gero" Axular'ena, 1643 garren urtean Burdeos'en argitaratua, beste zortzi edo bederatzirekin batera. Liburutxu onek gaur, eun milla pesta balioko ditu. Beste au berriz, "La Biblia" 1671'garren urtean argitaratua, Leizarraga apaizak egiña, meritu askoko euskera batean Idatzia, urte aietarako, noski, Juana de Albret Naparruko erreginak aginduta. Zeaztasun galgarri bat du. Protestantea da berez liburu auxe. Eta ala Leizarraga apaiza, protestantismora biurtu zan. Liburu onek beste eun milla pezta balio ditu.
–Ikusten detanez, antzinako literatura-xorta apaizak egina zan.
–Geiena bai. Emen dezu "Buqueta" (lorer-txorta Jaunaren omenaldii) Matterre jaunak eratua, liburu bakar-baharra, 1693 garren urtean egina. "Doctrina Cristiana' ren explikaziñua", au, Arzadun apaizak egiña Durangon 1731 garren urtean...
–Salatzen ziran lenago ere, gure izkuntza eragotzen?
–Bai. Eta gertari arrigarri bat gertatzen da euskaltzaleetan. Bidasoatik onunzko euskeldun danok, literaturari buru ematen diatenak abizen euskaldunak ditugu. Eta gure izkuntzagatik beste aldean egin dutenak, abizon erdeldonak. Or ditugu, Laffitte, Matterre, Tartas, eta abar...
–Beste goraberen bat? _
–Bai. Ikusizazu. "El Borracho Burlado", gazteleraz eta euskeraz, Conde de Peñaflorida'k diotenez idatza. Ez baitago izanpetua. Bañan, dudik ez dago, jakintsuak diotenez. Ez du inprentaren izenik. Ez-ta, noiz idatzi zan urterik. Bañan XVIII'garren aunkadan egiña da.
Ikusi au ere. Urkijo'k ondo gordea. Carlos VII'garrenak desterruan, ainbeste aldiz irakurria eta "autografo" luze onekin, Urkijo sendiari eskeinia. Esakunezko liburua (Libro de refranes) 1898 garrén urtean Carlos VII garren izenpea darama.
Ba ditugu "incunable" batzuek.
Ala deitzen zaiote inprenta agertu zan denboran (eunkadan) idatziak izan ziradenai. Sendakintza tratatzen duen liburua dezu auxe, latiñez idatzia.
Beste au ere, 1498 garren urtear Nuremberg urian idatzia (Historia Universal) dalakoa, latiñez ère artzon ditugu. Zer esanik ez Euskal-Edestiatzaz itzegiten dutenak. Izango ditugu berrogei milla liburu, guztira Eta eganeroko irakurleak berrogeita-amaren bat. Ara! beste liburu auxe. Garibay ospatinak idatzia Balio anndiLoa, lenengo Edesti batua balta "Prlmera Historla de los Reinos de
Eta orduan ere ezagunak gliñan. Ona emen–(errialde eder batzuek dibujo on batzuetan agertzen dira) irakurtzen da "Mamu ikaragarri bat Vaskonian agertu da". Eta marrazka edo dibuju batean ibusten da nolatan gorgutz erditik gora, gizonezko batean, lau beso eta bi buru agertzen diran...
–Euskeraz idazten dan guztia, altxatzen desute?
–Ez da idazti euskaldunik, naiz txarrena izan, gure Liburutegan ez dagoenik. Baita ere beste izkuntza buruz itzegiten dutenak ere, artzen ditugu. Zer esanik ez euskal-Edestiatzaz itzegiten dutenak. izango ditugu berrogei milla liburu, guztira. Eta eguneroko irakurleak berrogeita-amar'en bat. Ara! beste liburu aux. Garibay ospatzuak idatzia. Balio aundikoa, lenengo Edesti batua baita "Primera Historia de los Reinos de Espana" deritzaIona. Amberes'en Plantino famatuak egina Ordu artako 1571 garren urtean, munduan ziran inpresore onenetakoa. Eta Garibay beraren izenpea daramana. Liburu guztiak izeupetzen zituen, bat ere utzi gabe...
Orrelaxe itzegin degu. Beste geiago ere aitatu ditu gizon onek, bahan gaurkoz naikua dala uste det.
–Agur bada Fausto Arozena jauna eta ia, gaur arte bezela, zure trebetasunarekin, gure izkuntza alde jarraitzen dezun.
TOLARETXIPI X.
7
GaiezKulturaLiteraturaBesteak
PertsonaiazAROZENA1
EgileezTOLARETXIP1Kultura