Antton Dorronsoro, EHNE-ko lehendakariari elkarrizketa
Baserritarrak zer?
Zeruko Argiaren azken zenbakian, EHNE, baserritarren sindikatoak hospatu zuen lehen Biltzar Nagusian berri eman genizuen. Gaur egun baserritarrak dituzten arazoak zehatzago jakiteko, Antton Dorronsoro Lehendakariarekin hitzegin dugu. Hona hemen berak esan diguna:
Z.A.-- Ze arrazoiengatik sortu duzue EHNE?
.K.-- Baserritarrok, gure interesak dafenditzeko, gure problemak konpontzeko, gauden zapalketa egoera hontatik ateratzeko, ez daukagula elkartzea beste erremediorik, uste bait dugu. Elkartze nahi honek berarekin dakar elkartasun sortu beharra, ahalik eta zabalena eta indartsuena, Gipuzkoako baserritar guztien ordezkari izango dena. EHNE horixe izatea nalii dugu.
Gainera,orain arte eduki dugun sindikatu ofizialak ez du serbitu baserrit;irron interesak defenditzeko, baizik eta gizon bakar batzuen probetxurako eta diktaturari iraun arazteko.Umezurtz eta inongo laguntzarik gabe gengozen hoietatik eta geurok geure gisa elkartzea beste biderik ez dugu ikusi. Baserritar guztiok elkartzen ez bagara ez daukagu zer eginik.
Z.A. - Ze araza garrantzitsuen dituzue gaur egun baserritarrok?
A.- Arazo askoren ondorioa da gure gaurko baserrietako bizi ezina. Ez da erreza izango guzti hoik hemen bat-batean aipatzea; asko bait ditugu eta maila ezberdinetakoak gainera. Bi sail nagusietan banatu genitzake arazo hauk: ekonomiazkoak eta sozial edo gizarte mailakoak.
Fkonomiazkoak. Baserriko lantegia ez da rentablea. Ordu asko lan egin behar dira baserrian soldata kaxkar bat ateratzeko. Famili guztiak lan egiten du bizi ahal izateko. Mila aldiz esan ohi dugu gure artean : baserrian orduko hogei duru irabaziko bagenu, honez gero aberastu ginen! eta gaur egun, beste sektoreetan nork lan egiten du hogci duro behetik? Beraz, gaur egun baserrietako arazorik garrantzitsuena ekonomikoa da . Baserriko lanaren crrentabilitate eza, beste arazo askoren indorioa dugu:
Baserritarrok saltzen ditugun produktoen salmentaren prezio bajuak.
Batetik teknika aurrerapen gutxi eta bestetik lur sail txikiak teknika aurrerapenei behar bezalako produktibitatei ;itcratzeko.
Baserriko produktoen komerzializazioa eta transformazioaren kontrolik eza. Bitartekoak baserritarren izardia~ aprobetsatzen direlarik.
Lurraren espekulazioa, kontribuzio sistema desegokiak, baserritarrentzat laguntza eta serbitzu gutxi egotea, etab.
Gizarte mailakoak. Arazo ekonomikoaren ondorio bezala agertzen dira baserrietan ditugun giza mailako arazoak. Hauk gizarteko beste sektoreetatik nekazaritzara dagoen diferentzian oinharritzen Jira batez ere: langileek baino kondizio txarragoko seguro sozialak; behar dugun prestakuntza eza ; baserriko lanak duen lotura handia, honek dakar egun bat osorik jai ezin egina,oporketarik ezin hartua; baserrietako maiorazgoek emazterik ezin bilatzea, ctab...
Z.A.-- Arazo hauk kontuan izanik, nola ikusten duzue Euskadiko beste probintzienganako batasuna?
A..-- Arazo hauk baino gehiago, beste batzuk zailtzen dute nekazari guztien elkartzea. Arazo hoiek, dieolojikoak eta politikoak gehiago dira beste mailatakoak baino, batez cre Nafarroa eta Arabari dagokionex. Dena dela, aspaldi hasi ginen probintzi guztickin elkarrizketatan, denon artean elkartasun bakar bat egiteko. Gipuzkoa eta Bizkaikockin ez da arazorik sortu. Araba eta Nafarroakoekin gehiago hitzegin behar dug u, eta tamalez Iparraldekoekin atzeratuagoak aurkitzen gara.
Z.A.-- Ze oztopo aurkitzen dituzue zuen nahiak aurrera eramaterakoan?
A.- Lehenengo oztoporik handiena, esperientzi falta da sindikalgintza lan honetan. Ikasiz joan behar. Beste maila batzuetan, denbora falta haundi batekin aurkitzen gara, ordu asko sartu behar, bai baserrian, bai elkartean, eta denboraz ezin gara iritxi, ondorio bezala, lagungarri eta beharrezko ditugun azterketen falta. Gazte jendearen falta; behin adin batera iritxi ezkero, gauza hauei etzaie garrantzirik ematen, gazteak ernatea errexago da, bainan hauek falta direnez...
Z.A.-- Gazteak aipatu dituzu. Tolossako biltzarrean gutxi ikusi genituen. Zergatik da hau?
A.-- Ba, gu harriturik gelditu ginen joan ziren gazte guztiekin, Gipuzkoako baserrietan lan egiten dutenak han ziren. Bainan baserrian lan egiten duten gazteak gutxi dira, eta hauen falta, euskal baserriek planteaturik daukaten arazorik garrantzitsuenetaraikoa da. Badaukagu zer jorraturik arazo hau aztertzean. Baserritarrok hezurretaraino sartuta daukagun niin-bizia da hau.
Z.A.-- Ez alkaterik ez baserrian eta industrian lana egiten duenik ordezkari bezala onartzea, zergatik dela derizkiozu?
A.- Alkateak karg udun itate;iri burur. i olosan arbi gelditu zen jcndeak daukan eritzia. Ez da erraza izango, gizon hutek baserritarra izanik alkatctza eta EHNEko zuzendaritza behar bezcla eramatea Bietako batean izango baitu nahiko lan. Dena dela, berrogei urte hauetan ezagutu dugun alkategintzak badu zer ikusirik noski.
Beste aldetik, Gipuzkoako baserrit~rrcn erdiak, erdikazko baserritarrak dira. Hauk, probintzi mailan ezinezkoa dute kargurik izan, bainan bailara eta herri mailan bai, lehendakaritza eta lehendakari ordezko karguak ezik. Baserrian lan egiteak lotura haundia badakar, haundiagoa iiraindik bietan egiten badu. Ordu libre utxiago izango ditu noski.
11
Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Nekazaritza
Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\EHNE
Pertsonaiaz\DORRONSORO1