Objetoreak Gose-Egarri
Azken egun hauetan Euskadiko hiririk inportantenetan zenbait andre-gizon bere burua kateaturik edo kartel sandwich bezala jarririk ibili izan da, gobernu zibilaren aitzinean eseritzen ez zirenean.
Ekintza hauen zentzuaz eta halaber jan eta edan gabe egoteko arrazoiez hitzegiteko Bilboko Carniceria Viejako etxe zahar batetara abiatu gara.
Nola hasi zen gose greba?
Marco Pannella Italiako diputatuari geure solidaritatea agertzeko. Diputatu honek Figuerasen dauden zazpi objetorei bisitatzeko baimea eskatu zion Espainiar gobernuari baina honek ukatu egin zion: orduan, horren protestaz eta borondate oneko jestoren bat eskatuz, gose eta egarri grebatan deklaratu zen. Hemen Bilbon 26.an 8.30.etan 5 objetorekhasi genuen. Asteartean elkartu ziren gainerako seiak.
-- Zeintzu dira ekintza honen xederik inportantenak?
Esan bezala, Pannellarekidio solidaritatea. Diputatu horrek objezioaren alde agertzearren bere burua arriskutan jartzen dago, hainbeste denbora jan eta edan gabe egonez. Ordu guti gelditzen zitzaiola bizitzeko jakinik, zerbait egin beharra genuela uste genuen eta gose eta egarri greba bat hastea erabaki genuen, horrela une kritikoan -koma, infartorik etab. bazukeen-erreleboa hartzeko.
-- Zein mailatan desarroilatzen ari zarete greba?
Bilborekin batean hasi ziren Gasteiz, Gerona eta Zaragozan ere. Garellanon preso zegoen objetore bat ere -- Xabier Muela -- grebatan jarri zen, eta halaber Ernesto Varona, Guadalajaran preso dagoen arabar bat.
Haseran, Gasteiz eta Bilbon greba ez zen bakarrik gosearena, edariarena ere bai. Pannellarena bezalakoa halegia, baina honekin hitz eginda gero, gosearen.bakarrik egitea erabaki genuen, baina egoera kritiko batetan sartzen bada, orduan.egarriarena ere egiteko asmoarekin. Donostian ere kateatze bat egon zen. Madril eta Bartzelonan ere orobat, eta zenbait manifestapen.
-- Eta maila internazionalean?
Marco Pannella entzute internazionaleko pertsonaia bat denez, anitz pertsona litateren laguntza eta babesa ukan du, hala nola Alberto Moravia. Ignacio Siloné, Sinione de Beavoir, Rafael Alberti. Lugi Betanzi, J.M. Diez Alegria, Ernesto Pannducci, Ronald Barthes, etab. Bestalde Fortuna. Italiar sozialista Madrilera joan zen bere solidaritatea ager zezan. Guztiek erregeri eta gobernuari eskaera bat bidali liete bizitzaren garantia exijituz, eta halaber erantzun bat Espainia Estatuko gartzeletan 2.000 preso militar edukitzearren. Bestalde, Bruxelasen Italiako diputatu batek, Adele Facciok, dokumentu bat presentatu zuen Europako Ekonomiko Elkarteko presidenteak eta diputatu guztiek sinatua, giza-eskubideen be- giratzea eskatuz.
-- Zer ari zarete lortzen?
Gauzarik garrantzizkoena, eduki duen oihartzuna izan dela esan dezakegu, bai Estatu mailan, bai Europa guztian, irrati, prentsari etab.i esker... Horrek denorrek presio bat egingo dio gobernuari momentu honetan, laster objezioaren hauzia estudiatuko duen momento batetan. Oraingoz esperantza handia dugu objetoreen amnistia ere hurrengo amnistian sartuko dela, hau da, Gorteetan eztabaidatuko den horretan: hori eskatu dute behintzat oposizioko alderdiek.
Maila konkretoago batetan, Joan Amengualen kontra egon behar zen gerra- kontseilua luzatu egin da, Pannella etorri zen kontseilua bera. Gero, behar bada, lehen aldiz, domunikabideek serioski hartu gaituztela.. Jan gabe gaude bost egun hauetan, denbora guztia irratiarekin harremanetan gaude. Eta ongi azaldu dutela gure grebaren linea esan dezakegu eta halaber Ekuskadiko gainerako ekintzak ( Gasteiz eta Donostiakoa). Euskadin egongo diren gatazka guztien informazio egiazki eta errela batetarako lehen pausoa izango den itxaropena dugu.
Hizketan ari ginela, urrilaren lehenean, Xabier Muela, Garellanoko kasernan preso zegoen objetorea, kalera irten da, askatasun probisionalarekin. lrten eta berehala, gose grebatan zeuden adiskideengana etorri zen, elkarhizketa bat edukitzeko aukera emanez.
-- Zeintzu dira zure arrazoiak objetore izateko?
-- Batez ere, biziari eta gizon guztien askatasunari buruz dudan errespeto sakona. Ez dut: ere hiltzen ikasi nahi;ez dut sekula ere neure kontzientziaren kontra doazen ordenarik beteko, eta ez nago prest Euskal Herriaren eta edozein herriren kontra doan instituzio errepresibo eta matxista bati laguntzeko.
Zein da zure egungo egoera?
Begira, nahiz eta objetore deklaratu ni, ez naute prozesatu Ley de negativa a la Prestación del servicio militar delako horren arauera (horren arauera hirutik zortzi urtetarako gartzelamendua ematen dute), eta filetara ez inkorporatzearen detenitu ninduten. Hasiera-hasieratik nedukan maiatzaren 29.ko indulto militarraren gatik kalera joateko eskubidea, baina ez didate aplikatu orain arte. Orain egin badute, neretzat klaru dago, Pannellaren inguruan sortu den mugimendu horri esker izan da, dudarik gabe. Hala ere, ez dira gauzak konpondu, zeren askatasun probisionalaren textoan bertan esaten baitzidan berriz ere soldaduskara joan behar nuela, eta jakina, nik ukatu egingo dut objetorea bainaiz
Horrela, bada, nahiz hurrengo amnistiak lagun asko kalera atera, kontzientzi objezio eskubidea onhartzen eta zerbitzu zibil herrikoi bat fundatzen ez den bitartean, objetoreak detenituak izango dira. Dena dela, aurrera jarraituko dugu geure burrukarekin.
17
GaiezGizarteaSoldaduzkaItsumisioaMobiliazioa