Dafidd Iwan, Eisteddfod 77-ko antolatzaileari elkarrizketa
EISTEDDFOD 77
Urtero, galesek izugarrizko bilkura antolatzen dute. Hortan egiten diren egikizunek garrantzi handia dute Cymruko Galesko herriarentzat. Aurten Wrecsam hirian egin dute, eta bertan, honen antolatzaile batengana jo dugu. Dafidd Iwan bera, kantari famatua. Berehala hasi gara solasean.
-- Zer duk eisteddfod?
-- Eisteddfod'amateurrentzako arte lehikate-jaialdia duk. Ba dituk hiri 'eisteddfodan' asko. Herrialdekoak ere batzuk. Eta gazteentzako Eisteddfod nazional bat. Wrecsango hau garrantzitsuena duk: 'Cymruko Eisteddfod Nazionala'. Urtero hiri desberdin batetan egiten duk.
--Zertarako egiten dituk 'eisteddfod' hauk?
-- Cymruko hizkuntza eta kulturari laguntza emateko eta kantuan, mintzaketan, poesian, pinturan, dantzan -- klasiko eta modernoan --, etab oiharri sendoak finkatzeko. 'Eisteddfod'aren hizkuntza ofiziala Cymraeg duk.
-- Beraz, zer ikus zitekek 'eisteddfod' en?
Ofizial lehiaketatik kanpo, Cymruk amateur eta profesional artista hoberenen saioak ikus zitzazkegu. Gainera Cymruko zenbait mugimenduak eta elkartek antolataruriko maota guztietako informal jaialdiak egoten dituk. Eisteddffod-eko zelaian badituk mota askotako standak ere, zenbait elkarte eta mugimendurenak, bai kulturalak, bai erligiokoak, etab. Telebista kateenak, musika tresnen egileenak, esku lanenak, ere bai, industrial erakusketak, janlekuak, etab (Baina alkohol ttanttorik ez).
-- Zer jende etortzen duk honera?
Cymrouko herri guztietatik etortzen dituk eta kanpotik ere bai.
-- Ingeles hizkuntza nagusia den hiri batetan gatxeok. Hala ere cymraegez hitzegiten entzuten diagu maiz. Nahi al dik Cymro-ko herriak bere hizkuntzaz hitzegin? Zer portzentaiak zetxeudek?
Cymrun 2 3/4 miloi pertsona zeudek eta horietatik 5 edo 600.000k hitzegiten ditek cymragez Baina industrial hiri gehienetan,, Hego eta Ekialdean alegia, oso guti. Hala eta hguztiz ere, jende askok hitzegiten dik hiri hauetan. Wrecsean oso hiri anglizisatua duk, baina mintzatzen den jende askoz eta heziera-hizkuntza duej lehen eta bigarren mailako eskola batez. Mintzatzen ez den jende askok ikasi nahi litek eta asko, orain, gauez, espezial ikastaroetan ari dituk ikasten.
-- Hik, Cymraeg galestar guztiontzat berriro zuen hizkuntza normala bilakatuko dela uste duk, ala hiltzeko larri dakusak? Ez al zitekek Irlandan bezala gerta?
Cymraeg birbizteko kinka diagu, baina bere bizita, datozen hamar urteen gertakizunetan zetzak. Ni ez nauk pesimista. Ni cymrae nauk ; beraz, gure hizkuntzak bizi behar dik! Denbora luzea pasako duk jende guztiak hitzegin dezan arte. Bi alestarrok eta bai ero eta gehiago henien bizitzeko etortzen ari direningelesek..
-- Hizkuntzaren aldeko mugimendu baten standa ikusi diagu . Azal aldiezagukek, mezedez, hori zer den?
Ikusi duzuena "CYMDEITHAS YR lAITII CYMRAE( " Cmyraeg hizkuntzaren aldeko elkartea) 1.962an Cymraegaren status ofiziala lortzeko sortu zen militante mugimendu bat duk. Arau ofizaletan, Kamino seinaletan, lege arloan, eskoletan, merkatal niunduan, komunikabidetan etab. erabiltzeko propaganda egiten hasi huen. Orain sozialista eta kornunista bihurtzen ari duk. Hizkuntzaren bizitza, herriarentzako lanarekin eta basa herrialdeetan jendeentzako etxeekin batera bait doa.
-- Hemen ikusi dugun jende gehienak Euskadi ezagutzen dik. Gure Herrian zoritxarrez, ez duk horrela gertatzen. Zer duk Euskal Herria galestarrontzat?
-- 'eisteddfod'ean interesaturik dagoen jendeak ba zekik Euskadiz, hango azken politika borroken berri izan bait du. Prentsa britanikoa Francoren alde ere bait zegoen, prest hituen hango gertaera azaltzeko. Baina ezagutzen duguna ez duk aski. Cymru eta Euskadiko herrien arteko harreman gehiago ikusi nahi nikek.
-- Galestarrok politik problemarik ba al duzue?
-- Cymru-ko politik problema larriena.jende askoren eritziz, langabezia duk.
Jende gazteek alde gin behar ditek lan bila. Langabeziaren portzentaia Cymrun England-en baino handiagoa duk et erdineurriko soldata tikiagoa. Galestar nazional nortasunaren problema eta mugirnendua gero eta inportanteagoa bihurtzen ari duk jendearentzat baina England argi zebilek zapalketa nabaria izan ez dadin.
-- Galestarrek independentzia nahi al ditek?
Haietariko askok 'independentziarik ez' esaten ditek orain, baina gehienek kontrol handiagoa nahi ditek galestar arlo eta erabakietan.
-- Independentzia nahi dutenen artean, zer bide uste ditek dela hoberena?
-- Sistema konstituzionala, hauteskundeen bidez. Baina hauteskundeak baino gehiago beharko duk Independentzi;i irabazteko ! "CYMDEITfIAS YR lAITH" militantea duk, eta txikizio borrokaldietan saiatzen dituk, baina bizirik' ;irriskutan jarri gabe. Alegia, ez ditek, bonbarik eta, erabiltzen.
-- Cymru-ko Alderdi Nazionalista langileen alderdia al duk?
Ez, ez oraingoz. Intelektualek bultzaturiko alderdia duk, eta erdiko maila berenganatzen dik ere. Baina gero eta langile gehiago "Langile Alderdi Britanikoak" (Labor. Part.) desilusionaturik'.
"Piaid CYmru"runtz jo ditek. Hau 1925ean hasi huen, intelektuak eta idazle batzuek sortua, kultura arloan jokatzeko bereziki. jatorrizko politika ekonomikoak eskuineko joera zuen, baina enfasi handia emanaz beti indibiduak eta lokal "komunitatean". Nazioaren ideia "komunitaten komunitate"bezala rentarala duk 'Plaid Cymru'ren prentsainenduan, eta Alderdia orain sozioalistagoa irekitzen ari zaiguk bere jokaeran.
Baina 'Plaid Cymru' autogobernamenduaren aldeko mugimendua duk batik bat, eta eritzi politikoaren itzal askorentzako, aterkia bezala duk. Beraz, nik uste, inportantea duk oran irautea, autogobernamendua lortu arte. Ingelesak, oso ondo zekik "bana eta irabaziko" delakoaren ;arte oso ongi 'praktikatua'munduan zehar bere kolonietan. Baina poz handia duk galestar Herriarentzat, ingelesaren bandera behera egin dela bere kolonia batzuetan (Indisa, Pakistan, eta azken honetan Afrikako zenbait Herrietan ere -- ). Cymru bere lehen kolonia huen. Baina azkena izan ez dadin espero dugu!
-- Hi kantaria haiz. Nola zegok cymraeeg-kantua?
-- 60:ean izugarrizko berpizte izan zian cymraegezko kantuak, eta kantu askoren muina politiko eta satirikoa huen. Hizkuntza eta nazionalitateari buruz, ingeleseaz bromak eta ingelesen jokaerak hartzen zituztenen trufatzeaz. Gaurko galesezko kantuak ez dituk hain politikoak baina cymraeg kultura modernoaren zati handi bat osatzen ditek. Cymraeg, gaurko bizitza eta kultura modernoaren hizkuntza izan behar dik, bizi dadin nahi ba dugu.
-- Zer esan diezagukek keltik Herrien arteko harremanei buruz?
-- Keltikoen arteko harremanak indartu dituk gaur egun. Lehen harreman kulturalak hituen baina orain politikoak dituk ere. Keltik Hemetako nazionalista gazte asko ukipen handia eukitzen hasi dituk, eta alderdi nazionalista gazte asko ukipen handia eukitzen hasi dituk (S.F..Plaid Cymru, UDB, MK, eta SNP) handitzen ari dituk harremanak.
-- Besterik esan nahi al huke?
-- Esan dudanez, Cymruren etorkizuna ez duk pesirnista edo optimista bezala izateko gauzarik. Ez zegok hautatzerik baina hau egitea gauzarik inportanteena duk gure bizitzan Cymraeg eta Cymru gure buruaren zerbait dituk. Haien gainbizitza gurea duk. Inportantea duk gai ekonomiko eta politikoa baina funtsezkoa Herri gogoa duk, bizi nahia. Nik minoritate herriek nazional gainbizitzaren aleko borrokaren elkar batu behar dutela uste diat -- kelti Herriek, Euskadik, Catalunyak, Galiziak, Occitaniak, Flamenilerrek,Altsaziarrek etab --. Borroka bera duk nazio guzti hauetan, gure herrientzat, gure hizkuntzentzat, gure kulturaretzat, gure natural, baliakizunen kontrolentzat. Cyrmuko borroka eta Euskadikoa berea duk. Etsaia berdina duk, metodo diferenteak erabili arren. Eta nik gure Herriek urrengo dekada inportate hontan, elkar lagun dezaketela uste diat.
--Eskerrik asko.
ENDIKA
Makroantolaketa.
Tresna zaharrak, bide berriak
Oraindik ikus daitezke horrelako lanak.
36-37
Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\GALES
Pertsonaiaz\IWAN1
Egileez\ENDIKA1\Politika