argia.eus
INPRIMATU
Txikiak Baino...
Pilar Iparragirre 1980ko otsailaren 03a
Jose Manuel Castells Artetxe, ESEI ren ordezkari nagusiari elkarrizketa
ESEI-ren l. kongresoaren ondoren
Txikiak Baino...
Jose Manuel Castells Artetxe da ESElren ordezkari nagusia. Alderdiko gehientsuenak bezala intelektual girokoa, ezkondua, guraso gaztea. Nahiz euskaraz ez jakin, euskararekiko kezkati. Hemendik gutxira argitaratuko du "La Euskadi autónoma y los funcionarios públicos" liburua.
–Funtzionario mallan beti eskatu da euskaraz jakin beñarra. Eta historian zehar ikusten denez, horrek inoiz ez du arazorik sortu.
Politika "kontsentsuatu" baten bidez orain ere hori aurrera eraman beharko litzatekeela dio, eta ez administrazio mailan bakarrik, irakaskuntzako arlo batzuetan ere bai.
-Aginte publikoak jarri beharko lituzke normal. Euskalduntzeko edo, hobe esanda, hizkuntzaren normalizazio batetara iristeko. Hau ez da diskriminazio bat egitea. Hori dioenak euskara auteskunde helburuetarako erabiltzea besterik ez du egiten.
Parlamenturako auteskundeetara bakarrik presentatzen al zarete?
Bai, bakarrik.
Paktorik egiteko posibilitaterik ez al zenuen?
–Beno Araban beste batzuekin, independienteekin eta abar, osaturiko talde baten barruan presentatuko gara, baina Gipuzkoa eta Bizkaian bakarrik. Paktorik egitea? Ezin. Alderdi haundiak ez dute txikiekin paktorik egiten, hauen siglak irenstea baizik.
–Parlamentario bakarren bat ateratzea pentsatzen al duzue?
–Ez, bat ez, ahal ditugun guztiak. Noski zalla dela. 14.000 boto lortu behar dira eta ESEI txikia izanik kanpaina egiteko diru gutxi izango du. Gainera ia saturaturik dagoen merkatu batetan lehen aldiz siglak aurkeztearen esanahia ikusiko da... Dena dela dugun oportunitate bakarra bezala ikusi dugu hau.
Zuen lehen helburua Parlamentuan norbait izatea da. Eta ez baduzue bat ere ateratzen?
–Beno neska, amorrazio piska bat izanen dugu baina berdin jarraituko garelakoan nago. Lehen ere, beste batzuekin batera joanez senadore bat izan genuen, gero galtzeko, eta ez ziren gure barruan gauzak aldatu. Ez eta CGVtik kanpo gelditu ginenean ere. Ideologikoki ez gara aitatuko.
Zer izan da, zure eritziz, Kongresu honen gauza positiboena?
–Ba lehen aldiz zarbait garela. Orain definizio politiko bat badugu. Orain arte egin zengatik ezagutzen zitzaigun, baina ez zegoen garbi zergatik egiten genuen hau edo zergatik ateratzen ginen haien alde.
Erabakitako puntu garrantzitsuen bezala alderdia sozialista demokratikoa eta marxistatzat hartzea deritzaio.
–Marxismoa ukatu duen alderdi asko dago.
Eta arazo nazionalari dagokionez betiko definiziotan ez gelditzen saiatu omen dira; historiako une bakoitzak adieraziko duela zenbaiterainoko botere politikoa lortu behar duen Euskal Herriak pentsatuz. Garrantzitsuena ez dela orain federalista edo konfederalista agertzea. Definizio hauetatik kanpo.
–Ekonomiko krisisa eta honen irtenbideak oso ponentzi polita izan dela deritzat, alternatibak eskaintzen dituena.
Zer irtenbide eskaini dezakezue zuek arlo honetan? Alderdi txikitxo bat zaretela onartu berria duzu...
–(farrez) Hori edozein arlotan esan diezaigukezu, baina aportazio organiko batzuk ematen ditugu. Langile mailan sindikatu nazional baten alde agertzen gara, baina siglarik aipatu gabe. Alderdiko gehienak, ni barne, ELAn afiliaturik daude, bainan ez gara sindikatu horren alde atera.
Biolentzia iraultzailea gaitzetsi eta demokratiko hildoa jarraitzea, alderdiekin, ezkerrekoekin, konfluentzi batera (ez konbergentzia, e!) iritsi beharra politikan eta eguneroko praxisan... Konbergentziaren idealismoak alde batera utzi, eta PCek adierazten duen hildoa begi hobeagokin ikusi, Europako ezkerraren pausoak jarraituz. Proposamenetan PSOE ere ez da atzera geratu. ..
–Hori ez dugu onartzen. Terrorismoaren aurkako fronte bat osatzea, une honetan, gauzak sektorializatzea deritzagu. Gauza desberdina izango litzateke mahai baten inguruan ahalik eta indar desberdinenak eseri eta eztabaidatzea. Gure herriari irtenbideak eskaintzeko beharrezkoa dugu, esate baterako, PSOE eta HBrekin kontatzea (Nafarroaren arazoa lekuko). Eta Madrili presiorik egin nahi bazaio, ba postura baterakoiak hartu behar.
Nafarroako herriaren borondate subiranoen alde agertu zarete. Nola adierazi beharko lukete hori?
–Derriorrez Espainiako konstituzioaren 47-2 artikuloa jarraitu beharko da. Ez gure gustoz, bainan hala da. Hori ala Zumalakarregiren bidea.
Eta ESEIkoek Zumalakarregirena onartzen ez dutenez, debatearen alde agertu dira, gauzak leun leun eraman beharko direla adieraziz. Nafarren arteko debate hori nolakoa izango da?
–Nahiz oso arriskutsua izan, derriorrez berreintegrazio forala onartu behar. Baina euskal autonomi perspektiba batetik ezin utzi nafarrei bere forua bakarrik amejoratzen. Gure eritziz gaurtik ia hasi beharko lirateke elkarrizketak' lau herrialdeak batzearen alde agertzen diren indar guztiekin, integrazio hori emateko zein izango diren bide erraz eta motzenak elkar erabakitzeko.
PILAR IPARRAGIRRE
9-10

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakESEI
PertsonaiazCASTELLS2
EgileezIPARRAGIRR1Politika