Holandatik Lasturrera
Gazteriaren krisisaz, kaleko bizi zailetaz hitzegiten denean, baserriaren berpiztea etorriko dela aipatzen da. Momentuz, hori ez da errealitate bihurtu, bainan zenbait esperientzi badaude. Honela topatu ditugu Lasturgo Arruan-Haundi baserrian senar-emazte gazte batzu, Gillermo holandarra eta Kontxi (Eibartarra) urte tterdi lanean ari direnak. Baserriak zazpi hektarea:dauzka eta pixkana denak lantzen ari dira. Orain arte bakarrik aritu badira ere, orain beste pareja bat dago.
- Behiak ematen dien esnearekin gazta egiten dute, baratzan, gutxienez jatekoa ateratzen dute, baserria berritu egin dute. Idealismoa errealitate bihurtu dute, gaur baserritar gazte eta lángile batzu bezala onartuak daude.
Baserria Bizitze Alternatiba
Z A.–Pentsa dezazue ~ Holandan zaudetela, zein izan da zuen lehenengo pausoa honera etortzea erabakitzeko?
–Lehenengo pausoa. nik hau ezagutzea izan zen, dio Kontxik, Ni Pasai Antxokoa naiz bainan beti Eibarren bizi izan naiz. Holandan elkarrekin hiru bat urte bizi izan ginan. Elkarbizitza batean, bizitza alternatiba mota desberdinak aztertzen dituzu; Euskadiren laguntzarako komiteak sortu baino lehenago ideia hau pixkabat landua genuen, une konkretu batean beste lan honetan sartu behar izan ginenez, gure ideia, gure bizitzerako alternatiba alde batera utzi eta hor sartu ginen.
Z.A: Lehenago ere honelako esperientziren bat bizi al zenuten ala ez?
–Bai, laU bat urtez edo ibili ginan, lehenengo bizitze mota desberdinak aurkitu nahirik. Baina.ez kale 'bizitzeari - alternatiba konkretu bat~ eman nahirik; 'guk: uste dugu, guk daramakigun bizia, kalekoarekin totua izan daitekeela.' Hitz -batean esanda nahi duguna: bizitze alternatiba oso bat, bai kalean bizi denarentzat, bai baserrian edo mendian bizi denarentzat guk uste dugu gaur errazago dela hemen eramatea, ez du beste. misteriorik.. Askotan esan dugu, jendea egunen batean mendira etorriko balitz, gu kalera joango ginateke, ez jendearekin ez .bizitzearren baizik eta alternatiba ekilibratua egon behar dela, eta gaur baserri desekilibratua dagoela uste dugulako.
Z.A–Zuk Gillermo, Holandan zer lan egiten zenuen?
-Ni artista nintzen, denetik egiten nuen, baina gaurko gizartean artea egitea lujo bat bezala hartzen da lan inutil bat da.'Nik egiten nuena moda.ez beste dena zen. baina nere buruarekin ez. nintzen aurkitzen.
Z.A.Orain arte, ideiak agertu dituzue, baina praktikan zer pauso eman zenituzten honera etorri arte?
. –Guk gauza planteiatu genuen: gure beharrak guk bete behar genituen, uste dugu baserrian hau egin dezakegula eta neurri berean zure espresioa kanpora dezakezu. Bizitze mota hau, osotasun handikoa da, Gillermok landa biziaz dexénte zekien, eta honela planteiatu- ginen baserri bat aurrera ateratzea, hau eginez, bizi honetan guk egin nahi ditugun beste gauza hórik'egitea. orduan Holanda sala Euskadi planteiatu ginen eta. Ikusten duzue, hemen gaude.
Z.A. Zergaitik Euskadira eta ez beste leku batera?
~Ai ene, nola?. Normala, ni hemengoa náiz eta nik hau ez nuen utzi nahi, honi berriz berdin zitraión. bestétik' holandan: haserri bat oso garestia gertatzen da, 6 hektarea duen baserri bat 35 milioi kostatzen zitzaizun, eta han guztienez 50 hektirea behar dituzu baserri bat errentablea izan dadin, beráz 200 bat milioi kostatzen dira eta diru horrekin Gipuzkoaren erdia eros dezakezu.
Gillermok jarraitzen du. Beno, dena esan beharra dago. Gipuzkoan bagaude ez da Kontxiri Euskadi gustatzen zaiolako bakarrik, gainera Gipuzkoan nahi zuen eta kontuan izan behar da hemengo lurra ez dela oso ona' Nafarrokoa adibidez hobeagoa da, baina...
Z.A.–Eta nola bilatu zenuten Arruan haundi?
–Botoi pilo bat zapalduta. Holandan ginela jende askori eskatu genion ia zerbait bilatzen ziguten, gu 'geure aldetik Gipuzkoan zoroak bezala bueltaka ibili ginen eta azkenik Agentzi baten bidéz bilatu genuen. Agentzikoak lagundu egin zigun eta ikusi bezain laster gustatu zitzaigun; terreno, zelaiak, leku ederra da. Baina badakizu bitarteko hauk zer izaten diren, eta zuzenean jabearekin harremanetan jarri ginen, pentsa, milioi bat merkeago irten zitzaigun.
Beti Lan Eta Lan
Z.A.–Zenbat denbora daramazue hemen eta baserria nola zegoen etorri zinetenean?
–Urte t'erdi daramagu hemen eta etorri ginenean báserria hankaz gora zegoen: zazpi urtetan inor bizi gabe dagoen etxe bat badakizue nola egoten den, eta gainera lehenago egon zirenak, ez ziren jabeak, errentan zeukatenak baizik. Etxea: zaindua zegoen, bainan zenbait zati. ez dago pentsatu ere egiterik. Ikulluan metro t'erdiko simaurra zegoen; guk dena ustu genuen. Simaur artean sega eta guzti bilatu genuen.
Beste gainerantzean, baserriaren estruktura ona zen, zeukan egurra oso ona. Orain beste baserri batzu ikusi eta pozik gaude. Gure lagun batek orain hartu berria du bat, eta zutabeak kolokan dauzka. Etxearen beheko aldea dena berria dela esan dezakegu, eta dena guk bakar bakarrik egin dugu. Egiá esan, orain pentsatzen dugunean aurrera atera dugun hau zenbat kosta zaigun, garbi daukagu berriz ez ginakeela hasiko, guk gurea badaukagu, besteak animatuko ditugu, baina besterik ez.
Z.A. Lanerako tresnak, materialak etab. Lortzea, asko kosta al zitzaizuen?
–Bai, badakizu zer gertatzen den, hasieran ez bazaituzte ezagutzen zemento zakua ahal badute, doble kobratzen dizute; gero ezagutzen zaituztenean, aldrebes, gaur asko laguntzen gaituzte. Elgoibarren adibidez, jende askok lagundu gaitu, baina beti pertsona mailan. Guk uste dugu, lan praktikoan ere laguntza behar izan bagenuen emango zigutela.
Z.A.–Egunean zenbait ordu sartzen: zenuten?
:Orduak, denak; jan eta lotan sartzen ea genituenak beste.denak.; Pentsa, behin batean harotz batek; egindako lana: bi milioi zortzirehun mila pezetatan baloratu zigun.
Z A. Inguruko baserritarrak, ongi hartu al zintuzten? '
~Gaizki~ hartzeko denborarik éz genien eman .. etorri ginen bezain laster lanean hasi baikinen. Eta gaur guregana etortzen dira, elkar laguntzen gara, guk dakiguna erakusten diegu eta haiek ahal duten guztián laguntzen gaituzte. harremanak oso onak dira.
Z.A.–Animaliak sartzen noiz hasi zineten?
' ~–Duela sei hilabete. Lehenengo, obrak egin genituen, bizitzeko eta abereak sartzeko leku egokirik gabe ez genuen ezer egiten. Behi holandes batekin hasi ginen eta orain hiru behi, txahal bat, bi ahuntz, zerri bat eta oilo batzu dauzkagu. Pixkanaka gehiago sartukjo ditugu, laguntza edukiko agenu!
Z.A.–Beraz orain arteko baserrien estrukeurakin bat al zatozte?
–Ez, baina oraingoz ez dugu beste posibilitaterik ikusten. Badakizu, baserritar bakoitzak bere. tratorea, segadora, behiak jeizteko makina, etab... eduki nahi ditu edo dauzka, hemen ez dute nahi besteekin tresnak konpartitu eta horrela ezin daiteke. Pentsa adibidez hamen gauden sei baserritarrok elkartuaz zer gauza pila egin ahal izango genuen. Behientzat ikullu komun bat edukiaz adibidez, pentsa zer ederra izango litzatekeen, baina hau oraingoz amets egitea da.
Z.A.–Eta zergatik uste duzue hemengo baserritarrak hartzen duela jarrera hau?
Orain. arte egurtua egon delako, nik bizi izan dudanarekin ongi: errea nago, beraz bizi guztia daramatenak, pentsa. Bestetik ez dago inongo . formaziorik, batek, aitak esandakoa egiten du, harek-aitonak: esandakoa egiten zuen; gaur ostera iristerako gauza asko deformátu: da gauza asko deformatuak daude eta, ez dago apenas ezer laguntzen digunik.
Z.A.–Beste gauza bat, zer Instituziotara jo zenuten laguntza eske?
–Caja Laboral, Provinziala eta Munizipalera, Extension Agraria, Diputaziora, etab. Pertsona maian askok eskaini ziguten laguntza, baina eitiarrientu bezala, ezertxo ere ez. Baina hori bai, Zabalegi eta horretako lakuetan jende jator asko bilatu genuen, baina besterik ez. Eta diru bat ematen badizute gero itzultzeko, berentzat, nik laguntza behar ;dut, ez esplotazio hutsa.
Nekazaritza Biologikoa
Z.A.–Baserriko lanaren beste zati batera pasaz, Baratzarekin noiz hasi zineten?
Orain baratzak dauden lekua, lehenago belardia zen, belarra moztu, lurra irauli, abonoak bota, beno, nahiago dut ez pentsatzea. Lehenengo hemengo barazkiak aldatu genituen: porru, tipula, baratzuriak, patata; azenarioak, artoa, neguko barázkiak. Baina nolako buru-hausteak izan genituen. Guk lurgintza biologikoa erabiltzen dugunez, zer nolako alukeriak egin ziguten bareek, gauez prozesioan harrimatzen ziren letxugetara eta goizerako denak jaten zizkiguten, eta insektizida eta horrelakorik erabiltzen ez dugunez, ba gauean linterna argitan joaten ginan éta lehenengoa garbituaz, besteek ospa egiten zuten.
Z.A.–Zein izan da egin duzuen azken lana?
–Teilatua konpontzea eta etxe aurrea txukuntzea, hor ikusten duzuen plazoleta hori egin-dugu; egia esan gu bakarrik ez ginen hau egiteko gai izango, baina lagun bérri hauei esker, berriro animoak-piztu. egin zitzaizkigun. hemendik aurrera gauza gehiago egingo dugu, denetik pixkabat jarriko dugu.
Esperientzia Eta Kontzientzia
ZA.–Orain arte biok bakarrik egon zarete, baina orain ikusten dugunez, beste bi lágun badituzue, zer plantelamendu daukazue neurri honetan?
–Guk lehenago Holandan beste jende batekin honelako esperientzi bat edukiák gaituzue eta uste dugu gehien zaindu beharreko gauza dela elkar bizitzéarena. Orain arteko denbora honetan, lanez léporáino ibili garenean, jende gehiago egon izan bagina, elkarrekin bizitzea oso zaila izango zen; lanaren erdia ere ez genuen egingo. Honela, orain arte bakarrik aritu gara eta hemendik aurrera daukagun guztia konpartitzeko Danon arteko bizimodua nola eraman dezakegun esperimentatzen ari gara: eta aurrera begira, bi bikoteon ekonomia elkartu eta hauzolanean hasi. Orain arteko esperientzia positiboa da baina oso zalla da, erresponsabilitaté handia da, lana bera baino zailagoa da. Baino beno, itxaropen handia daukagu.
Z.A.-Jende gehiago eskaini ai zaizue hemen lana egiteko?
–Bai, hemendik jende asko pasatu da, eta.gelditzeko gogoa ere askok izan du. Baina asko etortzen da komuna salbaje bat garelakoan eta ez da horrela, gu basertitarrak gara eta hemen lana egin behar da. neurri honetan ekartzen duzun erromantizismoa berehala joaten zaizu. Baserri bat hartzen bada, ezin da lanik egin gabe bizi izan. hau gauza serio bat da eta.akabo, hemen ez gara loreei begira bizi ....
Z.A.–Lan gógorra eta zailari buruz aritu-zarete eta esperientzi txar asko iaso duzue, izan zenuten... - haurrarena adibidez.
–Guk, lehenengo urteán haur bat edukitzeko gai izango ginela uste genuen, baina nik neure indarrák ez nituen ongi neurtu. Teilatua egiten, ni egon nintzen nere senarraren peoi. Nik honetan hainbat sinesten dut, eta sinesten nuen, denerako gai sentitzen nintzen, baina haurdun. nengoela. astoa bezala ibili nintzen eta erditzea aurreratu egin zitzáidan; ondorioak badakizkizue.
Z.A.–Fisikoki eta moralki orain nola aurkitzen zarete?
–Ba, ongi. Nik orain: neure, burua ezagutzen dut, neure indarrak badakit: noraino iristen diren, obekiago ezagutzen gara. Orduan ez nintzen konsziente haur bat edukitzea beste lan guztiak baino garrantzitsuagoá zela, gaur badakit baietz. Begira, planteiamendu honetan ez dago bromarik, ez dago errornantizismo faltsorik, esaten ari naizena erreala da eta hemendik aurrera egingo duguna errealagoa. Gu orain, beste haur bat edukitzeko gai aurkitzen gara, eta ez dago inongo mitorik.
Z.A.–Beraz, zuek egiten ari zareten lana nola baloratuko zenuteke?
–Guretzat, egiten ari garena, burrukan konprometitua dagoenarena bezain serioa da. Horrengana ez zaitez bromakin joan: ogiari ogia, ardoari ardoa, bai ala ez eta ez dago beste istoriorik. Guretzat hau burruká bat da, bizitze alternatiba bat, besterik ez, guk bizitzerako bide bat aukeratu dugu, hau da, baserria.
Euskara Eta Euskaldunak
Z A.–Inguruko báserritarrekin ulertzeko, hizkuntza arazorik izan al duzue? :
–Ni euskaraz, erdaraz, konpontzen naiz; ba, ongi moldatzen gara, baina gehienak orain erdaraz hitzegiten digute.
Z.A.–Zaileina euskara ikastea plantelatu al zarete?
–Bai iaz gau eskolan ere ibili ginen, baina orain eraman dugun trotearen gain euskara ikastea lan handia zen, baina hemendik aurrera honetan ere serioski hasiko gara.
Z A.–Gillermo, zuk honera atorri aurretik? zer ideia zenuen Euskadiri buruz?
Kanpoan Euskadi herri zoragarri bat bezala jartzen digute, burrukalarien herria bezala.
Nik kanpoan ezagutu nuen euskaldun asko, jende oso jatorra da, baina azken finean, Euskal Herria besté herriak beralakoa da, hemen ere beste lekuetan bezala kabroi asko dago eta desilusionatu egiten zara, noski potentzi energia humano handia dago. Holandan adibidez bilatzen ez duzuna.
Ni Holandan nengoela honerako euskara beharrezko zela uste nuen eta Euskalduntzen lehenengoa ere ikasi nuen, baina honera etortzén zara eta oso gutxik hitzegiten dute euskaraz eta gutxiagok hartzen dute geldi hitzegiteko pazientzia. Dena dela lau hitz hartzen ditut eta justu justu garrantzitsuena ulertzen diet.
Badakizue zer esaten dien honek baserritarrei: «Zuek ez engainatzeko hainbat badakit» eta egia da.
Badago beste gauza bat asko izorratzen nauena, konturatzen direnean euskaraz ez dakizula, izorratzeagatik euskaraz egiten dizute eta hori ez zait ongi iruditzen, hau batez ere gainera kaletarrak egiten dizute.
Bizitzea Artea Egitea Da
Z.A.–Zu lehenago artista zinela esan duzu, lan hori eta baserrikoa nola edo hala lotu al izan duzu?
Laguntzen dizu, baina hori luzarora: bakarrik bete ahal izango dut, hori bizi oso bateko gauza da eta guk oilo batek baino histori gutxiago daukagu oraindik. Gainera, momentuz nahiago dut gehiegi ez pentsatzea. Honetan baserritarrek ongi egiten dute, badakizu, pentsatzen jartzen bazara, zureak ez diren-idelak hartzen dituzu eta honela maizago sartzen duzu hanka.
Z.A.–Baina arte lanera itzultzea pentsatuko duzu, ez?
–Adiezazu, ni orain artea egiten ari naiz, ez dut besterik egiten.
Z.A.–Bainan. zer da artea zuéntzat?
–Artea, zentzu zabalean hartu behar den gauza da, eta «artista. batek bere bulegoan egiten duena bakarrik arteatzat kontsideratu behar baldin bada... Ez, hori bakarrik ez da artea.
Dena dela gai honetan; neretzat bi gauza daude, artea eta euskalduna eta hauk biak nahi duzun bezala lotuko dituzu eta noski euskalduna izatera iristen bazara egiten duzun artea euskalduna izango da, euskal artea egitea euskalduna izatea da.
Bazkaltzen hasi eta beren eritziak emanez jarraitzen dute eta normala den bezala janariaren gaia irtetzen da. «Lehenago jandarejale eta makrobiotikoak izan ginen, baina gaur denetik jaten dugu, gainera, aberea baserrian garrantzitsua da.. Eguraldia ez da segurua eta belarra zabalik daukatenez hura biltzera joan behar dira, lan honetan uzten ditugu.
Lurdes Auzmendi . Xalbardin
Sukaldean bazkaltzen hasi aurretik, janari guztiak erabiltzea erabaki dute.
Orain arte bakarnk egon dira, baina orain beste bi laguntzaile badituzte. Argazkian Arruan-Haundiko baserritarrak.
Gillermo holandesa dugu, baina Euskal Herrian finkatu da. Baserriaren altxatzea posiblezkoa dela erakutsi dute.
Atarian, baserri gehienetan bezala, etxea zaintzeko txakurra. Lurra konpondu ondoren, beste gauza bat dirudi.:
13-17
GaiezGizarteaAzpiegituraEtxebizitza
GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaArazoak
EgileezOSTOLAZA1Gizartea
EgileezAUZMENDI1Gizartea