Ioseba Bidaurrazaga naturistari elkarrizketa
Jan Eta Jan;Baino Hobe-Jan Eta Edan:
"La nación que tenga sometidos a sus ciudadanos como exclusivisimos mantenedores del presupuesto del rnunicipio, provincia, región o estado; consumidores de bebidas alcohólicas, carnes, tabacos, pan blanco, azucar blanco...tendrán sus hospitales, sanatorios, manicomios, carceles y aun;los hogares... repletos de enfermos, degenerados, locos, criminales, pendencieros, amorales..." (Angel de Bidaurratzaga, "Autobiografia", 1936).
Gure entrebistatuaren aita Mitxelena baserrian, Erandio-Asuan jaio zen 1.882.ean. Apez osaba batek emandako diruz Orduñan amaitu zuen'batxilerra eta gero Valladolida joan-zen estudiatzera. Handik laster Japon eta Errusiaren arteko gerla suertatu zelarik, bolontario joateko asmoz, Alemaniaraino heldu zen, bainan errusiarrek jende "sobera" zutela eta ez zuten halen armadan sartzeko baimenik eman. Berriz Zaragozara eta berriro alde egitéa, torero izateko asmotan oraingoan. Suérte handirik ez eta Irunen maletari gisa lanean. Aitari bi mila eta piku pezeta emanarazi, estudiotárakó , zirelakoan, eta Zaragozara xanponak xahutzera.
Azkenik, eta zeharo aldatua, mídikuntza karrera amaitu zuen gure ibiltariak. Artean Barcelonan ibilia zela Altamira pilotariaren laguntzaz bizitzeko. Amaitzean -barku batetan sartu eta Valparaisora, handik Malvina.irletara Euskal Herrira itzuli baino lehenago. Markinezen eta Arrespalditzen aritu zen lanean, Iris metodua erabiltzen hasi arte eta naturista izaten hasi arte. Naturismoaren arras militante, politikan JAGI-JAGIkoa zela ere Bilbon jarri zen gerratea arte, orduén Mexicora joan baitzen. Hortaz eta naturismoaz bere semea eduki dugu solaskide
"Nere aita Jagi-Jagikoa zen eta "tierra quemada"ren aldekoa; bere lagunek, PNVkoek hemendik aldegiteko esan zioten' "Haiek ez bazaituzten hiltzen, guk hilko zaitugu". Frantzira joan zen eta ondoren Mexikora hemen jaio nintzen ni.
Itzuli zenean, sei denuntzirekin topatu zen; seiretan heriotz zigorra eskatzen zioten, baina EE.BB.n munduko gizon jakintsuen artean aurkitzen zenez, libro utzi zuten. Nik nere aitaren bidea jarraitzea besterik ez dut nahi, horretan ahalegintzen naiz.
Aitaren Bidetik
Z.A. Zure aitak ikasi zuenak, kurandero edo tankerakoekin zer ikusirik ba al du?
-Guk erabiltzen dugun sendakuntza, sendagile guztiek ezagutu beharko lukete. Oinarrizko puntua garbitasuna da. Begira, pasadizo bat kontatuko dizut. Itsasuntzi bat hirurehun emigranterekin Barcelonatik Valparaisora (Chile), nere aitak erarnán zuen geixo batik gabe iritsi zen eta erabili zuen bitarteko bakarra, garbitasuna izan zen; mundu guztia egunero garbitu, erropa zikinak erre, ilea-moztu iorriak ez sartzeko eta azufrea erre geletan. Lau erregela hanekin egin zuen bidaia bapore ingles batetán eta lehenengoa izan zen Europatik Ameriketara hilik gabeko bidaia bat egin zuena;Valparaisoko arduradunak bere laguntzaile izendatu zuen. Zer gertatzen zen beste kasuétan? Sendagileek ez zutela ezer egiten.
Kuranderoengandik ikasi zuen ? Ez, ez zuen horiengandik zergatik ikasi beharrik belarrak. kataplasmak, etab...hori dena medikuntza terapeutiko fisokóa da eta hau ikasi egiten da bainan karrera barruan.
Gaur egun berriro belarrak modan jartzen ari dira eta jendeak hau naturismoa dela uste du. Farrnaziaren ordez belarretara jo du jendeak eta farmazito produkto gehienak belarrez eginak daudela.ez daki. Bestetik, belar asko toxikoak dira. Euskal Herrian badaukagu belar bat, lora zoragarriak dauikana bainan beneno hutsa dena, alargun belarra du izena. Iaz Leonen haur batzuek lora honen zuztarren bulboak jan zituztelako hil ziren Europako benenorik okerrena da.
Belarren trátamentu hau beste botikekin porrot egin dutelako.da, bainan honekin ere ez dute ezer lortuko. sintomatara jóaten baitira ez guitza produzitzen duen arrazoietaraa
Z.A. Zu noiz hasi zinen sendagintza naturista erabiltzen?
-18 urte nituela ltasi nintzen praktikak egiten nere altarekin; hemen ikasi nuen diagnostiko por el iris" egiten, Zaragozan bulkatu nituen ikasketak.
Z.A. Zure aitak lehenago ikasi zuenarekin ondorengo: praktikak aldaketa eta etendura bat suposatu al zuen?
Bai etendura bat suposatu: zuen. Nere aita ,Arrespalditzako sendagilea zela, tifus izurri bat egon zen. Herri osoa garbitasan neurriez. tratatu zuen; izurria bukatu zenean. kasu bat geratzen zen. herriko alkatearen neskamea eta hau zientifikoki sendatzen ahalegindu zen. garbitasun neurriak utziaz botikak eman zizkion eta hil egin zen. Hau ikusi zuenean Madrila joan eta Castresana medikuarekin espezializatu zen. Ondoren 1918 aldera gripe izurri bat sartu zen eta Arrespalditzan zegoen medikuak alde egin zuen, herrikoek nere aitari deitu zioten eta bi hilabetez han egon zen. 80 kasu izan zituen eta ez zitzaion bat ere hil eta hau garbitasunezko neurriak bakarrik erabiliz, purgak eta izerdia ateraraziz. I-lerri hau bakarrik izan zen gripe honengatik hildakorik ezagutu ez zuena. Momentu honetatik nere aitaren medikuntza ikuspegia guztiz aldatu egin zen. '
Z.A. "Diagnostico por el iris" zertan datza?
-Irisa bégian daukagun mintza bat da; hemen gorputzeko zati guztiak daude errepresentatuak. bihotza, glbela, birikaki- etab... bákoitza bere lekuarekin, :beraz metodo háu irisa irakurtzean datza. Bitarteko hau asmakizun tankerako zerbait da begiak begiratzen dituenak irisko seinaleei interpretazio bat ematen die. Bainan diagnostiko honek beste gauza batzu ere erakusten ditu: gure bizitzarako nola gauden programatuak gure puntu indartsuak. debilak eta hanen zergatiak.Nere. aita begietako medikua zenez' lan hau ezaguna égin zitzaion eta bere ondorioak atera zituen.
Sendatzea Garbitzea Da.
Z.A. Meidikuntza naturista, laburki nola mugatuko zenuke?
Gorputzaren indarrak aprobotxatu, gaixotasuna: gizonaren zerbitzurako erabiliz.Guk ez dugu ustee gaitza kaltegarria denik. gorputzaren erreakzio bat da eta garbitasuneko helburu bat dauka. Sendatzea, garbitzea da.
Nola lan egiten du medikuntza naturistak? Lehenengo gaisoari kalterik egingabe janari kaltegarri guztiak alde batera utzi:haragia arraia arrautzak; noski tabakoa :eta; alkooldun edariak ere kentzen ditugu. Bigarren, gure gorputzak defentsarako dauzkan bitarteko guztiak aprobetxatzen ditugu. Larrua, alukusak.: esteak' giltzurrinak egotzaile bezalá erabiltzen ditugu eta azkenik gorputzari terapeutika - fisikoaren bidez lagundu; hau medizinaren zati bat da eta Rayos X, "bombas de cobalto", etab, bakarrik erabiltzen dira gaur egun, bainan ura, argia, eguzkia airea eta lurra gaisoari errekzionatzen laguntzeko erabiltzen dira. Beraz, medikuntza naturala gaisotasunaren aurrean aktitude desberdin bat besterik ez da.
Gu Ere Brujoak Gara
Z.A. Estatu Batuetan, Ivan Illich eta beste zenbait sendagile, gaur egun medikuntzak suposatzen duenetaz minzatu dira. Medikua brujo tankerako zerbáit dela, dena dakiela, beraz bakoitzak bere gorputza ezin dézake ezagutu. Zuk zer diozu honi buruz?
-Guri beti - esan digute sendagile partikularrak garela, -ez-dugula lan sozialak egiten. eta hau da guregaitik esan daitekeen gezurrik handiena.. Guk lortu nhai duguna, gaiso bakoitza bere sendagile bihurtzea da, arrazoiak jakinaz, noski.
Beste pasadizo bát kontatuko dizuet. Oteiza ekarri zidaten honera bere emaztearekin zegoela; Jorge nere aitaren kuadroak ikusten zegoen bitartean, bete emaztea zintzarriei begira zeguen --bete kontsultan ehun bat zintzarri,tamaino guztietakoak dauzka--.Emazteak dio: begira Jorge zintzarri hauk. Eta sanarrak eman zion erantzuna hau izan zen: bai bai, begira, gu honera gatzoenean asto batzu gara. gizon honek sendatu egiten gaitu eta sendatuak irtetzen zarenean zintzarria uzten dugu.
Sendagile naturistak egin behar duena, gaisóak bere gaitzetaz 'dáukan ezjakintasuna gainditzea da. Ez dugu sendatuko. gaiso zergatik dagoen esango diogun gaiso zertarako dagoen. gaisotasanari belduirra galdu eta gaisotasuna erabili.''Béste medituek diotenez, botikak sendatzen omen dute pertsoná eta guk diogunez zure izaerak sendatzen zaitu. Lehenengo planteamenduan dago medikuntzaren pribatizatzearen oinarria; eta medikuntza honen hankak buztinezkoak dira, horregatik dago erortzeko arriskuan; belarretara pasatu dira, baino baita ere eroriko dira.
Z.A.Zer berezitasun dago mediku naturista eta sorginen artean?
-Begira, sendagile guztiak gára brujoak, izan beharra daukai Estatu Batuetako sikiatra handiek gaur esaten dutenez, béren gaisoen gain indarra izateko, indioen erreserbatan sartu eta hauen makarak hartuz beren sendagilen metodoak ikasi beharko dituztela.
Herriak, bere ezjakintasunarengatik, brujoengana joaten dira. Hauek ere ezjakinak dira,- bainan beren buruetaz sinesmena badute eta gu ezin gara fenomeno guztietatatik at geratu kontuan izan jendea begietatik begiratzeko etortzen zaigla eta nik beste ezer egin gabe, asmatzen diot zer daukan; rnomentu honetatik aurrera', pertsona horrentzat ni asmatzaile bat naiz
Brujoak berriz, medikuntzaz. naturismotaz, nola ez dakien'ezer, kataplasma, berbenak, etab. bidaltzen dizkio gaixoari eta eraginkorrak dira; denbora pasatzen laguntzen dute, ez baitute gaizki egiten eta belarrak purganteak edo diuretikoak eta- beti garbitzaileak dira, norberaren defentsak aprobetxatzen ditu eta gero mentalki sendatzeko prést jartzen zaituenez, ba erresultatu onak ema. ten ditu. Maila honetan, berriro diot, lotura handiak dauzkagu honekin.
Bainan gero zer gertatzen da? Nik ezagutzen dut sendagile pilo bat, beraiek baino nota- hobieagoak atera banituen ere, haik baino gutxiagotzat hartzen nautenak. Gu landarjale izan behar dugula diogu, bainan minori bat garenez, maioriaren aurka goaz, hauen bizioen kontra,ari gara; eta nola Euskadin "jan eta jan baino hobe jan eta edan" den pekatu nazionala, gu burrukatu beharrean aurkitzen dira. Pentsa landarejaleok arrazoi badugu negozio guztiak, restaurante, farmazia, hospitalak. etab. pikutara doaz. Hau ezin dute utzi eta desegin behar gaituzte, brujo batzu garela, zoratuak gaudela. exotiko batzuetan bihartu garela, etab. esanez.
Gizanezkoak Jolasteko
Z.A. Ioseba, zintzarri horien esanahi zehatza zein da?
Tristea. oso tristea da baina esango dizut. Behin neska bati galdetu nion bere bularrak zertarako zerbitzen zuten eta hau erantzun zidan: "gizonezkoak berarekin jolastéko",.23:urteko neska batek horrela erantzutea nahi duen bezelako emakumea izango da bainan ni ez nago ziur.
Emakumeek zergatik ez die ba bularra ematen beren semeei? Ez dutelako ikasi. Gure amek, amonek, nola ikasten zuten bularra ematen? Ikusiz. Txikitatik hau ikusten bai,tzuten. Emakume honek erantzun hau eman baino lehenago, neregana etortzen ziren emakumeei, beren semeci bularra emateko ."tengo una vaca lechera" abestiarekin sujestionatzeko esaten nien. Orain hau bakarrik ez diet esaten baizik eta zintzarri bana jartzen diet mamiferoak direla ez daitezen ahaztu, mamifero hitza mama bularretik dator eta bularrak esneá emateko dira.
Z.A. Zu landarejale al zara?
- Bai, ni benetako landarjalea naiz, nahi dudanean erregimen hori hausten badut ere. Landarejale bezala hazi naiz. nere bost semeak, landarejaleak izatea da. Hau eginez gero nahi duzun bezala torea dezakezu eta landarejale izatea ez da tristea,ez zara behar dituzun aberastasun guztiak hartu gabe geratzen.
Haritz Eta Sagardien Euskadi Bat
Z.A. Baina Euskal Herrian sozialki alkoolizatuak gaudenez...
-Garbi hitzegin dezagun; ni medikuntzan jarraitzen banaiz arrazoi politikoengatik da. Gaztainondo . intxaurrondo. haritz, ane, sagarrondo, udareondo. etabarrezko Euskadi bat nahi dugu eta ez pinuz betea, honek jateko fruituak ez du ematén eta besteek bai. Duela 500 urte Euskal Herrian esnea, gaztainak, ezkurrak, artattika, sagarrak, fruituak nomlalki eta ehizean eta arrantzoan harrapatzen zutena jaten zuten, ez zegoen alkoolik. Nere aitak zera esaten zuen: herrietako jaietan ez zela akoolik eduten. Mando batetan zituztén bi zagi ardo eta gizon bakoitzari kuartillo bat ematen zitzaion: nere aita Asuakoa zen. Horregatik esaten dizuet, landarejaleek besteek baino hobekiago jaten dugu.
Z.A. Haragijale , diren gizarteak, borrokalarigoak direla diote...,matriarkadua zegoenetan berriz, lurreko gauzetaz alimentatzen direnak, beste karakter batetakoak zirela...
Zuk diozun tankera hori, Biblian agertzen da. Abel nekazaria zen eta Cain ganaduzalea, honen oldarkotasunak Abel hil zuen. Haragia ernagarria da eta beste ernagarri batzuei deitzen die,. tabakoa. alkohola eta kafeari. Haragia, animalia hiltzen den momentutik usteletzen hasten da éta onen lehenengo elementuak "putresina" eta "cadaberina" toxikoak dira eta odolean sartuez gero hil egiten zaituzte. Beraz, non egon daiteke haragi eta arrain jatearen esplikazioa? Glaziarretan dago. lurretik ezer hartu ez zezaketenez, animalietara jo; zuten. Haragia janez gero ongi. indartsu sentizen ziren eta burruketarako gaur haino gehiago, beharko zutenez, ba borretan jarraitu ziren. Jendeak haragiak bidarra ematen diola esaten du eta hau ez da egia: indarra guk daukagu, Urtain gizon indartsu hat zen. bainan bere muskuloengatik, bere estrukturarengatik; haragiak erneatu egiten ditu. Egurrak astoari ez dio indarrik emate, astoak berak dauka indarra eta egurrak eragin egiten dio, baina ez dio gehiago ematen. Nere lagun bat hilabete oso baterako naranja hutsean jarri nuen eta 16. egunean inoiz baino indartsuago sentitzen zela esan zidan. Adibidez. politikan. naturismoaren alde Apalak egin zuen gauzarik handiena. 34 egun jangabe egon daitekeela demostratzea izan da eta ondoren maletak eskuan hartuta irtetzea. Gure herritik "jan etá jan baino hobe jan eta edan" kentzen badugu orduan askatuko dugu Euskadi bestela jan eta edateko orgiatan kontsumatzcn ari gara eta erreproduzioa alde butera uzten.
Alkohola Zeremonia Kosmikotarako
Z.A. Gerra garaian, diotenez, PNV-koek ardoa . haragia, etab,... erabiltzen zituzten elikadura bezala eta anarkistak berriz naturistak ziren...
Bai, eta zer gertatu zen anarkistekin? Denak hil zituzten?. Hemen duzue beste etsenplu garbi bat lehenago esaten nizuenarena. Historian zehar horrelako gertakizun pilo batetik aurkitzen gara.
Z,A. Ez-dago irteerarik, ihalere. Ipar Euskadin, artzai artean mozkortze izugarriak éta burubiltze portzentaia handiak dira.
Momentu honetan telefonoz deitzen diote, ama bot bere semetxoa ongi ez dagoela eta ia zer egin diezainkeen galdezka. Hona hemen ernaten dion erantzuna: Haurrek ortzik ez daukaten bitartean esnea bakarrik hartu behar dute, hortzak mastikatzéko txikitzeko dira eta esnea txupatu egiten da; horretarako dira bularrak, haurrek edan deiaten; landareak hortzak dauzkanean eman. Orain behei esnea garagar urarekin eta aski du.
Ondoren hau esan digu:
-Gizarté kontsumoan sartuak gaude eta jendeak kontsumitzea nahi du berehala handik egiteko
Buruhiltzeari dagokionez, lehenengo nor et zergatik buruhiltzen duen ikusi behar da. Artzaia gizartetik at dagoen elementu bat da, ezjakina, bakardadean egoten dena, janari konzentratuak hartzen ditu bere burua honengatik pixkanaka hiltzen doa. Guk garbi ikusten degu suntsitzeko modurik onena, alai gure herriak egiten duen bezala dela: jan eta jan baino hobe jan eta edan eta hau gelditu beharrezko arazo politiko bat da eta guk egin nahi dugun iraultza askoz zailagoa da. Diktadura batetik bestera pasatzeko urte mordo bat behar badira ere, herri baten jateko modua aldatzeko 500 bat gutxienez beharrezkoak dira. Artaburu egosia jaten ikasten badegu hau pausu haundi bat izango litzateke, alde batetik artoaren produkzioa altxatuko litzateke eta jaten dutenen osasuna hobeagotu. Ipar Euskadin, Donubane Lohitzunen mihilue saltzen da edozein dendatan eta gauza normala bezela jaten da eta hemen berriz guztiz ezezaguna da. Asunak adibidez jan daitezke, berdin beste belar asko: honekin bi gauza konpontzen dira janariarena eta osasunarena.
Z.A Nola ikusten duzu Euskai Herri ko Alkoolizazioaren arazoa?
India eta Aneriketako indioei gerra "General Wiskyk'' irabazi zien. neurri honetan alkoholaren arazo politikoa da. Madrilgo zentralismoari interesatzen zaion gauza bakarra Euskal Herria, euskal arraza desegitea, aborregatzea da; genoziodio bat da, alaia bainan geu ere buruhiltzen ari gara. Nik nere herriari jaten erakusten badiot, osasuna jango du eta gure etsaiei hau ez zaie interesatzen eta herria tranpa horretan erori da. Alkohola den bezala hartu behar da, zeremoni kosmiko edo erlijiosoetan, baino hemen guztiz biziatua dago eta honetatik atera nahi ditugunak zoratuak omen gaude.
Gaur drogen arazoa bezala da, bainan hauek ardoak bezala, pertsona guztietan ez dute berdin eragiten. Pertsona ekilibratu, sendo batetan ez du ezer egiten, neri adibidez, drogek ez lidateke ezer egongo.
Farmazia, Munduko Bigarren
-Z.A. Medikuntzaren sozializazioari ,buruz, farmazien negozio etab... zer diozu?
-Munduko bigarren negozioa farmaza da. Orain farmaziak berak berak beren negozioa aldatzen hasi dira belarrak salduz. Hau dena herriaren eskutan dago, baino gaisotasunari dagokionez ez jakina denez, oso ongi aprobetxatzen da.
Medikuntzaren sozializazioari dagokionez esan dizuet nola egin daitekeen kultura naturalaren sozializazioaren bidez. Adibidez, Rodriguez de la Fuente maila honetan, kulturaren sozializaioan, lan handia egiten ari da, gauza hau elikadurari buruz egin dezakegu. Baina esan iezaiezu emakumeei bularra emateko, haurrak edukitzeko, ikusten da zer egiten duten. Emakume inteligenteek, prestatuei, ahal dutenei esatea alferrik da eta hauk dira familia positiboak osa ditzaketeenak, bainan ez, ez jakinek, neskameek, inuxenteek, ijitoek eduki ditzatela haurrak. Ez dakite herria umegintzarekin bizi izaten dela; hau da benetako kultura eta hau da lehen arazoa, bainan gaur egun ezkontzaz hitzegitea atzerakoia izatea da.
Zuek txikiak zineten nik Adenauerri entzun nionean alemanei nola eskatzen zien haurrak egiteko. Baino zoaz zu herria kulturizatzera, pertsonen bizioen aurka zoaz, tabakoa, alkoola, drogaren aurka eta ondorio bezala bere inguruan sortzen den guztiaren aurka, badak, afariak, etb...
Z.A Kulturizazio hori, nola eramango zenuke?
-Begira. nik bost seme dauzkat. Lauroko ikastolara juaten dira. eta hauk egiten duten lana nik emen egiten dudana baina askoz handiagoa dá. Eskola landarejale bat antolatu dute ikastolan, ikasle askok utzi dute bcste elikadura eta naturista egin dira. Bestetik, leheniago aipatu ditudan neurriak. artoa. gaztainak, sagarrak aldatu eta bitarteko guztiak erabiliz, baina berriro diot, hau egitea iraultza bat egitea bezain edo zailagoa dela.
Bainan esan feministei adibidez aurrei bularra emateko, haurrek eskubide hori daukatela, atzerakoia. hori ez dela egiten, teknikaren aurrerakadak ez ditudala ezagutzen etáb. erantzuten,dizute.
Nere aita euskaldun guztiak bezala. puritano bat zen.' Baina ikusi zuen naturismoa norbaiti eman beharrean zegoela eta ume egiten hasi zen; kontuan izan garai haietako jendearen pentsamoldea zer nolakoa zen. Bere estruktura hau izan zen: ''Hau nere semei uzten ez badiet, ez du inork ikasiko.
Oztopo guztien gainetik, gizarte oso batekin entrentatu ondoren, bere izaera uzteko hiru seme izan zituen. Nere aita ezkonduia zegoen bainan bere emazteak ez zuen haurrik beraz 18 urteko neska batekin elkartu zen eta hiru seme-alaba eduki zituzten.Katolikoa zen bainan ekintza honen ondorio bezala hau ere utzi beharra izan zuen. Famila horretan ni naiz hirugarren semea.
Haragijaleei Terrenoa Irabazten
Z.A. Pentsatzen al duzu zure planteiamenduak aurrerakadarik izan dutela?
-Bai noski, Duela 80 urte limoiak erosteko Bilboko merkatura joan behar zinen, gaur limoiaren industria mundu guztian hedatua dago eta jendea hamar mila aldiz landarejaleagoa da orduan baino, garbi dago naturismoa haragijalieei. terrenoa irabazten ari dela,naturista asko txapuza xalila.rrak izan arren. Askok dira indarra haragian, arrain eta aurraultzetan dagoela pentsatzen dutenak orduan egia eta gezurra nahasten dituzte.
Herriaren' birsortzea izaki sanoago batzu egitean:datza eta honetarako gurasoak izaki sano horik egiten ez jakin behar dute: hau epe luzerako. da, bainan gaur jendeak epe motzera arrakasta eduki nahi du.
Z.A. Talde mailan, zerbait ba al dago honetan lanean?
-Bilboko jaietan adibide,. txozna naturista bat jarri zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. nere ikasle, lagun batek zenbait ekologista eta lagunekinl antolatu zuen. Kezka ikusten da, gazte talde batzu baserrietara doaz eta espero dugu aurrera ateratz.ea. Hippiak ere naturistak izan ziren hasieran, baina gogorra zela ikusirik degeneraziora joan ziren. Bai mediku mailan bai herritar mailan pixkanaka aurrera goaz. Bainan enmakumeek gizarte honetan. bete behar duten lana generazional eta erreproduzitzailea - betetzen hasi arte, ez dago zer eginik.
Z.A. Egun hauetan, Lajusticiak Bilbon liburu bat "Dietas" aurkeztu du, zer diozu magnesioari buruz?
-Bueno, magnesioaren bereiztasun eta ahalmenak guztiz ezagunák dira eta momentu honeta hau kaleratzea kontsumo .gizartearen: barruan sartzen da. Beste gainerantzean, janariari dagokionez guk esatén;ditugun gauza berdinak esaten ditu, berririk ezer
J. Ipuru L. Auzmendi
19-24
GaiezGizarteaOsasunaOsasuna
PertsonaiazBIDAURRAZA1
EgileezAUZMENDI1Gizartea