Joan Iturralde apaizari elkarrizketa
Iturralde: Apaiz Antifrankista
Joan Iturraldeko (Juan de Iturralde) izenpean, On Juan Jose Usabiaga Irazustabarrena apaiza gordetzen da. Berarekin hitzegiteko aukera ukan dudanez, hemen eskaintzen dizkizuet bere bizitza eta lanari dagozkion xehetasun batzu.
Beasaingo Altamira baserrian jaio zen 1897ko maiatzaren 20an, beraz, 82 urte betetzen ditu egunotan. Lehen ikasketak, herriko Loinazko San Martin ikastetxean egin zituen, ikastetxe honen estrinatzaileetako bat zelarik. Ondoren, Tolosako Sakramentinoetan sartu zen eta bertan jarraitu zuen apaiz egin arte. Irakasle ere izan zen Tolosan eta Erromako Angelico Unibertsitatean doktoratu zén Filo sofia eta Teologian. Azkeneko honetan eginiko bere tesisa, «An et quo sensu juxta Sancti Thomae mentem Eucaristia sit centrum Eclesine Catholicae» izan zen edo eta euskeraturik «Eukaristia, Santo Tomasen ustez, zer neurritan den Eliza Katolikoaren ardatza». Bere orijinaltasunagatik, kalifikapenik handiena lortu zuen, hots, SUMA CUN LAUDE.
Europa eta Ameriketako (Buenos Aires) zenbait ikastetxetan irakasle izana da eta 1 936ko gudatea zela bide, lehenik bahitua eta gero atzerriratua izan zen. Geroago Ipar Euskal, Herrian (Donibane Lohitzunen) jarri zan bizitzen eta han jarraitzen du oraindik ere, Beasainerat joan-etorri batzu eginez. 1956an EL CATOLICISMO Y LA CRUZADA DE FRANCO argitaratzen du hiru liburutan. izugarri hedatzen da eta ahitua zelarik, iazko udazkenean berrargitaratzen da LA GUERRA DE FRANCO, LOS VASCOS Y LA IGLESIA izenez eta bi liburutan. Utz diezaiogun ordea, bere kontuak kontatzen:
M.-k!–Zer gertatu zitzaizun 1936. ko uztailean?
I.-k.–Begira, ni Beasainen nengoen nire arrebaren etxean (Urbiñarten) nafarrak sartu zirenean. Ama ikustera etorria nintzen gaisorik zebilenez. Berehala, inora ez mugitzeko ordena hartu nuen. Gero, Tolosa hartu zutenean, komentura joaten utzi zidaten.
M.-k–Eta gero, zer?
I.-k.–Gero, bahitu egin ninduten. 1 937ko maiatzaren 16an (Pentekontes. egunez) Donostiako Ondarreta gartzelan sartu ninduten. Han beste sei apaizekin egon nintzen.
M.-k.–Esaten denez, han sortu zitzaizun liburua idazteko asmoa...
I.-k.–Bai. Begira, han geunden apaiz euskaldunok, egunero aztertzen genuen egoera eta hauxe ikusten genuen: Alegia, Erlijioaren eta Elizaren izenean ari zirenek, okerkeria eta txarkeria ugari eta heriotzeak gupida gabe egiten zituztela eta inork ez zuela hitzerdirik ere aurka ateratzen! Are gehiago, oraindik, gudateko lehen egunetan Gipuzkoako Goiherri eta beste leku batzutan Nafarroako egunkariak bakarrik hartzen ziren. Haietako bat Diario de Navarra zen eta behin Uranga zeritzan batek, odol isurtzeari buruz aipamenen bat egin zuen. Gehiago ez genuen ezer irakurri idazle harenik. Egun haietan, zerbait aipatze hutsa biziarekin ordaintzen zen!
Horiek horrela eta inork ezer esaten ez zuenez bada, inoiz handik bizirik irtetzeko zoririk izaten banuen, gauza horiei buruz egia idazteko asmoa sortu zitzaidan.
M.-k.–Hitza bete duzu beraz...
I.-k.–Bai. Hamabost egunetara libratu ninduten, baina atzerriratu ere bai. Aurrez, libre nengoela zioten paperak sinarazi zizkidaten eta ondoren polizien kotxe batetan mugaz bestaldera,eraman ninduten.
M.-k.–Nola moldatu zinen orduan?
I.-k.–Begira, erabat galdurik aurkitu nintzen lehen unean. Ixaka Lopez Mendizabalek Donibanen zuen etxera jo nuen eta 15 egun bertan egin nituen. Gero nire arreba lekaimea Pabe inguruan nuenez, haren inguruan. beste 15 bat egun igaro nituen. Neure burua ez nuen, ongi sentitzen eta Vichi-n egin nituen 3 aste, hango uraz baliatzen. Zerbaiti heldu beharra zegoen ordea eta... frantsesa poliki nekienez, Dax-eko gotzainari aurkeztu nintzaion Eliza lanetarako neure burua eskainiz. JOSSE herriko erretore jarri ninduen eta 1945era arte han aritu nintzen.
M.-k.–Eta..., zer moduz alemanekin?
I.-k.–Alemanak herrira sartu zirenean, erretore-etxea hartu zuten herriko bulego nagusitzat eta handik iragaiten ziren gudari nahiz bestelakoak. Apaiz aleman bat ere azaldu zen beraien artean eta beste asko bezala, Hitierren aldekoa ez izan arren han zebilen beraiekin. Nik ongi hitzegiten nuen berarekin, latinez biok genekienez.
Hantxe hitzegin ahal ukan nuen baita ere, Espainiako gudan Franco-ren aurka borrokatutako batzurekin. Batzu madrildarrak ziren, katalanak ere bai beste batzu, etabar... Alemanek harma eta tramankulu kargaketan erabiltzen zituzten. Sozialista, komunista, anarkista, errepublikano etabar. denetik zen han. Arratsetan irratia entzutera gonbidatu nituen (beraiek ez zuten eta ezeren berririk) eta sarritan egon ginen elkarrekin Espainiako berriak entzuten. Beraiek ere, gudate garaiko zenbait berri ematen zidaten eta elkarrekiko harremari onak izan genituen ideologiak gorabebera.
M.-k.–Gero ere, han jarraitu ahal zenuen?
I.-k.–1945ean mundu gudatea bukatzean, Franco eta De Gaulle-ren arteko harremanak hasi zirenean, garai egokia iruditu zitzaidan, gure gudateari buruz gehiago bilatzeko eta biltzeko eta gotzaiarengana joanik, nire asmoa agertu nion, alegia, parrokia utzi eta azterketa egiten astea. Gotzaiak, beste bat, bilatu arteko epea eskatu zidan eta bilatu zuenean, libre utzi ninduen. Orduan, Donibanera jo nuen eta gaurdaino bizitu naizen etxean jarri nintzen. Orduan ekin nion, bazterrak bereziki miatzeari eta bilatutakoaz idazteari, 1947an, Hendaiako kontsularen bidez, pasaportea lortu nuen eta harez geroz, Madrid, Barcelona, Nafarroako parrokiak etabar miatuak ditut, behar nituen datuak biltzen.
M.-k.–Noiz argitaratu zenuen, zeure liburu famatu hori?
I.-k.–1956an. Zabalkundea ordea, zaila zen. Kontrabandistek pasatzen zuten Hego Euskal Herrira, kiloko prezioa jarririk... eta pixu handiko karga zen... Mendiko txaboletan gordetzen ziren aleak Gipuzkoa eta Nafarroan. Bizkaian eta... zailagoa zen urrutirago zeudenez...
M. k.–Eta, Francok jakin zuenean...
I.-k.–Begira... Madrilen ere sartu egin zen liburua Gregorio Marañon sendagile ospetsua, Donibanen egoten zen nonbait uda igarotzen eta ezagunen batzuk nire liburuaren berri emana izan behar zioten eta irakurri zuenean, gustatu egin bide zitzaion. «Con el tiempo todo se sabe» esaten omen zuen. Hark sartu zuen bada Madrilen eta militar etab denetariko jendeak irakurriz, Franco berarengana ere heldua ukan behar zuen. Nik, militar batzuren ezagupideengandik jakin ahal ukan nuenez, min handia hartu omen zuen irakurtzean eta berehala hasi omen zen nitaz «arduratzen».
M.-k.–Ez al zitzaizun ezer gertatu? Pasaportea kendu edo...
I.-k-Ez, baina esango dizut gertatua. Francok berehala Espainian zegoen Nuntzioarengana jo omen zuen eta baita Pariskoarengana ere, nire apaiz baimenak kendu eta Vaticanok kondenaturik uzteko asmotan. Honen berri Dax-eko gotzaiari eman zioten nonbait eta honek, nire berri zekarten idazki guztiak neuri ematen zizkidan irakurtzeko. Horrela bada, dena jakinik nengoen neu ere. Orduan, gauza.gehiegi zabaldu zela eta., propaganda gehiago egitea zitekeela eta....ixilean uztea hobe zela iruditu zitzaion nonbait (edo esan zioten...) eta pakean utzi ninduten.
M.-k.-Liburua euskaraz idazterik pentsatu al zenuen?
I.-k.–Ez. Ahalik eta zabalkunderik handiena eman nahi nion eta bestalde, Euskal Herrian bertan ere, hura irakurtzeko interes handiena zuen jendea, ixilekoa zen eta askok ez zekien euskararik! Horregatik argitaratu nuen españolez. Hala ere beti gustatu zait Euskara eta beti hitzegin dut. Gu ordea, erdaraz eskolatuak izan ginen eta kultura erdaraz landu dugu. Gustatuko litzaidake Ebanjelioari buruzko liburu bikain bat euskaraz idaztea. Orrialde batetan munduko irudirik famatuena dituela eta bestean testoa euskaraz. Jainkoak urte askotarako bizia emango balit... Iitekeena da egin ahal ukaitea...
M.-k.–Liburua ongi zabaldu al zen?
I.-k–Nik uste baino askoz ere gehiago. Berriz argitaratua izan da eta lehengo hiru liburuak bitan geratu dira oraingoan. Izena ere aldatu egin diot; LA GUERRA DE FRANCO, LOS VASCOS Y LA IGLESIA du oraingo izen berria. BigarreN argitarapen honen aurkezpena egiterakoan (iazko udazkenean Donostian) bildu zen jendea ikusirik eta agertu zidatena jakinik, pentsatu ere egingo ez nuen zabalkundea izan du.
M.-k.–Beste libururen bat ere idatzi duzu, ez?
i.-k.–Bai, frantsesez. J E S U S QU'EST-IL? Orain españolez jartzen ari naiz: JESUS HOY. Gaurregun ditugun dokumentuen arabera Nazareteko Jesusi buruz zer irizpidie izan behar dugun adierazi nahi dut.
Honeraino gure JOAN ITURRAL DEKO. Bere herriarengatik lan egin du eta orain bere jaioterriak omenaldi bat eskaintzen dio. Hala ere eta beste behin, euskaldunok geure hizkuntzan kultura egiteko izan dugun oztopoa agertzen zaigu USABIAGA apaizarengan:Españoles eta frantzesez idatzi behar izan duela alegia. Eskerrak hala ere, orduko giro eta behaztopak gaindituz,, egia agertzen saiatu zinelako! Oraingo beasaindarrok eta euskaldanok eskertren dizugu eta itxaro dezagun gerokoek ere horrela egitea.
Omenaldiaren eguna, ekainaren 3a ospatuko da USURBE zineean goizeko 11,15etatik aurrera. Bertan, herriko txistularien saio bat entzun ahal izango da, baita Iturralderi buruz ikastetxeetan z e h a r antolaturiko idazlehiaketaren berri jakin ere. Gero, Iturralde gertutik ezagutu dutenen aitorpenak ere entzungo dira eta bera ere gutartean izatea itxaro dugu.
Honetatik at, Euskal Eskolak maiatzaren 25ean eta gaueko 10etarako antolatu duen bertso kantaki. zunean ere aipamen berezi bat izango du Iturraldek. Ea bada behingoz, gure gizon handi eta zuzenak ezagutzen ditugun!
MURUMENDI
31-32
GaiezGizarteaHistoriaBesteak
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazITURRALDE1
EgileezMURUMENDI1Gizartea