Hazparneko Euskal-Kultur Astea
"Egin Behar Delakoan''-etik Atera
Apirilean, 10etik 20ra, bi aste-hondarretan partituta, Hazparneko Aste Kulturala izanen da. Laugarren aldikotz ospatzen da ia. Lehena, «hemengo bi lagunek hasi zitean, hola, "aste bat eginen eginen bagenu!", eta astea egin, bainan lehen urtea hola, I'aventure>. Horrela mintzatzen da astearen antolatzaile bat. Geroztik fama bildu du asteak eta bereziki haren kantaldiak, kasik instituzio bat bilakatuz. Bainan hori, antolatzaileei ez zaie laket, "instituzioneak lanjerosoak dituk". Aurten beste zerbait bilatu dute, aste horri aldaketa batzu ezarriz.
Z A.–Zein dira programan sartzen dituzuen gauza berriak?
Antelatzaile batek.–Ba nolakotasunaren aldetik baduk adibide on bat hor, Donostiako txistu banda esperimentala etorrarazten diagu. Berria duk gauza hori, ez dituk usu ateratzen (bestaldean). Txistulari taldekoek erraiten dutenean arabera izigarrizko lana egiten dutela eta historio. Beste gauza bat duk Perlinpinpin Folk etorrarazten dugula, beste kultura bat duk, okzitandarra, eta duk piska bat kanpoari irekitze hori. Errezital bat eginen die eta gero dantzaldia Ustaritzeko txarangak lagundurik.
Beste antolatzaile batek zioenez, kultur arloan izigarrizko lana egin du talde honek, aire kantuak biltzen eta gainera kontakta sanoak omen dituzte horiekin.
Bestalde, ibilaldi neurtu bat eginen da, Makeatik Hazparnera, Mendikari taldeak muntaturik. Ortziralean, 18an, kantaldi handia izanen da, Benito Lertxundirena. Honi buruz hauxe zioen antolatzaile batek:
«Nik ez diat gehiago sinisten Ezker Paretako kantaldi alimale hortan, behar da forma mailan kanbiatu arrunt, beste forma horrek ez baitu iraungo, kantuarentzat kalte ekartzen dik. Proposamenak izan dituk. Lertxundi beraz, izan duk ere Imanol, Laboa eta historio. Lertxundi izan duk lehen kontaktatu diaguna, ezagutua duk hemen eta beti ontsa pasatu duk (jendeen aldetik).
Z. A.–Eta astea elizan bururatzen duzue...
Antolatzaile batek.–Bai, beharbada kontzientzia oneko militanteek erranen ditek elizako gironak girela, bainan Orfeonekin bururatuko diagu. Hazparneko frantsesean mezan kantatuko die, mezaren ondotik segituko die, mezaren ondotik segituko die Alkat bertsolariekin. Bainan orain arte arte piska bat azken errota berala izan dena duk ederlan erakusketa.
Beste antolatzaile batek zioenez, «artista frango jin arazten genian, sobera "diffus", pisu. Jendeari irakutsi dioagu holako zerbait antolatzen ahal genuela, artistak bazirela. Ondorioa izan duk erakusketa-sala baten muntatzea Hazparnen, urtean berean izan dituk hiruzpaleu erakusketa. Aurtengoan aldiz Bazterretxea bakarrik jinen duk».
Antolatraileen nabia zera da: Bazterretxearen obren fotoak aurkeztu, eta gero, itxurapen batzuk, hiru aldiz ttipiago, saldu. Barterretxeak berak egin omen du beren obren presentatzeko. Erakusketek, aste bat gehiago iraunen du eskolierrentzat eta lehen egunean, 13an, Bazterretxeak bere erakusketa aurkeztuko du, jendea mintzatzen ahalko delarik berarekin.
Bestalde, beste erakusketa bat izanen da, eskulan erakusketa, apirilaren 2tik 19ra, Hazparnen, Bilko xoa salan, joskintza, ehaintza, zaregintza, buztinezko, egurrezko eta burdinezko lanak eta beste.
Astea, gazte talde batek egiten du: ikastola, «Bordaxuri» antzerkilari-taldea, Gau-eskoletako lagun batzuk, «Mendikari» taldekoak, «Goiz-Argi»ko dantzariak, «Biligarroak»eko txistulariak eta gero beste batzu biltzen dira zerbaiten sortzeko. Eta zenbait aldaketa izan da aste hontan. Antolatzaile batek esaten zigunez,
``Uste diat izan direla aurten aldaketa batzu. Bi aldaketa handienak beharbada nolakotasun bat, kalitate bat presentatzea, eta bigarrena piska bat kanpoari irekitzea. Parte ttipi ttipi bat duk eh?.
Z. A.–Eta hegoaldetoen jiteaz?
Antolatzaile batek.–Guretzat interesgarria duk harremanak ukaitea, konzientzia gabekoek espainola direla erranen die. Jendeak jin nahi baldin badu, ba ongi, baina euskaraz mintz daitezen. Bestalde, gelditzeko tokia, lo egiteko posibilitateak izanen dira beharbada, ez da segurua oraino. Xehetasunak ukaiteko jo zenbaki hontara: 296791.
31