Euskadiko apezgaitegiak
Krisis guztiak batera
Euskal Herriak betidanik izan du elizako lanetarako tradizio handia.;Euskal Herriak ehundaka apaiz, fralle eta monja eman ditu historian zehar, mundu guztian zehar banatuak daudelarik. Izan ere gerra ondoren, etxe askotan jatekorik ere ez zeukatenez, seme-atabak ahal zen neurrian apezgaitegi eta konbentuetan sartzen ahalegintzen ziren. Ondorengo urteetan ere, duela gutxirarte, euskaldun gazte asko pasatu izan da leku horietatik.
Gaur mutil bat ezagutzean, askotan esan ohi da: «zer-apaiz itxura duen», «hori erdi frailea duk», eta egia esan sarritan asmatzen da; izan ere badirudi beste mundu batetatik etorriak direla, besteek ez duten zerbait dutela. Hau badakigu ez dela egia, baina noski, apezgaitegi eta konbentuek hezi dituzten moduan paternalismo kutsua eta beste zenbait gauza erantsi dizkiete.
Gauzak dauden bezala, urte gutxi barru lan gutxi izango dugu lehenago niona esaten; izan ere, azken urte hauetan apezgaltegi eta konbentuetara sartzen direnak" gutxi batzuk besterik ez baitira Gaia zabala eta oso berezia da, honengatik gaurko erreportai hau apezgaitegitan kokatua dago. Honetarako Euskal Herriko apezgaitegien egoera jaso nahi izan dugu, Bilboko Erretorearekin eta Donostia eta Bilboko apezgei taldeekin mintzatuz.
non zenbat
Gaia zentratzen joateko, Euskal Herriko bost apezgaitegitan gaur dauden apezgaien datuak emango dizkizuegu. Honela, Baionan zazpi daude, bainan kontuan izan behar da Baionako apezgaitegiaren zati handi bat Daxen dagoela, hau da, Baionan teologia irakasten da eta Daxen filosofia. Honela, bien artean 40 daude eta era honetan banaturik: 14 Daxen, 15 kanpoan lanean, 7 Baionan eta 4 Euskal Herri eta Bearnen diakono bezala. Hauk denetatik, lau bakarrik dira euskaldunak. Datorren ikasturterako 10 gebiago izango dira.
Gasteizen, Teologia Fakultatean 34 daude, Bilbon 52, Donostian 32 eta, Iruiñean 10, datorren urterako bost gehiago izango dituzten esperantzaz daude. Beraz bukatu den kurtsoan denera 168 apezgai izan dira eta ez da segurua denek jarraituko dutenik.
Gaur gure herrian hain ezagun diren hainbat eta hainbat politiko, kultur gizon, etab... apezgaitegi hauetatik pasatuak dira. Honela, Mikel Zarate Euskaltzaina, duela gutxi hila, Derioko apezgaitegian ikasia zen, Juan Maria Iriarte, Bilboko gotzai ordezkoa, Roberto Lertxundi PCEko burua, Daniel Busturia Espainiko ordezkaria CEOEn, Jokin Apalategi idazlea, Aita Lartzabal, Etxegaray Marsellako gotzala eta oraintxe kardinaletua, Iriarte Urruti idazlea, etab... luze bat.
gaztetxoak
Jabier Vitoria, Bilboko apezgaitegiko Errektorearekin luzez mintzatu gara eta xebetasun handiz hemen esan dizkigu lehenagoko eta gaurko apezgaitegien gorabeherak. Elkarrizketa hasi baino lehenago, kezka bat agertu digu: «Espero dut joan zen astean INTERVIUk egin zuen baino lan hobeagoa egingo duzuela. hura desastre bat baitzen». Hau gomendatzeko bere arrazoiak izango ditu eta nola ez, guk ahal dugun neurrian jaso ditugun datuak zehaztasun handienaz emango ditugu.
Hasieran esaten nizuen bezala, lehenago apezgaitegira 10-11 urterekin sartzen ziren, baina gaur egoera aldatu egin da. Euskal Herriko apezgaitegi guztietan 17-18 urte behar dira gutxienez bide hau hartzeko eta gazteentzat eskola normalak antolatu ohi dituzte, apezgaitegietakoapaiz heziketarekin zer ikusirik ez dutelarik. Baina zergatik eman da aldaketa hau? Javierrek hau dio. "Alde batetik, uste genuen urte horiekin bokazioa edukitzea ezinezkoa zela. Gaztea irtenbide guztien bidean hezi behar da eta guk gaur gazte hauekin egiten duguna hau da: askatasunezko heziketa eman, fedezko heziketa eta gure herriko balioen heziketa. Gazte hau, gazte bezala, fededun bezala eta euskaldun bezala hezten doan neurrian. apaiz izatea planteiatzen badu, Apezgaitegira pasatzen da. Baina guk bokaziozko oinarrietan ez dugu sinisten, mutiko bat 11 urterekin apezgaitegian sartu eta urtetik urtera sotana luzatzen joateak ez du zentzurik».
Baina beste arrazoi bat ere badago. Apezgaitegi mota hau ezin zen mantendu, kultur krisis orokorrak eta gure Herriko krisisak garrantzi handia izan zuen apezgaitegietara geroz eta gazte gutxiago joatean. Honela, duela 12 bat urte ematen da aldaketa hau, Bilbo izan zen lehenengoa eta ondoren etorri dira besteak.
Lehenago, Donostia, Bilbo eta Gasteizko apezgalak Gasteizen egoten ziren. Elizen banaketa eman zenean apezgaitegiak ere deszentralizatu egin ziren, honela, 1950ean ireki zen Derioko apezgaitegia.
Lehenengo fasean, 1969 arte apezgaitegi klasikoa zen,. 200 bat apezgai egoten ziren, denak Derioko apezgaitegian eta munduko errealitatetik kanpo. 69an, ordurako apezgeitegiaren barruan nahiko giro arraroa bizi zelako, ematen da aldaketa eta azken hamar urte hauek prozeso bat osatzen dute, dinamikoa, instituzionalizatua bai baina anarkikoa ez, modu historiko eta ohiturazkoetan estrukturatua, azkeneko urte hauetan aurreagoko 50etan baino gehiago aureratu da. dio Jabierrek.
Apezgaitegiak ez daudela krisisean
Gaur edonork daki azken hamar urte hauetan apezgaien kopurua asko jaitsi dela eta Jabier ere honekin bat dator, baina hau krisis baten ondorioa da ala ez? "Apezgaitegien krisisa elizaren krisisarekin lotua dago eta hau errealitate bat da, baina apezgaitegien krisisa ez da aldaketekin etorri, baizik eta lehenago zeukan estrukturarekin jaitsi zen apezgaien kopurua. Estadistikak dioenez 1965etik 1970era 208 ikasletik 103ra pasatu zen ; ondoren martxan jarri dugun apezgaitegian, egoera berriarekin bat dagoen apeztegian, kopurua mantendu egin da".
Azken hamar urte hauetan, apezgaien kopurua erdiraino jaitsi da, beraz neurri honetan jarraituz beste hamar urte barru: gabe gelditzeko arriskua badago gure eritziz! bainan Jabierrek etorkizuna.beste era batetara ikusten du. Bere eritziz ehun apezgai edukitzea ez da iritsiko adibidez Bilbo, bainan bat ere gabe ere ez da geratuko. Dena dela gehien kezkatzen duena ez da zenbakia, baizik nolako apezak egin behar diren. Krisisa elizarena dela kontuan izanik, etorriko diren apezak izango omen dira gai krisis hau gainditzeko, neurri honetan hau dio: «Berrehun apezgai edukitzea ez zait interesatzen.
Apezgeitegia krisisan dagoela ez dut onartzen. Apezgaitegiak gaur badaki nora doan, zer nahi duen; krisisan daudenak eliza, gure herria, kultura dira, neurri hohetan apezgaitegia ere ikutua dago, eliza eta apezgaitegiak lotuak baitaude, noski elizak apaiz ezkongabeak eskatzen baditu, horrela izan beharko da.
Gaurko apezgaiak
Lehenagonion bezala, gaur Bilboko apezgaitegian 52 apezgai dago, gehienak kaletarrak dira eta gainera ikasleak, langilea minori bat bakarrik. Lehenago nekazal eta arrantzale herrietatik askoz gehiago etortzen zen, orain berriz honela banatzen dira: 41 bailara industrialetankoak, 8 nekazariak eta 3 arrantzaleak.
Lehenago ere, bokazioz sartzen zenik izango zen noski, baian 11 urterekin heziketa berezi ba erna.ten hasi eta hamar urte edo gehiagoan apezgaiegiik irtengabe egoten zirenez, ez zekiten mundua zer zenik ere. Gaurko apezgaiak guztiz desberdinak dira. Gaur eta Jabierrek zioenez, apezgaitegira datorren jendea ez da frustratua edo desengainatua, apezgaitegira munduko gauza guztiak maitatuz, bide zehatz bat hartzen dutenak etortzen dira, gaurko gizartean guztiz sartuak, apezgaiak direnik ez zaie nabaritzen.
Nik uste dut apezgai bat historia eta bere herritik at ezin dela bizi eta hezi, honengatik guk ez ditugun zaintzen, guk ezkaintzen dieguna laguntza besterik ez da. Apezak egin behar ditugu, beraz ezkongabeak, baina honengatik emakumeetatik ezin ditugu baztertu, hauen errealitatea ezagutu behar dute eta noski bakoitzak bere errealitate sesuala ere bai, errepresio hutsa ezartzen ez bada behintzat».
Bakoitza bere lekura
Gauzak honela, badirudi herriak, jendeak eliza eta apezgaitegien etorkizuna ez duela oso argi ikusten. Azken urte hauetan elizara geroz eta jende gutxiago joaten da geroz eta gazte fededun gutxiago dago eta kontuan izanik hauk direla biharko herria, goibeltasunak estaltzen du itxaropen guztia.
«Nik ez dut uste, bestela ez nintzateke hemen sarturik egongo, hasieraren bukaeran gaudenik, uste dut kristautasuna ez dela bukatu, Elizak etorkizunik badu, orain, hori bai, bere lekua aurkitzen kostako zaio, zer zerbitzu egin behar dituen finkatzea zaila izango zaio; Jesukristoren hitzak etorkizuna daukan bitartean, eta nik baietz uste dut, sinesmendunen, fededun komunitate bat beti egongo da.
Eta puntu honekin bukatzeko hau esan zigun: «Euskal eliza bere aurpegia aldatzen doan neurrian, gure herriko errealitatean murgiltzen doan neurrian, apezgaitegiek etorkizuna izango dute.
Beraz azkenik hau esan dozake-gu: eliza eta apeztegia lotuak deudela, bainan bigarrena eboluzionatzen doan neurrian, oraindik lehenengoa atreratuagoa dagoela; balnan azken finean bigarrenaren etorkizuna erabakiko duena, hau da apeztegiek eraungo balute eliza al~ datu egin beharko litzateke.
apezgaiak eta arazoak
Euskal Herriko apezgal guztiekin mintzatu banitz, behar beda xehetasun gehiago jasoko nukeen, baina materialki hau ezinezkoa izan da.
Dena dela, Bilboko eta Donostiako bi talderekin mintzatu ondoren, uste dut gaurko apezgaien bizimodu eta kezkak, orokorki besterik ez bada, jaso ditudala.
Bilbokoen artean, gazteenak 18 urte du eta zaharrenak 38. Deustoko etxe botetan bizi dira 12, eta hauekin erretorea eta apez bat. Lanak egiteko etxekoandre bat dute.
Donostian mintzatu naizen taldearen i~irimodua guztiz desberdina da. Ayeteko etxe batetan bizi dira, izatez zazpi dira bainan ni joan naizenean bi Lazkaoko Beneditarretan daude euskara ikasten. Bakarrik blzi dira~; eta etxeko lanak, janarla prestatzea, etab. berdiek egiten dute. Hori bsi,~ denak ikasleak dira eta gehienak magisterioko ikasketak egiten daude.
Z.A.–Bilboko taldekoek agertu zidatenez beren prozesua hiru fasetan banatzen dute: lehenengoan bakoitzak bere lanarekin jarraitzen du, ikasketak bukatzen, lanean, etab. astean behin edo pare bat aldiz elkartzen direlarik. Denbora honetan bakoitza bere etxean bizi da. Bigarren fasean, Komunitatean bizitzera pasatzen dira, hau da, .lehenengo fasea bukatu dutenak. denak, batzen dira eta teologia ikasketekin hasten dira; azkenik elizetan banatzen dira beren lana horrera zuzenduaz. Donostian berdin egiten al duzue?
–Gu bilbokoen martxaz ez gara gehiegi aklaratzen, gure banaketa askoz sentzilogoa baita. Lehenengo faseari introduktorio. deitzen diogu, orain gu egiten gaudena da eta azkenik teologi ikasketak egiten ditugu.
Z.A.–Zer arrazoik bultzatuta sartu zarete apezgai?
–Ni behintzat famili erlijiozale batean sortua eta hezia naiz, frailetan ikasi nuen eta parrokian ere lana egiten nuen. Fede infantil batetatik sortu zitzaidan planteiamendua eta 18 urterekin sartu nintzen apezgai ordurako bidea nahiko mamitua nuen. Momentu honetan nere planteiamendua, fede gutxi batekin hori bai, elizan lana egitea da.
Z.A.–Pertsona normaltzat hartzen al zaituzte zuen lagun eta adiskideek?
–Nik uste dut normala naizela, baina kuadrillan beti gauza berdinetaz galdetzen didate. Jende askok elementu arrarotaz hartzen gaitu, hauk normalean progreak izaten dira. Politikan eta aurrerakoia bazar, errespeto gehixeago izaten dizute eta aurrera jarraitzeko esaten dizute. Gero, gure bizimodu eta konportaera edozein gazteena denez, familietan askotan tentsio handiak sortzen dira, apezgaien eskema klasikoa baitute.
ZA.–Beraz edozein gazteren bizimodua egiten duzuela esan dezakegu, juergak barne direlarik, ikasleek dituzten opor berberak deuzkazue, etab... Baina adibidez, emakumeenganako harremanak nola planteiatzen dituzue?
Emakumeenganako gure harremanak normalak dira. Kuadriletan normal ibiltzen gara, baina neskek gurekin ez dute era berdinean jokatzen, tratu desberdina sortzen da, zerbait desberdina espero dute. Etxera ere etortzen dira batzu, eta naiz eta inguruko askok ez ongi ikusi, gu normelitate osoz portatzen gara.
Z.A.–Hau elizak planteiatzen duenarekin ez dator bat. Zelibatoa nola ikusten duzue?
–Neretzat apez bat ezkontzen denean eta apez izaten jarraitu nahi badu, eskubide osoan egon behar litzateke, apaiz bat ezkondua egotea normala izan behar litzateke. Bai, egia da elizak gaur hau ez duela onartzen, baina egunen batean eta generazio berri bat iristen denean elizak hau ulertuko du eta irtenbideren bat eman beharko dio. Dena dela, gaur zelibatoa inposatua dago eta apez izan nahi duenak badaki zer ezin dezakeen egin eta guk hau ez dugu onartzen, bainan...
Z.A.–Bilboko erretoreak esan zidanez. bizi zareten hauzo eta herrietako errealitatean eta giroan sartuak bizi zarete. Hau egia al da?
–Bai, hauzo honetan hauzo batzarrik ez dago, baina adibidez Jose Ignaziok gau eskolan klaseak ematen ditu, ni neure hauzo elkarteko bileretara joaten naiz, manifestapenetan parte hartzen dugu.
Z..A.–Eta goikoak, hau nola i-kusten dute?
–Begira, hiru bider komisaldegitik pasatu gara gutariko hiru eta apeztegikoak gutaz kezkatu izan dira.
Z.A.–Azkenik galdera konkretu bat egin nahi nizueke. Gaur euskal elizataz mintzatzen da, zuek nola ikusten duzue hau?
–Bai, goikoak euskal eliza bat egin nahiean dabiltza eta nik uste dut egin behar dela. Euskal eliza honek Hegoaldeko lau probintziak hartuko lituzke. Honetarako apezgaiak elkartu ohi izan gara bainan egia esan ez dugu asko egin, bestetik kontuan izan behar da probintzi bakoitzak errealitate desberdina duela, baina hau aurrera atera behar dugu.
Bilbokoak ikasle nahiko onak direla agertzen zidaten bitartean, Donostiakoak erren ibiltzen direla zioten. Ikasten egiten ez dutena, loreak zaintzen egiten dute, ikustekoak baitira balkoian dauzkaten landare eta loreak.
Beren eukaristiak, bilerak, meditazioak, etabarretik kanpo, beste gauza askotako denbora gelditzen zaie. Eta bukatu baino lehenago gauza bat adierazi nahi nuke, Gotzairen baten eritzia jaso nahirik ibili naiz, baina lanpetuak dabiltza eta ez da posible izan.
L. AUZMENDI
Beraiekin hitzegin ondoren ez dago gazte normalak direnen zalantzarik. "Baina askok elementu arrarotzat hartzen gaitu" dio beretariko batek.
Donostiako apezgaiak gaur apezgaitegitik kanpo bizi dira. 32 dira denera eta taldeka banatuak daude.
Ayeteko etxebizitza batean bizi dira sei hauk. Zazpigarrenak egun honetan jai hartu zuen.
Denak ikasleak dira eta Euskal Herriko eta hauzoko giroan guztiz sartuak daude. Etxeko lanak, erosketak, janaria prestatzea, etab ... beraiek egiten dute.
13-17
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
EgileezAUZMENDI1Gizartea