"Orain" antzerki taldeko zuzendariari, Maribel Berastegiri elkarrizketa
Maribel Berastegirekin hizketan
ORAIN («el día que las putas...»)
Lerro hauek irakurtzen dituzunerako ORAINekoek estreinaldia egina izango dute (Martxoaren 24ean). Talde honetako zuzendariarengana hurbildu nahi genuen eta zuei bere hitzak eskeini estreinaldia baino lehen, baina kosta zitzaigun berarekin egotea; azkenean lortu dugu. Maribel Berastegik erraz hitzegiten du eta bere berta gustora entzuten den horietakoa da. Urte asko dira antzerki munduan dabilela, eta ORA IN sortu zenetik, nahiz eszenatokira ez inoiz igo, beti ibili da banbalinen atzean, ORAINekoek inoiz erabili ez badituzte ere. "Guria" tabernen eta kanpoan dauden mahainetan hotz piskat pasa eta haien azken montaiaz mintzatu ginen
Orain Profesionaltasunaren Aitzinean
ARGIA.- ORAIN taldea profesionaltasunerantz zuzentzen den lehen pausoa ematen ari da. Nola?
Maribel Berastegi.- Uste dut ezin duela bestela izan, gaur arte bizi izan dugun prozesoak horretara eraman gaitu. Bestalde, urteekin gurutzbide batetara iristen da norbera, kreazio lana minimo batzuekin aurrera ateratzea. Denbora guztia honetarako izatea garrantzizkoa da, sakontze lan serio bat egiteko benetazko interesa baduzu, noski. Oporrak ez da sistema.
A.- Nola ikusten duzue egungo egoera ematera zoazten pausoa ematerakoan?
M. B.- Egoera oso larria da, ez dago azpiegiturarik profesioak jarrai ahal izateko. Programakuntza burokrazi lana da, baina azken finean ogibidea dakarrena. Besteok gehiago jo dugu gogoaren bidetik, han hemenka, ideolojiari loturik: baina lan hau -profesioa- aurrera ateratzeko entrepresa planteiamenduak eduki behar dira, antzerkiarekin inor ez dela aberasten aurrez jakinaz.
Aktoreak ez du inolako heziketarik izan, bere lana talde barnean kidetzen da, eta hor bere justifikazio bakarra, baina ez dago oinarrizko antzerki eskolarik. Zuzendarien kasoan beste hainbeste, heziketa liburu batzuren bidez, oporraldietako ikastaroek eta gero montaia bakoitzak egiten dute.
Egungo unea orain urte batzutakoa baino argiagoa da, hala ere, guztia egiteko dago oraindik.
A.- Egoera izan daiteke horretara bultzatzen duena.
M. B.- Bai, dudarik gabe, zeozer serio egin nahi badugu, profesioak hortik jo behar du, lana kriterioekin egin, trena hartzen ari den martxa galdu nahi ez badugu. Kale antzerki asko egin da eta uste dut eszenatokira bueltatzeko orduak jo duela. Galdu dugun estetikaren bila joan behar dugu.
Montaia
A.- "El día que las putas se pusieron a jugar al tenis", zuen azkeneko lana non koka genezake orduan?
M. B.- Bueno, lehenik obra nola idatzia zegoen gustatu zitzaigun, baina, batez ere, testoak lantzeko ikusten genuen beharretik dator aukera. Zerbait esaten digun testoa nahi dugu. Coppit umorezko egile bat da, Beckett eta Ionescoren absurdoa eta iparramerikar naturalismo BEREZI baten bitartekoa da. Lehen pausoak "Beldurrak" izeneko talde lanarekin eman genituen eta egindako akatsez jabetzen gara. Oraingo pausu hau serioagoa litzateke. Baina ezin genuen, eskola gabezia dela medio, gure aktoreekin soilik era horretako montaia bati aurre egin, antzerki arlo honetan esperientzia gehiago duen jendea behar genuen. Aspaldi zeozer egin gabe zeuden aktore batzukin kontaktoa hartu genuen, -beraiekin lan egitea oso interesgarria izan da guretzat-, bestalde, montaia lau pertsona hauekin jazten da. Orain eman dugun pausoaren antzekoak eman nahi ditugu eta ea bide honetatik finkatzen garen.
A.- Eta pauso hori emanez gero nola planteiatu duzue montaia?
M.B.- Beno, montaia espero daiteken erarik klasikoenean egin dugu. Obra honetan akzioak erritmo zehatz bat darama, erritmo aldaketa asko dago eta gaia beran bilatu behar da honen arrazoina: denbora erreala da eta beraz akzio errealean sortzen diren gorabeherak dauzka. Zuzendaritzari gagozkiolarik arazo nagusi bat ageri da, hau da, obra honek ez du zuzenketa askoren beharrik, une zehatz batzutan salbu. Oso obra naturala bait da, aktoreak rezinto batetan daude eta hor mogimenduak alde batetatik erabat zehatzak izan behar dira, baina eraberean naturalak (aktorea berdin egon daiteke besaulki batetan apalankaturik eta salatik paseatzen). Eta horixe izan da nire lana, hor ageri behar diren natural antzeko mogimenduak lortzea.
A.- Beno, lan bat egin duzue, taldeak lan bat egin du zerbait abiapuntutzat hartuz, baina zein izan da ondorioa, erresultadoa?
M.B.- Nere ustez, gauza hauetan, ez duzu inoiz buruan zeneukana lortzen, lortzen denari egokitzen gatzaio. Urteen buruan estetika bat lortzen zoaz. Beraz, imajinari dagokionez hasera batetan neukan ideiak eta orain lortu dugunak ez du zerikusi handirik, esentzian ezik. Obra, aktuatzeko eran aberastu da; obraren arrakastaz gain, aktoreena ere izango da. Aktoreak oso ondo daude, jestoa asko zaindu dugu, konpostura mantendu da eta hori oso garrantzitsua da, lanari seriotasuna ematen dio horrek.
A.- Tekniko arloari dagokionez, bai eszenografia, dekoratuak, argiak eta nola ez ekonomi arazoari buruz zer duzu esateko?
M.B.- Bueno, hori terriblea da, haurrentzako daukagun montaiaren bidez ari gara finantziatzen beste hau... Baina beno, eszenatokia, obran deskribatzen den bezala izugarria da, edifizio handi bat... Honek sortzen duen arazoa larria da, eszenatokian gela bat montatu beharra, sapai eta guzti... Puntu horretan hasi gara mozten, eta lortu dugun eszenarioa erreala baino sujerenteagoa da. Obran oso garrantzitsua da leihoa, eta guk hori mantendu egin dugu, atzean paisaje bat ere agertuko da... Salako gainerantzekoa eskeman bezala geratu da. Jantziak ere nahiko zaindu ditugu. Nere ustez ORAINen ekoizpena izanik garrantzitsua da.
Antxerkimundutxoaren Inguruan
A.- Bukatzeko emango al zenuke zeure iritzia antzerki mundutxoan dabilen mogidari buruz?
M. B.- Hasteko azpimarratu nahi dut, jaurlaritza saltsa honetan hasi zenetik hona gauza zertxobait aldatu dela, behintzat, ohartzen hasiak dira badagoela antzerkia egiten duen jendea. Kontaktuak hasi dira, nahiz eta betiko elitismo eta gaitak egiten jarraitu. Espero dut, hala ere, kanpoko irakasle ekartze honek oinarri but sortuko duela jende batengan behinik behin...
Gaia piska bat aldatuz, nere iritzia da, taldeak talde izateari utzi egin behar diola. Konpainiak sortu beharko lirateke, noski, ez madrildarren modura, baizik eta profesionaltasun indibiduala lortzeko asmoz. Taldeak oinarri-oinarrikoak izango lirateke, lau bat pertsonak osatua, oinarrizko kriterioak zehaztuko dituztenak. Horretarako azpiegitura baten beharra nabaria da. Hor ikusten dut Taldeen Koordinakundeak baduela zeregin nahiko, zirkuito koherenteak sortu eta abar beste arazo batzuren artean.
Eneko OLASAGASTI. Mikel ANTZA
32-33