argia.eus
INPRIMATU
Pobreen Oihua
Pilar Iparragirre 1978ko uztailaren 16a
Alejandro Etxaniz Garaik, "El Pulpo"-ri elkarrizketa

Pobreen Oihua
"Azkeneko 3 hilabete hauetan Estatu espainoleko espetxeetan 15 presok ustekabean heriotzea aurkitu dute. Agustin Rueda, Bilbon neska eta mutil bat, Zaragozan beste 2, Malagan 2, Burgos, Tenerife eta Barcelonan... Heriotze hauk inork ez ditu garbituko, ez Senadoak, ez beste inork; guretzat(arazo hau dugunontrat) ez baita zilegi gauzak argitzea. 15 hildako hauen arteko-bat iratiltzailea izango balitz, oihuak zeruan entzungo lirateke; baina preso sozialak izanik, inork ez du ezer jakin nahi".
Alejandro Etxaniz Garaik, "EI Pulpo"k 25 urte ditu. Ezkondua 20 hilabeteko haur bat du. 3 urte gartzelan egon ondoren kalera irten -berria dugu. "Zuei, Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Batzordeko lagunei eskertu nahi dizuet fiantza ordaintzea. Askatasunak eman didan poza baino handiagoa izan dela zuen ekintza esan nahi dizuet. Ezin dut gauza gehiago esan, lotsa ematen baitit " dio Etxanizek. C.O.P.E.L. sortu baino ehenagoko espetxeak ezagutzen ditu. Nolakoak ziren hauk?
-Espetxe mugimendua sortu baino lehen presoak kontrolatu eta bata besteari bijilatu egiten ginen. Sistimak organizazio eder bat zuen, kirol eta futbola nagusi zirelarik, inongo kultur harremanak izan zituztenak, eta espetxe barruan egondako denborari zentzua aurkitu behar zitzaiola ziotenak, pertsonaren duintasunari benetazko garrantzia ematen ziotenak. Horretarako herriarekin harremanak lortu behar ziren, eta herriak harreman horiek beharrezkoak ikusteko gure egoeraren herri izan behar zuen. Gure egoera kalera irten behar zen. Eta horretarako organizatu, egin behar ginen. Organizazio hau sortu baino lehen espetxe barruko bizia ikaragarria zen. Jendea zeharo deformaturik zegoen, espetxeak (egun bezala) delinkuentziaren unibertsitateak ziren bere barnean talde, mafia eta zapalketa ugari zegoelarik . Inork ezin dezake pentsa nolakoa zen presoen bizia trankista espetxeetan, zigorra,- tratu txarrak, biziki irainduak, deprimiturik; eta hortaz gain, ezer ulertu gabe zeuden presoak, zeren espetxe barnean egondako denborak inongo zentzurik ez bait zuen bere bizian... Begira, txori bat kaiolan sartu eta janik ez ematea bezala zen...
–Noilz eta nola ezagutu zenuen COPEL?
Carabanchelgo "Hospital Penitenciario" delakoan nengoela, 1.975ean. Lagun batzu amnistia inguruan mugitzen hasiak ziren, espetxetan iraultzaileak, ez beste preso batzu bazirela herriari azaldu nahiean. Presoen Elkarte bat sortu zuten, aldi berean errepresioa hasten da. 29 lagunek bakoitzak bere burua zauritu zuten; hospitalera eraman zituzten; han gurekin elkartu eta teilatua igotzea erabaki genuen. "Antidisturbios"ak agertu ziren, zauritu eta ez zauritu guztiak hospitaletik ateraz, Carabanchela eraman zituzten eta han porraz eta eskopetaz. egurtuak izan ziren. Laster hasten dira lehen bahiketak: batzu Ocañara, besteak Burgosa... eramaten dituzte eta protesta gogorrak sortzen dira. Presoen mugimenduak sekulako indarra hartzen du bahiketa hauen bidez. zeren burrukalarienak eramaten baitituzte. Funtzionarioentzat ero batzu gara, era hortaz tratatz.en gaituzte Zigor gela egun ugari botatzen hasten dira (badira 200 pasa beharrean aurkitu direnak), egurra errepresioa.;. eta epaiketak! Bainan guk badugu defentsa bat: gure mugimendua, orduan COPEL bezala ezagutzen hasten dena: asambladen bidez presoen disziplina bat jartzen da. Laguntasun askorekin, jendeari kontzientzia har araziz... Indulto baten atzetik goazenez gero, preso asko elkartzen dira.
–Nolakoak dira presoen arteko harrernanak?
--Nik espetxe probintzialak ezagutu ditut. Harremanak onak dira, gutti gora behera presoak ondo eramaten dira. Nahiz eta zapalketa sistima gainean izan; "ondo ikusitako" presoak ere badira, zuzendaritzarekin kolaboratzen dutenak. gazteei zapalketa ezartzen dietenak. e.a. Gartzelari buruz esan denarekin zeharo bat nator: bortsaketak, homosesualismoa, presoen arteko lapurretak eta antzeko gauzak egiazkoak dira. Normala iruditzen zait, zeren pertsona bat deformatuta baldin badago, eta gehiago deformatuko den toki batetara eramana izaten bada, soilik holako bizia egiteko posibilitatea emanez... Kontuan izan gartzela barnean pentsatzea subersioa dela. Beste presoak, sistimatik at geratzen direnak "disidenteak" dira. Duintasuna gauza guztien gainetik jartzen dutenak gaizkiletzat hartzen dituzte.,.
–Eta preso sozial eta politikoen arteko-harremanak, zailak al dira?
- Nik, egia esan. ETAkoak bakarrik ezagutu ditut. Gartzelatik pasa diren onenetarikoak dira. Preso sozialek zenbait "pifia" egin diete, eta zentzugabeko planteiarnentuak ere izan dituzte gure arazoa ezagutzen edo kontuan hartzen ez zutelako. Baina urte asko pasa beharrean . aurkitu dira, eta ezagutu gintuzten, han zer egiten genuen eta zein zen gure erresponsabilitateaz jabetu zirelarik. Eta gure erresponsabilitate bakarra pobreak, pobreenak izatea besterik ez da. Hori kontutan harturik, politikoak ireki ziren, laguntza ematen saiatu ziren, gurekin batera ibili nahiean... Kalera irten ondoren ere, batzu. gutaz gogoratu dira.
–Zein da, zure eritziz, COPEL aurrera eramaten ari den eginkizuna?
–COPELen egundainoko planteiamenduak ez dira politikoak, sozialak baizik. Zokoratuen planteiamenduak. Oraindik herriak errekuperatu ditzakeela ikusten dute, hala nahi dutelako, eta prest daudelako burrukaren bidez hori lortzeko. Duten harma bakarra erabiltzen saiatzen dira: motinak... Errepresioa sekulakoa da. Jendea aspertuta dago bere buruari zainak mozten ;: gero gobernuak gauzak zeharo aldrebes azaltzeko eta herriak ezer ez ulertzeko. COPEL eta bakoitzak bere buruari zauriak egitera batu egiten dira. Salaketa oihuak zauriak dira, sensibilitateari doi egingo diotenak. Gizarteari dei egiteko beste posibilitaterik ez dutenen oihua...
-Kalean amnistiaren alde egiten diren burrukek gartzela barruan jaramonik ba ahal dute?
--COPELek espetxe barruko burruka kontrolatu ezin duen une bat bada. Andalucia . Catalunya eta Euskadin batez ere egindako amnistiaren aldeko burrukak, zenbait alderdi politikok ere elkartasun hitzak agertzen dituelarik... presoak poztu egiten dira eta burrukak handitu egiten dituzte. Badirudi herriak gure arazoa ulertzenl duela!. Baina gobernuak boterearen indarra martxan jartzen du, eta burrukalari onenak El Duesoko penalera eramaten ditu, kanpoko informazio guztia moztuz. El Dueso, hau gertatuari buruz ez dut ezer esango, inork ez baitzuen sinetsiko nolakoa zen penal horretako bizia... Informaziorik ez dagoenez gero, zurrumurru beldurgarriak zabaltzen dira presoen artean. "Jendea hiltzen ari dira" diote, eta beldurra ugaritzen doa, desesperazioarekin batera. Orduan COPELek agiri but atera zuen, itxadon egiteko planteiamenduarekin.
-Jesus Haddad hil zenean "Director General de Instituciones Peniteciarias" bezala Garcia Valdés jarri zuten. Nola ikusten du COPELek aldaketa hau?
--Garcia Valdésen iragan demokratikoa kontutan izanik, oso harrera ona egin zitzaion. Bere lehen bisita El Duesora egin zuen, helburutzat preso soxialen egoerari jatorki erantzutzea izanik. Baina COPELekoekin egon ondoren berak uste baino arazo larriagoa zela konturatu zen. Garbi adierazi genion zein ziren gure helburuak, berarekin noraino joan gintezkeen, baina beste bide bat guk bakarrik egin beharra genuela. Gizon hau nahiko azkarra da. Indultoa, penitentziar erreforma eta. beste gauza asko egitekotan zen. Denboraldi bat itxadoten egon ginen, bainan ezer ez zen gertatu. Orduan Maiatzaren 10erako ekintza koordinatu bat antolatu genuen, 3.000 presoz goitik parte hartu zutelarik. Bakoitzak-bere buruari zauritzea, gose grebak (batzu 40 egunetakoak) e.a. aurrera eraman ziren. Gobernuak oso kanpaina sensazionalista bat eratu zuen.;.(COPELek zerikusirik ez zuela, ero batzu zirela, gurekin ezin zela ezer egin...) . Begira, gu Garcia Valdésekin ezin gara. egon, zeren berak nahitaez zerbait ordezkatzen:du.Hitzez inongo alderdi politikotakorik ez da, gizartearen ordezkaria baizik. Baina hori ez da egia, zeren gizartearen ordezkaria baldin bada, presoekin egon behar da, presoek gizartearekin egon nahi baitute; eta presoen ordezkaria ez baldin bada, gobernuarena edo nahi duenarena izango da.
--Kalera irten ondoren, zer nolako posibilitateak ditu preso sozial batek?
--Oso galdera zaila da hori. Familiak laguntzen badizu, aurrera ateratzeko posibilitateak izango dituzu. Baina, gehienei gertatzen zaiena zera da inoren laguntzarik ez duzula eta posibilitateak zeharo moztuta dituzu.
Preso gehienen irteera holakoa da "nora joango naiz? Eguzkia handik irtetzen da, ba handik noa". Dituen lagun bakarrak bere antzekoak direnez gero, eta kondizio berdinetan daudenez gero, ezin laguntzarik eman. Bestalde, eta honekin lotuta dagoena, poliziak preso sozialen akats berdinak ditu. Honen sikologi eta irtenbideak zeharo ezagutzen ditu. Hiru edo lau preso mota daudenez gero, poliziak badaki bakoitzari nola tratatu...
–Zein izango lirateke preso sozialak egun, izan beharko lituzketen irtenbide minimoak?
--Esango dizudana amets bat besterik ez da. Baina horik dira, COPELen eritiz, irtenbide minimoenak. Indulto orokor bat egotea, preso gehienak espetxetik kalera aterako zituena; lan egiteko posibilitatea ematea, herriaren eginkizunetan parte hartu dezagun; mediku-sikiatra e.a.en atentzioa izatea... Baina amets bat besterik ez dela hori adierazten dizut. Emango digutena hauxe izango da: "Reforma Penitenciaria" egitea, beraiei komeni zaiena, presoekin ezertako kontatu gabe, "peligrosidad social" delakoa moldatzea, 2 edo 3 adabaki gehiago jarri... eta hala, denok pozik. Noski, jende batzuri kontsolatuko dio...Baina guk nahi duguna ez da beste munduko gauza bat, eskubide bat baizik. Eta ikusiko duzu. Hemendik aurrera ezarriko dituzten sistemak hauk izango dira: sari eta zigorra bultzatu gartzela barruan; saria handia eta zigorra sekulakoa, jendeak batera ala bestera egin dezan.
Deuseztu egingo gaituzte. Hau da gobernuaren posizioa... Badira delinkuente "handiak", benetako lapurketak egiten dituztenak -Matesa. Reace e.a.- Eta horien ekintzak zuritzeko delinkuente pobre batzu egotea beharrezkoa zaie, beraiei burukominik emango ez dietenak...
P. IPARRAGJRRE
Martuteneko gartzelan batzarrea.
26-27

GaiezGizarteaSektore bazPresoak
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAmnistia
PertsonaiazETXANIZ2
EgileezIPARRAGIRR1Gizartea