argia.eus
INPRIMATU
Andaluzian Bertsolari
2021eko uztailaren 23a
Patxi Etxeberria bertsolariari elkarrizketa
Andaluzian Bertsolari
Lehenago sagardotegietan jarduten ziren, ondoren plazetara atera ziren eta urte luzez gure herrieteko zoko guztiak beren bertso alai eta onez bete dizkigute eta gaur lan horretan jarraitzen dira. Baina oraingoan Euskal Herriko mugak gaindituz bi bertsolari Andeluziara abiatu zaizkigu. Gure lantxo hau zuen eskuatara iristerako zortzi bat egun eramango dituzte. Dena den, ideiaren sorrera eta Etxeberria eta Narbaitzak joan aurretik esan ziguna agertu nabi genizueke.
DEIA eta Herri Irratikoek oraingo honetan pauso haundia eman dute, imajinazioari lena eman diote eta hara hor fruitua euskal bertsolariak Andeluziara eraman dituzte. Joxe Ramon Beloki eta Antton Aranbaruk esaten zigutenez, bertsolari askorekin hitzegin omen zuten eta azkenean joan den bikote honek ez beste inork ezin omen zituen hiru aste jai hartu. Bati baino gehiagori gustatuko omen litzaioke, baina... Azkenean behintzat Patxi Etxeberria eta Joxe Narbaitza joan dira.
Andaluzian hiru aste ez dira merkeak aterako noski eta gestuak ordainduko dituena Renault etxea izango da. Bi bertsolari eta Antton Aranburu laguntzailearen lanaren fitxa edo, hau izango da: Andaluziako 8 hiriburuak eta beste zenbait toki bisitatuko dituzte, hango jendearekin hitzeginez eta ikusten dutena jasoz, Egunero ordu erdiko bertso saioak prestatuko dute eta hortik kanpora botatzen dituzten bertsoak ere Anttonek jasoko ditu. Ordu erdiko saioa esan dugu, hogeiren bat bertso eta hauek astegunean Herri Irratian gaueko bederatzietan emango dituzte eta igandean arratsaldeko hiru t'erdietan. Ondoren, Joxe Ramon eta Anttonen buruan behintzat badago, 1iburu bat argitaratzea pentsatzen dute.
Ez dago dudarik, Etxeberria eta Narbaitzak hiru aste hauetan proba gogorra izango dute. Patxirekin edukiteko elkerrizketan garbi agertzen zen hau.
Z. A.–Patxi, nerbioak nola deude?
–Nerbioak? Gero eta indar gehiagorekin, eguna datorren neurrian nerbioak indartzen doaz.
Z. A.–Egin beharko duzuen lana nola ikusten duzu?
–Hemen, edozein lekutara joan eta nolabait gure anbientean aurkitzen gara eta bertsoa botatzea nahilo erreza gertatzen da, han berriz badakigu horrelakorik ez dugula izango, eskerrak lagun ona daramagun!
Z. A.–Beraz zuk zeri diozu beldurrik haundiena?
-Badakizu, hemengo ohituretatik atera eta ezagutzen ez duzan leku batera joateak zer suponitzen duen. Han giro hotza aurkituko dugu eta lana berriz derrigorrezkoa. Ordu erdiko bertso saioa betetzen nahiko lan izango dugu! Bertsoak aterako zaizkigu baina ez dakit.
Azkenik tonu serioan hau esaten zigun. "Herriak behintzat ez du idea gaizki hartuko, gu behintzat borondate onenarekin goazĀ».
Narbaitza askoz lasaiago dagoela dirudi, oso lasai dagoela esaten digu. "Basekinagu giro xelebrea izango dugula, baina... ordu erdiko bertso saioa erraz beteko dinagu, lekuren batetan zailagoa izan litekeen baina ez dinat uste oso estu ibili beharko dugunik". Narbaitza oso trankil dago, idea xelebrea iruditu arren, gauzak ongi aterako zaienaren itxaropen osoa dauka. Azeituna beltz batzuk ekertzeko aginduarekin apartzen zaigu. Gure aldetik suerterik onena eta lan bikaina desiratzea besterik ez zaigu gelditzen.
L. AUZMENDI
29

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaETXEBERRIA6
PertsonaiazETXEBERRIA6
EgileezAUZMENDI1Kultura