argia.eus
INPRIMATU
Interpelazioa Europako Parlamentuan
1980ko uztailaren 13a
Gobernu Holandesak Errefuxiatuekiko Izandako Konportaeraz
Interpelazioa Europako Parlamentuan
Juan Karlos Yurrabaso, Juan Inazio Urrutibeaskoa, Jose Antonio Agirrebarrena eta Jose Manuel Arzallusek Carabanchelgo espetxean diraute zenbaki hau isten dugun unean, bakoitza torturatua izan ondoren osatutako sumario desberdin baten jabe, eta Hego Yemen eta Holandako arazoekin zerikusirik ez duten gaiez akusaturik. Bainan beraiei gertaturikoa ez zela hala holako gauza jakina da. Froga bezala uztailaren 7tik 11 arteko epean Europako Parlamentuan aurkeztuko den interpelazioa.
Maiatzaren 24ean, gogorki esposaturik eta hiru polizi holandesen ''laguntzarekin" (abioi barruan gelditu ziren hauek, inork ez dakielarik zergatik ez zuten nahi lurralde espainola ukitzerik) iritsi ziren Barajasera lau euskal errefuxiatuak, abioiaren atetik irten bezain pronto polizi espainolaren esku gelditzeko.
Gertaera honen bidez, Holandako gobernuak lehen aldiz bere historian, hankaz gora botatzen zituen terrorismoari buruz dituen legeak. Estradizioak egon dira Holandan, bainan beti hauzietatik pasa ondoren. Oraingo honetan ez zen hola gertatu eta Holandan bertan ere jendea ez dago batere ados Administrazioak izaniko konportaerarekin. Mendebaleko Europak ere ez du hori gehiegi onartu. Oposizioa behintzat zeharo haserre agertu da (eta oposizioa aipatzerakoan boterean ez dagoen guztia sartzen dugu).
Haserre horren muestra bezala flamendar diputadu baten eskutik uztailaren 7tik 11 ra bitartean Europako Parlamentuan aurkeztuko den interpelazioa. Parlamentuak hala edo holako erantzuna eman beharko du.
Erantzun horren jabe izan bitartean, galdera batzuk egin dizkiegu gorago aipatuteko errefuxiatuei, eta hona hemen hartutako erantzuna.
Z. A.: Zein da zuen eritziz, polizi espainolaren esku jartzearen esanahia?
Errefuxiatuak: Hori espainol eta holandes gobernuen artean dagoen konbenioaren adierazgarri garbia da, Justizia eta Kanpo arazoetako ministroek parte hartu zutenez gero. Holandako gobernuak, lehen aldiz hankaz gora bota ditu errepresio eta terrorismoari buraz dauzkan legeak.
Z. A.: Zer irabazten du holandar estatuak jokaera honekin?
Errefuxiatuak: Holandar gobernuak ez du deus irabazten, prentsa eta Parlamentuak–bere instituziotaz ari gara–erakutsi duten haserrea jasotzea ez ezik. Azkenik Kanpo Arazoeteko ministeritza behartua ikusi da holandar turista guztiei kontseilu bat ematera: bere oporketetan ahal badute Euskaditik ez pasatzeko, segurtasun gutxi edukiko zutela eta... Ez dugu, beraz, ikusten zer irabaz zezakeen.
Z. A.: Holandes gobernuak adierazi duenez zuekin gertaturikoa neurri administratibo baten aplikapena besterik ez da, bera arazo politikoan ez dela batere sartu...
Errefuxiatuak: Nahiz gobernu holandesak guzti hori esan, kuestioa guk dirurik ez izatean zetzala, gure ustez aurpegia gehigi agertu du horrelako xinplekeriak mantentzeko. Alde batetik guk garbiki adierazi genuen nora gihoazen, baita aideportutik irtetzeko behar genuen diru guztia eskatu ere (ez dakigu non egongo den gutako baten familiak bidalitako diru hura). Bere aldetik oztopoak jartzea besterik ez zuten egin. Nahiz guk aldarriketu errefuxiatuak ginela eta ezin genuela Estatu espainolera itzuli. Era hortan, ezin esan beharra administrario neurria zenik.
Z. A.: Dakigunez, horrelako jokaerarik ez da inoiz gertatu Europako beste herrietako errefuxiatuekin. Zergatik zuekin bai?
Errefuxiatuak: Guk ere galdera hori egiten diogu geure buruari.
Z. A.: Zer ondorio ekar ditzake gertaera honek?
Errefuxiatuak: Ba, bertan egondako erreakzioen berri izanik, geure eritziz gobernu holandesa bere jokaera berplanteatzera behartuta dagoela esan dezakegu. Bertako oposizioak ekainaren 26ean gertaera ukatzeko eskatu zion. Orain Europako Parlamentuari aurkezturiko interpelazioa dago... Atzera egingo duelakoan gaude.
Defentsako abogaduek adierazi digutenez, holandatar prentsa eta oposizioak ez du begi onez ikusi legeak hankaz gora botatze hori. Ezta ere poliziak errefuxiatuei emaniko tratoa (abioiera igotzeari uko egin ziotenean jipoitu egin baizituzten), eta harritzekoa deritzaie neurri administratibo batzuengatik hiru poliziak "lagundu" beharra inori. Dena dela, holandatarrek duten kezka nabariena hauxe omen da: "Zer gertatuko zale gure turistei Euskadira heltzean?". .
P.I.
10, 11

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu