argia.eus
INPRIMATU
Kenya: Arbasorik Zaharrenaren Sorlekua (eta II)
1982ko apirilaren 04a
Zazpi euskaldunei elkarrizketa Keniara egindako bidaiaz

Zazpi Euskaldun Lehoin Artean
Kenya: Arbasorik Zaharrenaren Sorlekua (eta II)
Lehoinak Koroa, Indarra Banatua
A.- Egia al da lehoinak badirela oraindik?
M.- Bai, lehoina mito bat da turisten artean, bai bertakoen artean ere. Simba deitzen diote. Jakin genuenez, orain arte masai-mutilek helduen sailean sartzeko lehoin bat ehizatu behar izaten zuten.
A.- Eta benetan al da hango erregea?
M.- Nik ez dakit erregea gehien agintzen duen hura izaten den edo koroa duena. Ez dago dudarik lehoinak baduela koroa, baina indarrean baditu pareko lagunak. Ez da elefantearen hontra sartuko eta hiena-talde batek lehoin bakarra berehala uxatuko du eta umeren bat jan ere bai.
Polita zen nola aurkitzen zituen gure txoferrak lehoin-tokiak. Batetik beste txoferrei galdetuz, edo eta turista-kotxe asko non zegoen begiratuz, baina bestetik esan ohi zigun: "paraje honetan ez dago animaliarik, hemen dabil lehoina" eta hala gertatu ere. Zebrak eta gnuk nonnahi egoten ziren baina lehoinaren susmoa hartuz gero ez zen inor hurbiltzen.
A.- Eta lehoinaren beldurrik?
M.- Hango giroan, eta lehoina ikusi nahirik zoazenean, ez zara beldurrez joaten, ikusteko amorrazten baizik, eta ahoko zulotik burua sartuta baldin bada hobe. Ez genuen beldurrik izaten hiru-lau metro hurbilduagatik, gutxiegi hurbiltzeagatik pena baizik.
A.- Hurbildutakoan ez al dago hozka egiteko arriskurik?
M.- Ez, kotxean baldin bazaude, leihoa itxita. Izan dira istripuak, norbait kotxetik atera eta oinez hurbildu izan denean. Beldurrik handiena ez zigun lehoinak ematen, elefanteak baizik, eta ez gu oso entendituak ginelako, gure txoferraren jokabidea ikusita baizik. Elefanteen aurrean ez zuen inoiz aurrez aurre ipintzen, alboka baizik azkar ospa egiteko.
Lehoin Artean Lo
A.- Eta lo non egiten zenuten erreserba horietan, kotxean?
M.- Ez, kanpa-dendak eraman genituen eta "Camp-site" (kanpaleku) zioen tokian ipini eta kitto.
A.- Leku zainduak izango ziren eta hesiz inguratuak.
M.- Kia! Gezurra dirudi noraino ohitzen den bat. Lehoin-taldea ikusten egon, 500 metro harago joan eta 10.
A.- Eta susto txarren bat?
M.- Bat behintzat bai. Masai-Maran zen hango kanpalekuan tokirik ez zegoela eta aparte ipini gintuzten. Egunsentian riki-raka adar-hotsa eta Mari Karmen halako "tximu-hotsarekin" aspertu zenean, ea zertan ote zebiltzen ikustera atera zenean han ikusi zituen 4-5 metrotara elefanteak jan eta jan. Kotxera joateko giltz eske joan zenean beste dendara han zegoen Marian ere mugitzeko beldurrez. Besterik ez genuen izan. Animalia handiak baino txikiak gehiago kastigatu gintuzten; eltxoek eta inurriek.
Bizirik Usteltzeko Arriskua
A.- Eta bainatzeluan eta, krolodriloen beldurrik ere ez?
M.- Ez, ez bait ginen bainatzen, baina ez krokodiloengatik, mikrobioengatik baizik. Ezin da ez bainatu eta ezta urik ukitu ere. Hango moluskuetan bizi den ameba sartzen bazaizu gorputzean apurka-apurka usteltzen joaten zara, sendaezina denez. Baringo aintziran bakarrik bainatu ginen, ez omen dago eta han arriskurik. Gure txoferra ez zen bainatu, krokodiloak zeudela eta. Guk farra egin eta bainatu, baina ilunabarrean linterna-argiz krokodilo-begi gorriak han ikusten genituen gu bainatutako lekuan. Itsasoan, bai, lasai bainatu ginen.
A.- Urak hain txarrak izanda, ze edaten zenuten?
M.- Ura kanpaleku eta logelatik hartzen genuen bidoi batetan eta kloratu gero. Halako beroarekin ura pisa bezala egoten zen askotan. Txoferrak ere ikasi zuen euskaraz "epelepela" esaten, hainbestetan entzun bait zuen...
A.- Eta bertakoak?
M.- Ez dakigu. Guk ikusia zera da, ganaduak aztarrikatu eta edaten zuen toki beretik jasotzen zutela ura. Hamaika emakume ikusi genuen bizkarrean bidoia hartuta xendaz-xenda oinez.
A.- Beroa aipatu duzu, hainbesterainokoa al da?
M.- Kenya mendian glaziarrak daude urtu gabe eta behean ere fresko egiten du gauez; baina sabanan egunez 33oCra igotzen zen eta gauez 12oCra edo jaisten. Kostan minimoa 28oC zen gau osoan; eskerrak haize indartsu bat izaten zen. Negutik udara bi gradutako aldea baizik ez da. Gure txoferra harriturik egoten zen, Euskal Herrian neguan izotz egiten zuela jakiten zuenean, "izotza herrietan eta itsasertzean?", galdetzen zuen. Bestetik ezin ulertu zuen neguan eguna laburra izatea eta udan luzea, han berdina da, goizean 6ak aldera zabaldu eta 6ak aldera ilundu.
Ez Dugu Goserik Ikusi
A.- Eta goserik ikusi al duzue?
M.- Ez, gu ibili garen tokietan ez dugu goserik ikusi, jendeak badu zer jana. Jakina, etxebizitza, medikuasistentzia, eskola e.a.etan badute zertan aurrera egin.
A.- Eta zuen artean zer moduz konpondu zarete?
M.- Denetatik izan dugu, oso ondo pasatakoak eta kezkatsuak ere bai. Gure kotxea "irla zuri" bat zen itsaso beltz batetan eta nahitaez elkarrekin egon behar. Zazpi lagun ginen eta arazoak sortu zitzaizkigun hango planari buruz, batek besteak baino gehiago agintzen zuela, edo lan gehiago edo gutxiago, gusto desberdinak, han egitea gustatuko litzaigukeenaz eritzi desberdinak, e.a. Egia esan, ez dugu gauza askotan elkarrekin ondo konpontzen asmatu; hala ere, ondo pasatutako uneak ere hor daude.
A.- Beti elkarrekin ibili al zineten, zergatik ez bi-hiru talde?
M.- Hizkuntzaren arazoa ere bagenuen, ingelesa Mari Karmenek bakarrik zekien pulamentuz eta denok bere ondoan "galde- iezaiozu", "zer esan du?"... Harrigarriro portatu zaigu Mari Karmen, ez da broma izan bere gain hartutako zama. Horrelako talde batek tokiko hizkuntza dakiten hiru lagun beharko lituzke.
Egin Zaitez Argia-Ko Erreportero
A.- Eta berriz itzultzeko asmorik?
M.- Beno, nahi duzuenean: ARGIArako erreportaia egitera joateko prest negok, mundu guztian zehar badituzue erreporteroak eta bat gehiago ez zaizue askoz gehiago kostako.
18-19

Gaiez\Gizartea\Bidaiak