argia.eus
INPRIMATU
Euskadi Press
1978ko uztailaren 09a
Jesus Mari Unzurrunzaga, "Euskadi Press"eko antolatzaileari elkarrizketa
Euskadi Press
Jaio berria da "Euskadi Press" agentzia. Denbora luzez zebiltzan zutik jarri nahirik eta azkenik lortu dute. Euskadi notizia da eta bertan gertatutakoaren berriak, komunikabide eta agentzi asko eta askok, guztiz okertuak ematen dituzte askotan. Bestetik, maila batean, sensazionalismoz estali daitezkeen berriak bakarrik agertzen dizkigutenez, batez ere gure Herritik kanpo, hau konpondu nahirik eta gertakizunak diren bezala agertzeko asmoz sortu da "Euskadi Press". Jesus Mari Unzurrunzaga, agentziaren antolatzaileetariko batekin, mintzatu gara.
"Duela urtebete inguru, egunkari berriak kaleratzen hasi zirenean, pentsatu genuen agentzia bat antolatzea. Garrantzia handikoa da eta gainera egunkari batek bainan arrisku gutxiago ditu. Berehala lanean jarri ginen eta lehenengo egin behar izan genuen gauza, burikrazi asuntoak betetzea izan zen, erregistro zenbakia, etab".
-Agentziak lehenago ere badaude, zerk bultzatu zaitue konkretuki berri bat antolatzea?
-Bai, egia da agentzia asko daudela, baino denen artean izugarrizko hutsuneak uzten dituzte. Lehenengo egin nahi duguna hutsune hori betetzea da. Jasotzen ditugun berri guztiak, zehatzak izanik mundu guztian zabaldu nahi ditugu.
-Noiz hasi zarete lanean?
-Administraritza aldetik, oztoporik ez dugu izan, baino beti ere legalizazioak luzatu egin digu. Honela, Maiatzaren 1an hasi ginen dena prestatzen. Tresna aldetik, telex, teletipo, megafoniazko tresnak, etab...
-Ze eratako agentzia da?
-Beno, agentziak hiru mailatan zatitzen dira, kolaboraziozkoak, informazio orokorra eta grafikoenak. Gu lehenengo momentuan informazio orokorra emanez bakarrik hasi ginen, baino mistoa egitea lortu dugu, hau da, hiru mailatan lan egingo dugu.
-Hiru maila hauek betetzeko nola egiten duzue?
-Bulegoan, goizeko 7etatik goizeko ordubatak arte edo gehiago 6 egoten gara, txandatuz eta gero berriak moldatzeko periodista bat dago. Eta garrantzitsuena dena, kanpoko sarea da. Oraingoz, oso motza da, asko falta zaigu egiteko. Euskadi guztian 42 kolaboradore dira eta gero sukursalak antolatu ditugu. Bilbo, Gasteiz, Iruiñea, Donibane eta denbora gutxi barru Donostian irekiko dugu beste bat. Sukursal hauetan periodista profesional bana egongo dira.
-Euskadin eta kanpoan zer moduzko harrera izan duzue?
-Ona, beharbada Euskaditik kanpo hobea, baino hau normala da, hemen bertan egonik gauzataz jakitea errezagoa baita. Estatu mailan, orain gabiltza kontratoak egiten eta momentuz gauza ondo doa. Eta kanpoan, France Press, UPI, Tass, United Press, denak oso interesatuak daude.
-Gauza praktikora jota, zuek berria eman ondoren, jasotzen dutenenk emana bezala sartzen dute, aldatua, hau nola egiten da?
-Normalean, guk emandako berria jasotzen dute eta gero beraiek nahi duten bezala moldatzen dute, beraz ikuspegi jatorra dutenak neurri honetan emango dute, faxista direnak, hankaz gora jarriko dute, etab... Baino hau ez da gurekin bakarrik gertatzen dena, baizik denekin berdin egiten da. Egiten dutena iturriaren izena jarri da, bainan piratismo haundia dago.
-Beraz, konpetentzi izpiritua berehala irten daiteke.
-Bai, orain arte Euskal Herrian lau, nik erbi zakurrak deitzen diet, pertsonek maneiatu dute informazioa. Orain gu irtetzen gara eta... Ikusi egin behar zer gertatzen den. Dena dela, gure asmoak noski ez doaz hortik, guk gurea eta besteak besteena. Guk egin nahi duguna garbi dago, dauden hutsuneak bete eta ematen diren bezala agertu. Gure Herrian egunean gauza pila bat gertatzen dira, askotan batzuk ez dira argitaratzen edo esaten, beste batzuetan trakestuak ematen dira eta ez hemen bakarrik, mundu guztian. Eta nahi duguna gure Herriaz mintzatzen direnean, egia esanez mintza daitezela da.
-Nola daude eratuak?
-Oraingoz, "empresa individual" bezala gaude, baino epe laburrera kooperatiba bihurtu nahi dugu, lana egiten dugun guztiok parte hartuz.
Bukatzeko, hitz gutxitan, honela laburtzen digu agentziaren lana, hartu eta bota, pelotan bezala.

Agentziaren lana: hartu eta bota
29

GaiezKomunikabidAgentziak
PertsonaiazUNZURRUNZA2