argia.eus
INPRIMATU
Teatrocirco: "Ubu salda"
1981eko abuztuaren 02a
Teatrocirco-ko osagileei elkarrizketa

Teatrocirco: "Ubu salda"
BIZKAIA; Rockeroak kaialdean U.H.F., Mogollón eta Asco. Beste giro bat. Anfetak, whiskiak, kazadora beltzak. Jendea mugituz. Eszenarioa igoz. "Mundua jazzero eta hippye zikinez beteta dagoela" esanaz. Aurrera. Guk bietan hartu genuen parte. Kaiakoa animatuagoa zegoen.
ILAK 18 Goizean: Euskal jazza (edo horrelako zerbait) Quasar (Bizkaitik), Kursaal (Gipuzkoatik), Manu Diego de Sumonte (Biz); Alen (Biz); Klabelin Komik.
Esan dutenez jende gutxi entzuten.
Enteratu naizenez Alen irabazle.
Eske nik ez nuen izan jaikitzerik. Jota nengoen. Zergatik ez duzue pasatzen arratsaldera euskal saioa? Ez du pena merezi? Ea bada.
ART PEPPER. Saxoa. Bera txuria eta besteak beltzak. Zilbor ederra eta gustora jotzen. Zerbait nabaritu baldin bazitzaion hori izan zen gustora jardutea. Guztia emanaz azken saioa baitlitz. Taldeak erritmo ederra ematen zion bakar saiotan saxo uhinkadetan murgiltzeko. Jazz arina, gorputzaz jarraitzekoa.
WODDY SHAW. Tronpeta beltza. Suabea eta oso estilizatua. Tekrukoa. Guztia prestatua. Halere"hardhop" delakoaren muinatik haruntz. Bi hauen saioa izan zen nere ustez onena (kontzertu mailan). Bi jazz mota ezberdinak, konplementarioak. Alderantziz jarri bazituzten (Woody lehenik) hobeago.
KAIA. Berriro berbena. Festa giroa. Jende pila bat oso berandu arte.
ILAK 19 LA ROMANDERIE. Jazz baino folk edo berbenero edo horrelako zerbait. Jazz jotzeko instrumento arraroak (arpa, eskuisonua).
Doinu ezagunak (mazurkak eta dantzak). Jende guztia txaloz laguntzen. Pozik gehienak. Atseden labur bat hainbeste jazz entzun ondoren. Eta azkenik jaun andreak aurtengo jazzaldiari bukaera polita emateko ALL STAR BIG BAND. Hau da, izar guztien banda handia. Hainbeste beltz dagoen tokian seguru erritmoa. Eta halaxe. Zirkoan bezala. Nor gehiagoka. Bakoitza bere instrumentoan nagusi. Zaharrak guztiak. Azkenean blues bat eta etxera. Asko eskatu zuen jendeak errepika baina ez ziren atera. Bi edo hiruk bere kontura jo beste zerbait eta kitto. 17 beltz zahar, haiek nekatu eta berotu ziren.
KAIA. Oraingoan ezer ere ez. Hutsa. Nekatua jende guztia. Besterik ez.
Badirudi antzerkigintza arnasberriak hartzen hasia dela; laster Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailak sortuko duen Antzerki Zerbitzua eta Antzerki Ikastaroa horren adibide izan daitezke, bainan agian ez dira izango horren adibide. Bitartean inguru hanetan bada lanean ari den talderik. TEATROCIRCO taldea osatzen dutenek lan bat prestatu dute: "Ubu Salda" euskaraz, "Pastel Ubu" gazteleraz. Berau Tolosan eta Donostian eskeiniz eta udan zabaltzeko asmoz. Beraiekin elkarrizketa hau izan genuen.
ARGIA.: TEATROCIRCO taldea ez da oso ezaguna inguru hauetan eta hala ere badarama denbora Euskal Herrian bere obra egiten, historia pisket egingo duk?
TEATROCIRCO.: Bai, ba TEATROCIRCO taldearen historia Arjentinan hasten da, arjentinoak dituk. Tipo batek zirko bat zeukan eta bertan antzerki bat sartzea bururatu zitzaion harrera ona izan zian, animaliak, pailasoak eta antzerkia gainera. Indarra hartzean taldea sortu huan, gehien bat gortesko kutsuarekin. Europa aldera jira bat egitera etorri eta Londresen finkatu ziren. Gero sakabanatu eta lau Donostiara etorri ziren ikusiz hemen gauza gatxi dagoela antzerkian. gaiziki dagoela.
A.: Eta hemen egindako lanaz?
T.C.: Hemen "Porca Miseria" eta "Pan con Mosca" egin eta horrekin batera kurtsiloak ematen ibili dira. Lehengo urtean Tolosako batzurekin kurtsiloa egin ondoren kurtso amaiera bezala obra bat montatu zen eta Nafarroako hegoaldetik eta Errioxatik eskeini. Eta aurten berdin.
A.: Orduan, "Ubu Salda" kurtsiloaren ondorio duk?
T.C.: Bai, bueno haseran ziren lautatik bi Arjentinara bueltatu ziren eta beste biak hemen gelditu dira kurtsiloak ematen eta montaiak egiten. Aurten Zarautzen eta Tolosan eman dute kurtsiloa eta gero asmo bat ba zegoen. Hortik atera huen. Lan baten konklusio bezala.
A.: Idea-edo, zer duk adaptario bat, ez du?
T.C.: Bai, Alfred Jarryk 16 urtekin idatzi zuen "Errege Ubu" eta antzerkian iraultza bat izan zen, "kaka!" esanaz hasten zen. Guk piska bat bi personaiak, Ubu Aita eta Ama, hartu ditugu eta desarroiloa ere. Bainan bestela dena asmatua du, haurrentzat egokitu dugu, pasteleroarena eta... Ideia bat ba zegok, ikusten duk amaieran herrikoek uste diatela berea egin dutela bainan bestalde Ubu Aita eta Ama lasai joaten dituk; ez duk iraultza bat berez, bainan ba zeudek hor elementu batzuk. Gero pertsonaien izaera, Ubu Aita agintari bezala agertzen du, bainan atzetik Ubu Ama dauka. Herrira iristen direnean ikusten da zer erreakzio dagoen, batzuk aide, besteak kontra eta gero pastelen bidez herriko nagusi egiten dituk. Hor pastelen detailea zegok, pastel bat musika duk, bestea beste gauza bat. Azkenean hori, lehen aipatu diadena; umeak, ideia gutxien zutela ziruditenak, erre beltzen dituk, bainan besteak haseran ez dituk enteratzen. Ubu Aita makinan sartu eta pastela ateratzean, ba denak pozik eta abesten, bainan Ubu Aita eta Ama joan egiten dituk. Honekin adierazi nahi dena da ez dela historio klasikoa, pun! txarrak kanpora eta onak irabazle.
A.: Eta jendeak nola erantzuten du?
T.C.: Tolosan egin genuenean oso ondo, kalean egin genian eta jendeak parte hartzen zian, bainan beste batzutan jendea zirikatu behar da, batez ere jende klase bat...
A.: ... intelektualillo jendea?
T.C.: Bai, ez zekiat, batzutan jendea oso pasiboa duk, beti itxoiten, parte hartu gabe...
A.: Eta bestela, euskararena nola egin duzue?
T.C.: Saiatu gaituk normalean bi funtzio izaten badira bata euskaraz eta bestea gazteleraz egiten. Donostia beste rollo bat da, kaipitala da eta C.A.T.ekoak esan zigun: "si haceis en euskara no os va a salir rentable" eta orduan bi gazteleraz eta bat euskaraz... beharbada ez da postura jatorrena, bainan hasteko... Hori eta gero erdaraz hobeto ateratzen dela. Aurrena izan duk ideia hartu eta ideiaren arauera inprobisatu, inprobisatu gazteleraz batzuk ez dakitelako euskaraz. Gero euskaratu, zentzua guztiz errespetatuz. Euskara maila ez duk gorena, denbora gutxiz egin genuelako. Ez da euskara akademikoena eta gauza batzuk zuzendu egin behar dira.
A.: Eta egiteko orduan, euskaraz ez dakitenek?
T.C.: Gutxigorabehera dena buruz ikasi eta ba dakite zertaz doan. Moskorraren kasuan hitz batzu errepikatzea da bere lana, frase konkretu batzu. Barrenderoak besteek esaten dutena errepikatu behar du; eta beste neska batek piska bat zekien eta ikasi egin du. Inprobisatzeko gaizki, egiten dutena da testu berdina era ezberdinetan esan.
A.: Zenbat denhoran egin duzue?
T.C.: Hilabete eta bi asten edo horrela, gauza era batean probisionala duk, kurtsilo baten erresultadu eta agian ez zian merezi beste bi hilabete prestaketan. igarotzea. Dena dela antzerkia egiten jarraitzeko asmo pertsonalak ba ditugu.
A.: Zuen lana eskaintzeko nola moldatzen zarete?
T.C.: Ba ihaz Errioxa aldean ibili ziren eta aurten ere hara goaz han ongi atera zelako. Hemengo jendea joaten da hara uda pasatzera eta egunero lortu daitezke aktsuazioak, udaletxera joan, lokala eskatu eta sarrera kobratuta rentable ertetzen da, gutxienez jateko eta bizitzeko. Mugituz egin daiteke, bainan gu berandu ibili gaituk. Bost hilabete lehenago hasi eta aktuazioak lortzen dira. Azpeitian"Karraka" taldea kontratatu zutelako esan ziguten ezetz, beste leku batzutan festa egitaraua burutu dutelako. Bainan bestela jendeak beti nahi dik eta ez antzerkia interesatzen zaialako, baizik eta antzerkia "sartu behar" delako programan. Zarautzen ez gaituzte kontratatu eta taldeko batzuk hangoak direla kontuan hartu behar da, han bi urtez kurtsiloak montatu dituzte dirurik kobratu gabe, utzi zieten lokal kaxkar batetan, obrak montatu dituzte. Eta berrogei mila asko dela diote bainan beste lekutan gehiago ematen dute.
A.: Subentzio ofizialik eskatu duzue?
T.C.: Bai, bainan ei dugu lortu, mila aitzaki jarri ondoren, ez zegoela dirurik eta... "dejad aqui la obra y si está de acuerdo con nuestra política..." eta horrela.
Ez zait gehiegi gustatzen liburu batetan edo filmeetan haur bat azaltzen bada protagonista gisan. Duela hogei edo hogeitabost urte laket zitzaizkidan umeen istorioak, hala uste dut behintzat, baina ez kaso haundirik egin, guzti au ez baitzaizue inporta eta beharbada ez da egia izango; memoriak alde batetara uzten nau, gero eta gehiago. Truman Capote-ren lehen elaberria irakurri nuenean aski gozatu nuen, ez dakit inola ere zergatia, eta ez nuke ene barneko arrazoiak kanporatzen jakingo. Orain dela hamabost bat egun Bruguerak atera berria duen nobela hau ("Otras voces, otros ámbitos" izeneko liburua,- espainolez) berrirakurri dut eta ez zait batere gustatu. Norbaitek esan diezadake horrek ez duela ezertxo ere adierazi nahi, berarentzako batipat, eta egia borobila litzateke. Nik ez nioke deus ere esango, edo zerbait erantzutearren, ez direla hogeitamalau urte alperrikan joan.
Errepika izaten da Truman Capote-ren urrezko legea. Eta errepikatuz bermatzen du nolabait bere nortasuna. "Otras voces, otros ámbitos"-en agertzen den Joel umea, "El invitado del dia de acción de gracias". "Deslumbramiento" ipuinetan azaltzen diren haurrak, "El arpa de hierba" eta beste zenbait ipuinetakoak era berdintsukoak dira. "Desayuno en Tiffany'sen ateratzen zaigun Holly Golightly famatu hori, nahiz eta neskato ederra izan, umetxo bat besterik ez da, azken finean. Eta denak Truman Capoteren pertsonaren atalak, honen nortasunaren osagarri eta ezagugarri. Baina Capote ume handi xamarra egin zaigu honez gero, nahiko hazi baita. Homosexual hazi denez geroztik haurren eta nagusien mugetan gelditzea erabaki du. Ongi eta bere onerako bedi. Hala bada, ez du. nahi izan edota ez du jakin maisuen pausua zuzentzen. haien arrastoa hobeagotzen.
Ameriketarrengan nobelistarik onenetakoa Henry James izan dugu, horretan dudarik ez. Henry James-ek zortzi urte zeraman lurpean Capote jaio zenean, 1924. urtean. Nahiz eta honek James-en lanak nahiko ondo ezagutu. ez du jakin Capotek "Otras veces, otros ámbitos" liburuan James-en estilo gotikoa, teknika barrokoa gainditzen. Bestela irakur ezazue, mesedez, honen "La vuelta de tuerca" (izen honekin argitaratu zuten espainolez), maisulan itzel hori. Biak antzekoak bai, baino guztiz ezberdinak. Gure kamalehoia oraindik ume koskorra zela dirudi.
Kritiko guztiek berehala konparatzen dute Capote-ren lanak Carson McCullers-enekin. "Demokrazia" batetan omen gaudenez, edozein gauza esatea libre omen da; hala diote behintzat. Literaturgintza betidanik "Errepublika" izan ohi da eta literaturzaleei zilegi zaigu gezurrak esatea. Carson McCullersen "La balada del café triste'' leituz ikusten dugu nola Capoteren ikasnahia ari zen handitzen. Faulkner eta McCullers-en eragina nabaria da Capoterengan. Hirurak Estatu Batuetako hegoaldean jaioa-, Faulkner Mississippin, McCullers Georgian, eta Capote New Orleans-en. Honek Alabaman igaro zuen gaztaroa. Lurralde haietako istorioak kontatuko dizkigute, kasik pertsonaia berberak agertzen zaizkigularik. Faulkner maisu bikaina gerta daiteke edozer gauza ikasteko baina nahiko gaitza bere idazlana gainditzen. Literaturaz ari bazara gonparatzen ibiltzea derrigorrezkoa da, nahita nahiezkoa. Beraz Faulkner ez baduzu ezagutzen, Capote txit idazle ona irudituko zaizu, seguraski.
Iparameriketarrek sartu dute idazteko estilo arin eta bizkor hori mende honetan, kazetagintzaren eraginez. Capotek, kamalehoi gisa, aski ongi ikasi du estilo berriaren teknika eta bultzada handi bat eman dio gainera estiloaren hedatzeari. 1950.urtean argitaratu zuen "Color Local" izeneko liburua. Bidailiburu atsegin honetan idatz teknikaren jabe eta maisu bezala agertzen zaigu. Italia, Tanger eta Andalusiatik egindako bidaiaren berri eskeiniz, bere gogoetak ematen dizkigu. Guztiz atsegina benetan jaso zuen Espainiari buruzko ikuspegi ohiturista.
1958an idatzitako "Desayuno en Tiffanys'ek" eman dio Capoteri ospe eta entzuterik handiena. Batipat gai horretaz egin zuten filmearengatikan. Ia bere lan guztietan bezala lehen pertsonan idazleak berak kontatzen dizkigu 18urteko neskato horrekin izan zituen harremanak. Erdi "vamp" erdi umetxo Lolita-ren kutsua darion Holly Golightly zoragarri hori, gure atseginerako. Euskadin erraz aurki dezakezue ninfa horren antzeko neskato piloa. Gezurra noski.
Eta azkenean, 1966ean, maisulan bat. Gutxitan bildu izan da nobela batetan hain ongi kazetaritza eta literatura elaberri poliziako honetan bezala. "A sangre fria" (I n Cold Blood) izango da ezpairik gabe bere libururik ezagunena eta irakurriena. Gehientsuek ere ikusia dute pelikula. Nobelaren irakurtzeaz zehazki azter dezakegu hilketa baten berreraiketa. Badirudi izugarrizko erraztasuna eta finezia erabil dezakeela horrelako gaietan. Duela gutxi azaldu duen azken liburuan ere garbi nabari zaio aisetasun itzela gai poliziakoak ukitzeko. "Música para camleones" (1981) honetan denetatik daukagu: oroimen autobiografikoak, elkarrizketak, erreportaiak, ipuinak eta abar. Berehala ipuin luze bat hautatuko nuke, izugarri ederra: "Ataúdes tallados a mano", marabila bat zinez. Ipuin poliziakoa, estilo plastiko eta bizkor batez idatzia, bukaera harrigarriz amaitua, inoiz egin duen kreaziorik onenetakoa. "Hospitalida'd" ipuinean, berriz, Faulkneren influentzia dakarkigu berriro. Beti bezala bere gairik maiteenak ere ikutzen ditu: homo: sexualitatearen arloa "Deslumbramiento"); neskato eta nagusien arteko arazoak ("Hala desconocido"); beti gazte dirauen emakume ahantziezinari omenaldia ("Una hermosa criatura: Marylin Monroe"). Truman Capote-ren ezaugarririk nagusiena bere egongaiztasuna litzateke, bizitza beran eta baita bere idazlanetan ere. Idazle irregularra, neurri gabekoa, batzutan desorekatua eta bestetan gorengo gailurrak eskuratzen dituelarik. Estilo bereziaren tekniken jabe, orijinaltasun eta imitazioen mugetan higitzen da noiz aiseki, eta zenbaitetan noraezean edota estropezuz. Kamalehoi izatea ere ez da gauzarik errezena gertatzen; irudimen franko eta teknikaren ezagutza behar baita. Gaur egun ez dira nolanahi kausitzen. Errekutso horietaz aspaldi jabetu zen Truman Capote. Nahiko esten dugu. Oraindikan gazte, kamalehoi itxuraldaketaren zai geratzen gara.
Iñaki URIA Mikel ANTZA
«Truman Capote: Kamalehoirik handiena » Joxemari ITURRALDE
28-30

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTEATROCIRCO
EgileezURIA3Kultura
EgileezANTZA1Kultura