argia.eus
INPRIMATU
Medikuntza VII U.E.U.-n
1979ko ekainaren 24a
Bittori Astobizarengana, medikua, U.Z.E.I.ko Medikuntza Hiztegiko lankidea eta U.E.U.n aritutakoari elkarrizketa
Medikuntza VII U.E.U.-n
Udako Euskat Unibertsitatearen Ikastaroen berri emateko asmoz, Medikuntzako Ikastaroari tokatu zaio txanda.
Sail honetako zenbait alderdi argitzeko, Bittori Astobizarengana jo dugu. Bizkaitarra dugu berau, Zaratamoko herrian jaioa. Bilboko Medikuntza Fakultatean egin zituen ikasketak, 1974.ean karrera bukatuz. Orain, Basauriko Anbulategian, Medikuntza orokorra sailean, egiten du lan. Bestalde, U.Z.E.I.ko Medikuntza Hiztegiko lankidea ere badugu eta U.E.U.n azken bi urteetan aritua.
Eta besterik gabe, Bittoriri galdera batzu eginen dizkiogu.
–Noiztik ari zarete Medikuntzakoak U.E.U.n?
–Nik dakidalarik, azken bi urteetan bai guttienez. Orain bi urte, zenbait eritasuneri buruzko Ikastaroa egin genuen. Iazkoa, aldiz, monografikoagoa izan zen, Profilaxis odontologikoa eta Elikadurari buruz aritu baikinen batipat. Ustaritzeko denboretan ere, orduan egiten zenez, zenbat hitzaldi orokor eman zituen Patxi Letamendik, entzun dudanez.
–Eta aurtengorako, zer asmo duzue?
–Medikuntza alorreko puntu kankretuei, nahiz eritasunei, nahiz diagnostiko eta tratamenduari baino gehiago. Medikuntzaren ikuspegiari buruz arituko gara.
-Zerk bultzatu zaituzte horretara?
–Med i kuntzaren plantelamenduan aurkitzen ditugun hutsuneak nabarmenak dira eta aski ezagunak mundu guztiarentzat. Tratamendu-medikoa edo eta Ospitale eta Erresidentzietan gaixoak pilatzea baino zerbait gehiago izan beharko luke medikuntzak. Lehen mallako atentzioek eta osasun publikoak duten garrantziaz arituko gara batez ere. Nolabait esateko, Medikuntza integrala izango litzateke Ikastaroaren ardatza. Medikuntzako Fakultateetan eta. geure eguneroko praktikan ez digute ezer eman hontaz. Beraz, hutsune hau nolabait gainditzen saiatu nahi genuke. Hildo honetatik, medikuntza sozializatua duten nazioek, arazo hau, medikuntza ikasketetatik hasi eta osasun publikoraino, nola bideratu duten ere adieraziko dugu. Bretainia Handia, Estatu Batuak eta Txileko erakundeen berri emango dugu, erreferentzia modura.
–Beraz, Medikuntrako ikasketei baino Medikuntzako profesiori lotu zarete gehiago Ikastaroa prestatzean?
–Gure karreran,.beste edozeinetan bezalaxe, ikasketek duten :garrantziari ezer kendu gabe, bai ikasleek eta bai profesionalek dugun mentalitatea aldetu beharraz ohartu gara. Funtsezko arazoa deritzogu eta horregatik aukeratu dugu gai hau.
–Izan duzue mediorik gaia prestatzeko?
–Ez gehiegi, zoritxarrez. Berrizko ikerketa pilotoaren ondoren egindako «Plan de Salud de Vizcaya» lanaz baliatu gara batez ere. Dato praktiko guztiak Plan horretatik jaso ditugu.
–Nortzuk prestatu duzue ikastaroa?
–Gipuzkoan, Xabier Agirre ari da' eta Bizkaian, Jon Izagirre eta neu.
-Zer luze-zabaleteko ikastaroa antolatu duzue?
–Gure Ikastaro honek ez ditu U.E.U.ko egun eta ordu guztiak beteko. Eta hau, bi arrazoirengatik. Batetik, horretarako bezainbeste material egokirik ez dugulako eta bestetik, Medikuntzá Sailean bereziki arituko garenok, U.E.U.ko beste ihardunaldi batzutan ere partaide izateko aukera ukan dezagun.
–Azken galdera bat, Bittori. Zer garrantzi ematen diozu Medikuntzako profesioan, euskara jakiteari?
–Euskal Herrián lan egiteko, ezi nbestekoa dugu euskara jakitea. Eta ez bakarrik gure profesioan, baizik giza harremanak funtsezko dituen beste edozein profesiotan ere berdin. Honela bada, eta oraingoz Medikuntza karrera euskaraz egiteko ahalbiderik ez badugu ere, Fakultateetatik irteten direnek-denek' euskaraz ongi hitz egiten ikasita, irten beharko lukete.
Mila esker, Bittori,: zure erantzu nengatik. Eta ea aurtengo Ikastara honetara jende asko biltzen zareten: eta lan emankorra egiten duzuen.
EZTETZAGA
30

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazASTOBIZAR1
EgileezEZTETZAGA1Gizartea