argia.eus
INPRIMATU
Tira Nionan eta Seko!
1980ko otsailaren 03a
Anttoni Urdangarin ehiztariari elkarrizketa
Ezkondu zenean, bere senarrak eskupeta xahar bat omen zuen eta berria, etxean zuten behi zahar bat saldu eta haren diruaz erosi omen zuten.
Anttoni Urdangarin Ehiztaria
Tira Nionan eta Seko!
Egunkari batetan jaso genuen berria: Ataungo amona batek hegazti arraro bat hil du eskupetaz. Ataundar bati honen berri adierazi genionean: "hori Iturriotzko Anttoni da, horrelako sorginkeriak beste inork ez ditu egiten", esan zigun. Bi aldiz pentsatu gabe bere haserrira abiatzen gara.
Motasoro hauzotik gora, baserri eder bat ikusten da. Kamino zakar batetik, kotxea poliki gidatuz, Iturriotzko atarira iristen gara. Ohizkoa denez, etxeko norbaiten burua agertzen da atean, Anttoniren erraina da. Amona ez da etxean, beti bezala kanpoan buelta bat ematen dabil eta itxaroteko sukaldean sartzen gara. Minutu gutxi barru, buruan painueloa, oinetan zatak, aurpegi irripartsu batekin sartzen da sukaldean 74 urteko amona kizkor hau. Gure asmoa agertu diogunean, hau da, elkarrizketa egin nahi diogula, lehenengo ezezkoa ematen digu, baina dudarik gabe bi aldiz pentsatu gabeko'erantzuna' da, megnetofoia piztu bezain laster hitzjario izugarriz hasten baitzaigu.
ANTTONI URDANGARIN
-Osasunez ondo zabiltz, ez?
–Bai, bai, osasunez ondo nabil.
–Hezurretako minik edo ez al duzu?
–Hezurretakoa bai, orain hamar urte bastante baninan baina...
–Haren errainak belauneko desgesteak harrapatu zuenetik 18 urte ere badirela esaten du eta orain sendatuta omen dago.
–Orain ere pixka bat bazeukanat.
–Errainak jarraitzen du: Medikuak, berriz elizara ere ezin izango zuela joan esan zion eta hemen mediku on bat suertatu zen eta indizio batzuren bidez sendatu zuen.
–Iparragirre baserrian jaio nintzen eta hogei urte eta bi egunekin ezkondu eta honera Iturriotza etorri nintzen.
–Eta ehizean noiz hasi zinen?
–Zentrotik jakin nahi al den? Esango diñat ba nola hasi nintzen. Ni honera etorri nintzenean gizonak eskupeta xahar bat zeukenan. Esan nionan: zer, ehizean ibili behar al dugu ala? Ta bai, kontestatu zianan, ehizean ibili behar dugu. Bueno, esan nion, lehenengo lana egin behar diagu eskupeta berri berria erosi eta ehizean orduan hasiko gaittuk; bueno, konforme esan zianan; badakin berria eta dana ogeitzen zianan, gizonak andreari ogeitu egiten zion.
Gainera ezkonberriak eta erraezagó.
–Bai, orduan eta errexago. Eta orduan esan nion: diruak ba al duzu? Ez, esan zidan, ez dago dirurik. Bueno, behi zahar bat haragitarako saldu behar dela esaten duzu, hori saldu eta eskupeta erosi behar dugu. Eneee..: ezetz aurrena. Nik berriz: horixe egin behar dugu ba, ni nerearekin, eta bueno, aizkenerako batetz ba.
Eraman din behia eta esan nion an, bueltan eskupeta ekarri eh! baina dagoen onena. Buenooo... garesti zeudela. Eta ia zenbait balio zuen, behiek hainbat bai. Behiek zenbat balio du ba? Eraman zinan, pixatu eta 74 duro behiak. Joan da armeriara eta hor dagoen eskupeta on horrek zenbait balio du? Horrek 68 duro, ba, sei duro sobratu, konforme izango al duk. Ekarri dit eskupeta berrie. Bueno politte da, bueno eskupeta eta sei duro, poliki jarri gaittuk, orain seguro gaittuk. Hemen utzi zinan.
Beheko gaztainadira joan unan eta pentsatu ninan: eskupeta hori probatu behar diat ba, probatu behar diat. Hartu eskupeta hori, artean ondo nebilenan, umerik ez neukanan da, ondo artean... Hartu eskupeta eta joan natxon hortik aurrera, nola izango, hala izango, usoa soro batetan ikusi ninan gelditzen. Aiba diez, horrekintxe egin behar dinat ba prueba. Anaiak bitartean bere baserritik ikusi du usoa eta harrek eskupeta zaharra eta puntatik kargatu behar, aurrena takoa sartu, urrena polbora sartu, takeatu eta... ordu laurden bat behar zinan eta bitarte horretan ni joan naun eta altxatu zaidan usoa gora gora, bota zionat eta seko. Eta bestea juramentuka hoska, jajajaja, zer egin dian, esan nionan, jan ezak orain, hemen zegok.
–Lehenengo botatzen zenuen tiroa izan al zen?
–Ez, lehenagotik ere prueban ibiltzen netunan, 16 urtekin etxeko eskupeta hartu eta ibiltzen netunan.
–Eta uzten zizuten eh?
–Bai, utzi bai.
–Eta gizonak jakin zuenean...
–Gizona etorri zan etxera eta: tiroa zeinek egin du hor? eta, ez dakit, esan nion. Bai, hor goiko soro gain hortan bakarren batek tiroa egin du, erakutsi nionan usoa eta esan nionan, orain zuk egur,ean bi edo hiru hil, hala bidali ninan.
–Eta beti jarraitu al duzu ehizean?
–Bai, ahal izan dudan guztietan atera izan naiz.
–Eta harrapatu duzun ehizik onena zer izan da?
–Hau, oraingoa.
–Eta nola harrapatu zenuen?
–Ekarri zan, kongelatuta han zegoen eta ekarri.
–Bere errainak azkonarrak harrapatu dituela gogoratzeko esaten dio.
–Bai, azkonarra ere bai. Azkonarrak hemengo sagarrak eta harrapatzen zuen guztia jaten zigun. Hau toki handia dun, badakin Lauztiazpitik hasita honerarte zer dagoen. Hor gainean ehiztariak zebiltzenan eta mugitu du norbaitek sasi artean, ni ere usotara joanda nengonan, zaborra artean eta zirripi zarrapa zerbait badator, hau pertsona behintzat ez da izango! zer dator hemen? eta azkonarra, tira nion eta seko lehenengo tiroan.
Beste bati ere behin batean bota nion. Gau batetan, 12etan, ilargia .zegoen, ilargi haundia, eta ja, beste denak ehizea aldeginak ziren nik ere joan behar diat ba, esan nien beste lanak egin nituenean eta umeak lo eraman da juan naiz. Eskupeta onena gizonak eraman zuen eta ni txikiarekin joan nintzen, 16koarekin, ttiki ttikie. Azkonarra zuzenean neregana non datorren, astoa 'adinekoa zen, pintoa, eta tira diot muturrera baina 16ko kartutxoa, eta erituta utzi nuen.
–Eta berriz agertu al zen?
–Erituta gelditu zen eta harrek berriz ez zuen artorik jan, horrera ez zen gehiago etorri.
–Seme artean'ahizerako afiziorik izan al da?
–Ene! hiloba batek ba al dakizu zer esan zidan neri? Gaixo jarri nintzen, gripe edo zearekin. Joan zait ohera eta esan zidan: amona gaizki zarela iruditzen zait. Bai, ez nitxok oso ondo ondo ere. Eta ia hiltzen zaren eta ummm, hartako itxura hobeagoa zeukeat esan nion. Eta kontxo, ez nuen ba oraindik ere hiltzerik nahi esan zidan eta eskupeta zeini utzi behar diozu?
–Zer, herentziaren bila ala?
–Hiri utziko diat eskupeta esan
Baserri inguruan udazkenean egoten den uso paseari buruz hitzegiten gendela, errainak diseketutako hontz ikaragarri bat dakar.
Egunez harrapatu nuen. Baina azkena botatako hau askoz ere handiagoa zen, lepo ikeragarri bat zuen, luzea eta papo gorri gorri batekin, oso polita zen.
–Eta zer hegazti klase zen ba?
–Hori antzarra, kurriloa ez zen
–Eta nola bota zenuan?
–Asteazkena zen, gizonezkoak lanean eta hau ferian zen. Indaba biltzen ari nintzen eta ollo enano horietakoak dauzkagu eta holaxe gora begira jarri zen eta tirrrrr... egiten zuen eta jeix, hik ere zerbait ikusi duk ba pentsatu nuen, berriro ere berdin tirrri egiten zuen; jarri nintzen gora begira eta hegazti izugarri bat non datorren hortik behera, Lauziterrekatik pasatuta. Jeix, horixe hoan katxarroa pentsatu nuen! Ni hemen nago 40 urte hauetan eta inoiz ez dut horrelakoxerik ikusi. Hura zen katxarroa, dotorea, azpitik zuri zuria ikusten zen eta Arantzamendira joan zen. Handik ordu laurden batera beste bat eta bandadan bat sartuko zela pentsatu nuen baina nun datorren lehenagoko bera buelta eman eta honuntz non etortzen den, eta bajatzen bajatzen belarsoroaren erdian gelditzen da eta pentsatu ninan, orain egingo dinat prueba. 6ko perdigoiekiko kartutxok hartu nituen, Jabierren eskupeta hartu eta joaten naiz.:Belarra zarra -zarra jaten zuen. Tira bidearaino joan behar dinát pentsatu nuén" marko baten atzetik pasatu eta poliki poliki joan nintzen eta oraintxe neretzako haiz pentsatu ninan eta martxatzeko moduan-ez uzteko buruaren erdi erdian jo behar zioat pentsatu;ninan; tira zionat eta seko bertantxe.'
–Inguratu eta ikusi zenuenean zar pentsatu zenuen?
–Ba, hau al zen, hau al zen holakoen holako katxarroa, gainean handiagoá ematen zinan. Hiru kilo t'erdi pisatzen zetunan.
–Eta semeak zu bezain ebiztari onak al dira?
–Baiii.
–Baina zu baino hobeagoak ez?
–Baiii, ni baino hobeak dira, ni txarrena.
–Eta beste ezer bota ohi izen al duzu?
–Erbia bai gau batean. Gaueko hamabietan ilargia zegoen eta besteak garia ebakitzera joan ziren, nere gizona eta Ameriketan dagoen nere anaia. Umeak ohera eraman eta ehizera joan behar nauk pentsatu-nuen. Orduan bi erbi zakur genduzken eta biak hartu eta Itzate Zaharrera joan netunan, erbiak han zeudela esaten zinan jendeak eta... Elutseko belartsuaren goenean jarri eta zakurrak bidali netunan eta berehalaxe au!, au!, au! eta badie zerbait eta ni kieto, altxatu eta neregana ekarri zinenan, ez zan haundia hantxe bi tirotan bota ninan.
–Biaje ederra eginda etorri bazen ondo neketuta iritxiko zen ez?
–Erbia, keba!; ez ditun nekatzen. Eta hura hil eta berriz Txumixoko zuloan sartu hitunan berriz ere. Txakur haik ikararagarri onak itunan, Elizondora saldu ginuztenan eta ordurako 900 pezetatan bakoitza. Jeiki dinat beste bat eta bi bazetuat pentsatzen ninan eta harrekin suerterik ez ninan izan, zakurrek Izaalaino pasa zetunan. Eta etxera larri ni, garia ebakitzetik etorri ditun eta ni zakurrik gabe, zer esango dine. Etorri nitxon korrikan, sartu ganbaratik eta halek sukaldera iristen. Zakurrei zertara jaregin die honek gaur ordea, neri hoska eta ni ohean. Ea zakurrek non nituen eta nik ez nekiela, berak libratu zirela, zakurrak Izaaldik aurrea joan zirela eta nik joan badira etorriko dituk esan nienan.
–Eta zakurrek etxera berriro etorri al ziren?
–Bai, bai urrutiena egonda ere etxera bueltatzen dira.
–Txakurrik orain e;re edukiko duzue ez?
–Bai, bost bat bazeuden.
–Eta jateko zer ematen diezue?
–Hezurrak, haragia geuk jaten dinagu eta txakurrentzat hezurrak.
–Ehizeako afizioa garestia da, ala?
–Bueno, hori bai dela garestia eta bizio txarra, eskupeta berri bat gaur egun hogeita bost mila duro kostatzen da eta kartutoxak hamabost hogeina pezeta edo. Lehengoan ere 58 birigarro ekarri zetuztenan alta semeak Nafarroatik.
–Zuk ehize prantatzen ere jakingo duzu ez? Usoa adibidiez, nola Jartzen duzu?
–Usoa, osorik edo erditik ebakita jartzen duzu, olio gorri gorritan gainetik prejitzen duzu, kazuelan sartu eta gero porrua, perroxila, azenario, barazki eta gehiago eta orduan eta hobekiago, pil-pil-pil bi ordu edo eduki, hiru hobe, ordu pare bat daraman garaian kopa bat koñak berotu eta hura bota eta elegantea ateratzen da.
–Anttoni, lehenago, satorrak ere harrapatzen dituzula esan diguzu, zer bitarteko erabiltzen duzu?
–Eskupetarekin asko harrapatu dut, oso errexa da. Badakizu, satorrak ordu jakinak izaten ditu. Goizean hamarretatik hamaiketa edo t'erditara jotzen du, eguzkiak parean harrapatzen duenean eta arratsaldean berriz, bostak, bosterdiak hortxe berriz ere. Hotsarekin askotan ikutu ere egin gabe ziplo gelditzen ditun, sustoarekin, kordea joaten zaie.
–Ia zer bizitza daramazun, egunean zehar zer egiten duzu?
–Goizean 7etarako egunero jaikitzen naiz, behiak jeitzi eta bazkalondoan siesta pixka bat egitea gustatzen zaidan; orain, ehiza dagoenean ehizera eta gauean zortzi t'erdiak aldera, fuera!, lotara.
–Inguruko baserrietakoek zu eskupetarekin ikusita zar esaten dizue?
–Ez dira harritzen, ia ohituta daude.
–Baina hasieran?
–Beti nola ezagutu nauten, kanpotik etortzen direnen batzu edo horrela bai, Behin batean Alemana eta baste batekin topo egin nuen eta eskupeta moderno batekin zegoen eta esan nion: joño, hemen zabiltzate. Bai, hemen gabiltza; hi, eskupeta hori utziko al didak? Bai, bai, bai, emango ez dizut ba? Hartu nuen eskuan eta desmontatu egin nuen eta larrituta lagunari begiratu zion: emakume, atso zahar honek, baina zer da hau? pentsatu omen zuen. Berriro eskupeta hori montatzen diot eta eskupeta erosiko niola esan nion. Ez dago saltzeko, erantzun zidan; bai bost mila pezeta pagatuko diat, goazen etxera eta berehala emango dizkiat eta ez zuen nahi izan, ordutik adiskide egin ginen. Beste egun batean ttottal eginda etorri zen; zer, usotara etorriko hintzen, esan nion eta, bai usotara etorri naiz baina mozkortuta nago. Mozkortuta? Ez ziok inportik, hori pasatzeko kafea emango diat eta kafe goxo goxoa eman nion. Gero esan zidan: kartutxorik falta al duzu? Bai, gehienetan kartutxo falta izaten diat, ahalegintzen nauk harrapatzen bainan... Eskukakada bat kartutxo eman zidan. Bejondalala hiri, hi bezalako mutikorik Ataunen ez zegok, esan nion. Urrena beste eskupeta bat ekarri zuen eta esan nion: nahi nikek hik bezalako habilidadea edukiko banu, lehengoan eskupeta bat eta gaur beste bat ekarri duk berriz; auskalo norenak ibiltzen zituen.
–Eta zuk zer zure eskupeta al daukazu? ~
–Beste hirurak bana dauzkate eta nik bada ezpada nerea.
-Ondo zainduko duzu ez?
–Bai, engrasatzen dut, askotan erdoilduta igual egoten da, baina... ja, ja, ja.
–Hemen ehiztari asko ibiliko da, ez?
–Bai, eta ni orduan eta gustoraragoa egoten naun, batek erituta bidaltzen badu, nik joan eta taka, etxera.
–Horrelakoak ere egin al dituzu?
Errainek irriparrez erantzuten du: horrelakoak bestelakoak baino gehiago.
–Nik askori esaten diet, zer, usorik ba al duzue? Bai, eritu ditugu, bila ibili gara bainan... Eta nik esaten diet, ez ehiztariak ez dik bilatzen, ehiztaria horrelakoa duk.
Osasun ederra du oraindik eta galtzak sendatreko erremedio politak ere baditu.
–Behin batean familia guztiak gripe harrapatu genuen, indizio eta botikakin besteak sendatu hitunan baina ni ez. Egun batean aspertuta, goizean salda pixka bat gosaldu ondoren, mendira buelta bat ematera joan nintzen eta bueltarako sendatuta, sano y bueno jarri nintzen; hego haizeak eraman zuen nere gaitza.
–Zuk txoriei eta horrelakoei tirorik ez diezu botako, ez?
–Egun batean hor txori mordo bat zegoen eta gure mutil zaharrenak esan zidan: amona, amona, hor dago txori piloa. Zenbat zeudek ba? Zazpi, esan zidan. Zazpitatik lau baietz eta berak, ezetz, hartu eskupeta eta zazpiek hil. Gauean patatakin jateko.
–Ehizetan hiltzen zallena zein da? Luzaro pentsatzen egon ondoren hau erantzun digu.
–Argiollarra xamurrena eta dotoreena ere bai.
Argazkiak ateratzeko makina eskutan hartu bezain laster, algara izugarrien artean «Ahaldegingo den hemendik» esaten digu. Baina zerbait esateagatik bota du, altxatu eta erropak aldatuta eta ileak orraztuta etortzen zaigu.
Lana bukatu dugu eta laster arte bero batekin agurtzen gaitu.
ELIXABETE GARMENDIA . LURDES AUZMENDI
13-17


GaiezGizarteaIngurugiroaNaturaEhiza
PertsonaiazURDANGARIN2
EgileezAUZMENDI1Gizartea
EgileezGARMENDIA3Gizartea