argia.eus
INPRIMATU
Bosteun seminarista Donostiain
2021eko uztailaren 23a
Donostiako Seminarioari buruzko elkarrizketa
Bosteun seminarista Donostiain
Amabi urte dira seminarioa ereiki zala ta berreun da berrogeita amar'en bat apaiz ordenatuak
Donostiako Seminariora inguratu gera. Izan ere, egun auetan entzun degu ainbeste Seminarioari buruz itz egiten.. Jakin-miña sortu zaigu.
Nik ez dut orobat zer dan adierazteko asmorik. Ezagupide ortan pauso bat ematera noa. Barruan dabiltzenak erakutsiko digute obekiena eta galdeiogun bertan bizi diranetako bati:
–Zenbat zerate?
–Bosteun, gutxi gora bera.
–Guztiak Donostian ?
-Geienak bai: ia lareun. Lenengo iru urteetakoak berriz, Saturraranen. Baita ere badira beste bederatzi kanpoko seminario edo unibersidadeetan estudiatzen ari diranak: Parisen, Erroman. Auek ere Gipuzkoako apaizgai dira. Gipuzkoan apaiz izango diranak.
–Zer bizikera dezute egunaren buruan? Zer modutara banatzen dituzute egunaren orduak?
–Batzuetatik bestetara diferentzi aundiak daude edadean ta orre gatik, mallaka bezela gaude.
–Malla oiek?
-Lenen, aurreneko sei urteak. Oietan batxiller estudiatzen da. Gero, iru urte filosofia ikasten. Eta azkeneko lau urteak teoloji gaietarako
- Guztiekin asita, luze joango litzaiguke, eta esaiguzu azkeneko lau urte oietan dituzuten eguneroko eginkizunak
–Orra bi itzetan: goizean lau klase, berrogaita amar minutukoa bakoitza. Arratsaldean lau ordu, estudiatzen. Elizkizunetan, goizean ordu ta erdi, eta arratsaldean ordu bete. Eguneroko jolas edo atsedenetarako iruren bat ordu ditugu -
–Zein anbientetatik etorritakoik zaudete gaienak
–Gutxi edo asko anbiente guztietakoak: langille, arrantzale, nekazari, ofizinista, negoziante . Fabrika, taller edo modu ortarako lanetan dabiltzan gurasoen semeak geienak.
–Guztiak Seminariora txikitan etorriak etzerate izango, noski. ?
-Ez. Geinak, amaika-amabi urte inguruetan etorriak. Bano badira batzuek ogei urtetatik gora zituz tela etorri diranak ere. Ooietakoak urtetik urtera ugaritzen dijoaz. Orain daudenak ogeitik gora dira
–Eta oiek zer lanetan jardutzen ziran Seminariora etorri aurretik?
–Batzuek fabrikan edo beste ofizioren batean lan egiten zuten. Beste batzuek, estudiatzen: perito, injeniero.
–Eta bakoitzari zenbat kostatzen zaizute?
–Guk pagatzeko 11.000 pezta dauzkagu izendatuta. Baño, kostatzez, geiago kostatzen da.inortso ere ez da. Inor ez gera sobratzen.
–Sakon ori berdintzeko da Seminarioaren egunean bildutakoa?
–Erdia bai. Beste erdia berriz amaika milla pezta oiek ordaindu ezin dituztenena osatzeko izaten da. Gutxi edo asko geienak ditugu orrelako lagurtzak.
–Seminario onek, iriki zanetik amabi urte ditu. Ez da? Eta urte oietan zenbat apaiz irten dira esango al ziguzuke?
-Ziur-ziur ez nago. Bano gatxi gora bera berreun eta berrogeita amarren bat.
–Guztiak etziran Gipuzkoan geldituko?
–Afrikako ta Amerikako mixioetan dira batzuek. Beste batzuek Alemanian Achen'go eliz-barrutian. Baita ere, badira Andaluzian mixioak ematen dabiltzanak. Oietzaz ganera unibersidadeetan estudiatzen ari diran banaka batzuek.
–Beraz emendik irten diranetatik, apaiz asko zabaldu dira munduan zear?
–Bai. Eta gaurko munduak guztien bearra danka. Eta, jakina, ori tan bere betebearrik ez duanik guztiengatik esan liteke. Gizarte on oñortso ere ez da. Iñor ez gara sobratzen.
Eskerrak eman eta "laixter arte" batekin agurtu gera.

Ara ernen Donostia~ko Seminario ondotik ikusi leiken ikuspegi ederra. Aurrean Santa Klara ugartea eta eskui aldean Urgul mendiko zatitko bat. Ber-bertan Seminario atzetikan artua.
7

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak