argia.eus
INPRIMATU
Donostiako Festetarako Biltzarra Sortu Nahiean
1982ko maiatzaren 23a
Donostiako Festetarako Biltzarra Sortu Nahiean
Gaia ez da gaurkoa eta ezta Donostiakoa bakarrik, gero eta gehiago mundu industrializatu honetako hiri haundietan festak nola egitea benetako arazoa bihurtzen ari dira. Alde batetik ofizialki gauza berririk proposatzen ez delako, eta turismo etxeak era batetako festek antolatzen dituztelako, askotan kanpoko jendeari begira eta ez bertakoari. Arazo hau Bilbon eman zen eta oraingoan Donostian badirudi orain arte egin diren festek ez direla denen gustokoak eta hau delata, Donostiako Festetarako Biltzarra sortu da. Beraiekin arazo honi boruz elkarrizketa bat egitera joan gara.
ARGIA.- Zertarako eta nola sortu da Biltzar hau?
DFB.- Lehendik ba zeuden auzoetan festetarako komisioak, bertan festak antolatzeko. Hauek piskanaka piskanaka eta behar berberak zituztenez gero, dirua adibidez, biltzen hasi ziren. Joan den urtean udaletxera mila aldiz joan ondoren lortu zuten auzoetako festetarako diru laguntza.
Hau da Donostian martxoan biltzen hasi zen Donostiako Festetarako Biltzarraren muina eta gero zabaltzen joan da.
ARGIA.- Hau da beraz Biltzar honen sorreraren historia bainan zertarako sortu zen?
DFB.- Aurrezki Kutxaren aretoan egin zen lehenengo biltzarrera jende asko agertu zen, baita CAT bera. Bertan Donostiako Semana Grande deritzana aztertzen hasi ginen eta bereala Donostiako festa baino, kanpotarrentzat egindako festa bat zela esan zen... Zergatik? Beste mila punturen artean, antolatzaileak interes konkretu baten inguruan dabiltzalako.
Gure lehen helburuetako bat, orain arte itsi eta txikia den komisio hau, zabaltzea nahi duen guztientzat da. Gure ustez denontzat irekia balitz, festa hobeagoak izango lirateke.
ARGIA.- Zer esan nahi du festa hobeagoak izango direla diozunean?
DFB.- Oraingoz behintzat bertena Semana Grande dugu eta horregatik batez ere hortan gabiltza, eta era berean ere Donostiako benetako festarik ez dugulako eta Semana Grande aukera on bat izan daitekeelako.
Kontinuitate bat lortzeko Semana Granden lortu genezakeen arrakastak zer ikusi haundia duela deritzaigu.
ARGIA.- Lehen esan duzuenez, hasiera batetan auzoetako jendeak egiten zituen bileretatik sortu zen, orain sortu den Biltzarra. Halaz ere piskanaka piskanaka bilera hauetan Donostia erdiko jendea bakerrik geratzen ari da. Zergatik?
DFB.- Lehenengo asmoa. Donostiako auzo guztietako jendeaz biltzea zen, orain hurrun dauden auzoetako jendeak bere burua marjinatu duela dirudi. Guk ez dugu nahi Donostiako Festa Nagusia, Donostiako erdikoen festa izatea, denona baizik. Agian konbokatoria arazoa, edo elkar ez dugu ulertu, ez dakit...
ARGIA.- Ez al duzue uste, Donostiako Festa zentroan egin behar beda, beraiek aportazio gutxi izan dezaketela eta beraz agertzeak ez duela balio ere askorentrat?
DFB.- Gure ustez Donostiako Festa herriaren erdian egin beharra dago, bainan herri osoak parte hartu behar du. Oraingoz Biltzarrean Donostiako Festa Nagusia prestatzen ari gara, halaz ere gero auzoko festen arazoari buruz hitzegin beharko dugu, koordinatu eta elkar laguntzeko.
ARGIA.- Donostiako Festak herriaren erdian izan behar badu, zer pentsatzen duzue auzokoen partizipazioa haundiagoa izan dadin?
DFB.- Batzu buruan badauzkagu, adibidez, garraio serbitzuak merkeagoak izan daitezela, batzuk dohain zioten, gauean azkena 12 etan izan ez dadila...
ARGIA.- Lehen esan duzue festa honek herrikoiagoa izan behar duela, eta beraz eraketan jende guztiak parte hartu behar lukeela. Iruñean Peñak daude, Gasteizen blusak, eta Bilbon konparsak. Horrelako zerbaitetan pentsatu al duzue?
DFB.- Bai, konparsak guztiz beharrezkoak ikusten ditugu, batez ere auzokoen partizipazioa errazago izan dadin, eta zentrokoena ere bai, beste era batetara esanda, begiratzaile izatetik, parte hartzaile bihurtu. Konparsa guztiak biltoki bat beharko lukete eta beraz txoznen toki bat ere beharrezkotzat jotzen dugu. Konparsena bideratzeko, batez ere jadanik toki guztietan dauden auzo elkarte, kultur elkarte,... izan daitezke konparsen oinarriak. Ihauteri erara.
ARGIA.- Iruñean txupinazoarekin hasten dira festak, Gasteizen Zeledonekin eta Bilbon bajadarekin. Donostiarako zer pentsatu duzue?
DFB.- Festaren hasiera eta bukaerari buruz asko hitzegin dugu. Benetan oso garrantzitsua den zerbait dela pentsatzen dugu. Eztabaida luzeen ondoren, Donostian tradizional zen zerbait eta era berean festaren hasierarako balio zukeen zerbait aurkitu behar genuela erabaki genuen.
Bila ibili ondoren azkenean aurkitu genuen. Donostian orain dela 200 bat urte ba zegoen erensuge eta zurizkoen historia bat. Bi hitzetan, hauek Urgull mendiko gazteluan bizi ziren, eta Donostiara jeisten ziren bertakoak beldurtzera. Hau oinarritzat harturik, festaren hasiera, Urgulletik erensuge eta zurizkoak jeitsiko lirateke, behean herri osoa zai legoken bitartean, txarangak, konparsak,... Hau izango litzateke Donostiako Festa Nagusiaren pertsonaia. Bera iritsi ondoren denak festa lekuan zehar zabalduko ginateke.
Festa bukatzeko ere aukera ona genuen, hau da, festa bukatzerako erensugea eta zurizkoak nekatu dira, eta ikaragarrizko zarataren bidez Donostiako herriak uxatzen ditu berriz ere gaztelu aldera eta bertan geratuko lirateke datorren urteko festa arte. Oraindik iritzi bat bakarrik da bainan hor dago.
Bestalde batetik, Bakilak, ur jokuak,... ere beharrezkoak direla pentsatzen dugu.
ARGIA.- Orain arte CAT-ek eta udaletxeak antolatu dituzte festak, hemendik aurrera Biltzar hau sortuko balitz, zer funtzio edukiko luke; hau da: Donostiako udeletxearen zerbitzu aholkulari bat, adar bat edo udeletxeak dirua eman beharko luke eta Biltzar honek festak antolatu?
DFB.- Arazo honi buruz bakoitzak bere iritzia izango du bainan oraindik behintzat Biltzar bezala ez dago iritzirik.
Luzaz jarraitu genuen elkarrizketa hau eta beste puntu batzu ere ikutu genituen eta hauetako bat subentzioen arazoa izan zen. Udaletxeko batek esan omen zuenez., Donostiako Udaletxeak festetarako aurten 6.000.000 Ptk. presupuestoa omen du eta benetan penagarria zela esaten ziguten. Bilbon adibidez 28.000.000 ptako presupuesto omen dute eta Iruñean 30.000.000 koa.
Ea ba beraz aurten Donostiako festak herrikoiagoak, partizipatiboagoak eta ederragoak diren.
J.O.
17-18

GaiezGizarteaHerri mugimJai batzord