argia.eus
INPRIMATU
Bizitzeko Beste Alternatiba Bat
1979ko maiatzaren 20a
Komunetan bizi diren zenbait gazteri elkarrizketa

Bizitzeko Beste Alternatiba Bat
«Gazte mugimenduetan parte hartzeak eta inguruko zapalkuntzaz zerbait jabetu nahi izateak lagundu digute geure egoeraz gogoeta sakonagoak egin eta beraien ondorioak praktikara eramaten».
«Bada, beti eta nonahi, norbait, beraren bizitzaz ezer esaten ez ausartu eta besterenaz zer esan handia duenik franko».
Herriko gazte ausarti batzuk bildu eta elkarrekin bizitzen hasten dira. Berdin zaie neska ala mutila izan. Egungo bizikera ezin onartu eta besteren bat amesten zuten. Gaur egia bihurtuz doa. Pozkarria benetan. Guztia oztopo eta aurka, baina, <–Nola hasi ginen adieraztea oso zaila zaigu. Gutarik batzuk, lehen ere ezagunak ginen. Baita ere, gazte mugimenduetan genbiltzan eta horietan, elkar ezagutu, hitzegin eta arnas berria hartzeak ere lagundu digu alternatiba hau hautatzen. Baina hala ere «kuadrilakoak» izateak asko lagundu digu. Ideologia berdintsua edukitzea ere oso garrantzitsua izan zaigu.
–Familian geundenean ez genuen askatasunik, ez ginen libre. Hemen, elkarrekin bizi gara, baina bakoitzak bere bizimodua darama. Libre da. Inongo loturarik ez dugu. Hemen, eta horrela, elkarrekin bizitzea nahi dugulako gaude.
–Pentsakera desberdinak, haroen ;generazioen desberdintasunak azkenik elkar ulertzen saiatzen ez badira, ondorio bezala puskaketa dakar. Eta ez dut uste inor amore emateko prest dagoenik.
–Askatasun hori pertsona aldetik edukitzeak, zerbitzen ahal dizue talde bezala sendotzeko? Adibidez: Herriaren aurrean.
–Baietz uste diagu. Ez diagu honekin oso ondo goazenik esaten. Uste diat askoz hobekiago joan gintezkeela baina, hala ere hemen bizi garenok eta kanpotik etortzen dena ikusi behar diagu. Bertakoen artean konfiantza handiagoa diagu...
–Baina «elkarbizitze, (konbibentzia), hori nola doa, nola ulertzen duzue?
–Ba..., elkarren artean bizitzeak problema batzu zekartzak. Problema edo arazo horiei denon artean eman beharko diegu erantzuna. Orduan, geure arteko harremanak ere sakonduz zihoaztek eta hobetuz gainera.
Gure helburua ez duk «hemen» kokilduta gelditzea.: Garen bezala azaltzea baizik.
–Beste herritarrak eta zuek?
–Urrats hau eman genuenean, herriko jendeak izugarrizko gaizkiesanak eta begiradak botatzen zizkigun. Guk, orduan, kalera joan baino nahiago genuen, edozer gauza egitea... Lotsa ematen baitzigun jendeak, gu «tortillera>>,<>, «marikoi » edo beste horrelako zerbait esatea... Baina; hala ere hori pasa-gainditu eta guk geure bidea jarraitu diagu. Aurrera jarraitzen diagu. Hala ere giroa asko aldatu zaigulakoan gaurde.
–Euskal Herria eta zuek talde bezala.
–Lehenik esan behar diagu «txoke» bat dagoela. Lehenbizi bai. Baina bi errealitate, bi egia horiek hor zeudek. Guk bat izatea nahi diagu. Ez diagu nahi herriarengandik bereiztea. Gu ere herria gaituk orduan han bizi eta berarekin konta beharra diagu. Nahiz eta herriko sektore <Hala ere uste diagu egoera honetan egonik ere, lanean jarraitu behar dugula. Gainera, pixkat aztertu eta ikusten diagu, nola, baserri honetako jendea herriko Jestora, Ekologia, Hirigintza eta horrelako sektoreetan lanean diharduela eta hori dela uste diagu herriarekiko bidea gainera. Ez diagu automarjinatu nahi.
–Hau guztia ikusirik, hala ere zergatik baztertzen zaituzte?
–Guk, bizitzeko eta bizitza hau aurrera eramateko beste alternatiba bat hautatu dugulako. jendeak ez dik ikusten (edo ez dik ikusi nahi) puntu hau. Baina, hala ere lehen aipaturiko <' eta marjinazio horik ia gainditurik dizkiagu.
Gainera, pixkat artertzen hasi eta herrian ematen diren ekintzetatik, bederatzi, geure zirkulo; honetatik ateratzen dituk. Orduan...
–Eta zuen ekintza horiek nola hartzen:dituzte herrian?
–Betiko gazte txoroak dituk...
Baina, guk hau ez diagu sinesten. Zeren, honen erroa eta sustraia beste arrazoinetan bilatu behar dizkiagu. Lehenik familia ideia hori apurtu diagu. Orduan, sozietate honetan hori «sakratua» duk eta hautsi ezin dena gainera. Hau inoiz eta inon ez duk onartu eta guttiago hemen.
Bestalde: eta hau ere oso inportantea alderdi politikoetan dagoen jenderen eritzia duk. «Izquierdoso» «erdi-anarko» bezala ikusten gaituztelako, Eta hau, beren helburuen aurka zihoakik...
Baita ere, neska-mutilak elkarrekin bizitzea beste arrazointzat joko genikek. Nahiz eta barrutik beraiek gustora egin gauza bera... nonbait ezin.
Gazteek zer pentsatzen dute?
–Denok zekiagu pertsona helduek ez gaituztela onartuko, baina, gazte askok onartzen dutela bide hau bai. Gogoko dutela baina ez direla ausartzen urrats hori ematera.
Gainera...... ba.
Hala ere, hemen azpimarratu nahi genukeena, jendearen «bonbardeoa>> duk. Alderdi guztietatik etorri zaizkiguk. Hasi sendagile, serora, «txakurrek» ere ikustaldi asko egin digute. Zenbait pertsona etorri da <Baina nahiko ongi hala ere hitz guttitan esanik.
–Ekonomia alderdia.
–Oraingoz ahal den bezala. Hala ere duenak botatzen dik eta... horrela. Orain, gure helburua «autosufiziente» izatea duk, baina, hau oraindik oso zaila zaiguk. Hala ere, ikusten diagu gizonak bere askatasun hori aurrera atera nahi badu, bere lan «sortzailea» lortu behar duela eta ez egunean zortzi, bederatzi hamar ordu lana eginez. Zeren, handik etorri eta, familietan gertatzen den bezala, zisko egin eta beste lanetarako oso gogo gutti izaten duk.
–Familia eta zuek.
–Hasieran denok pentsa genezakeen bezala, golpe handi bat izan zen askorentzat. Bai na , denbora i raganik ikusi diagu puskaketa hori ez dela hainbesterainokoa eta onartu edo... egiten gaituztela.
Jendea gutaz eta gure zenbait ekintzetaz esaten ari dena, dena, gezurra duk.
Ez dugu esango familia guztietan hau gertatu denik baina gehiengo batetan bai.
–Eta... «onartze>> honen arrazoina?
–Ba,... behar bada, guraso zenbaitek pentsatuko dik, hala-nolako «abentura» bat dela. Bi edo hiru urte pasa eta berriro «bide zuzenera>> bihurtuko garela pentsatzen dutelako agian.
Gainera, guk hau egingo bagenu izugarrizko ostikada ematea izango hukek. Zeren, «beraiek>> kalean entzun dituztenak jakinda, uste diagu HORRELA JARRAITZEA nahi dutela. Hau da, oraingo egoeran. Bestela, «jende horri>> arrazoin ematea bait litzateke.
Beste puntu bat duk, gu etxera joan, familiarekin ongi gelditu, eta beraiek kanpora irtetean izaten duten burruka. Etxera, kalean entzundakoarekin «amarga-amarga» eginda joaten dituk eta honek ere zer ikusi handia dik.,
Hala ere hau positibotzat jotzen diagu, zeren, gure gurasoek ere, «beste» jende horren faltsokeria ikusiz egoera horri «kontra» egin ziotek. Eta hau oso urrats garrantzizkoa dela derizkiogu.
Zuek ez duzue onartzen «ghetto» batetan zeuek bihurtzea, baina, zer eritzi, zer esaten duzue kanpoko jendea honera etortzeaz?
–Positibotzat jotzen dugu kanpotik jendea etortze hau. Hasieran pentsatu genuen, gure bizikidetasuna hau puskatuko zuela baina... jatortasunez jokatuz gero ez duela arriskurik ikusi diagu.
Baduk beste zenbait arrisku bizikidetasunarena, bera, erretzekoa... baina horiek geure artean argi eta garbi hitzeginez gainditzen dituk.
Hala ere esan beharra diagu, gauza berria izanik ez dugula oraino esandako guztia lorturik baina, denboraz zerbait egingo dugulakotan gaude.
AIARA
26-27

GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaMugimenduak
EgileezAIARA1Gizartea