argia.eus
INPRIMATU
Zer da P.S.A.N. (P)
1977ko abuztuaren 07a
Carles Castellanos, P.S.A.(P) (El partit socialista d'Alliberament Nacional, privisional dels paisos catalans)-ko partaideari elkarrizketa
Zer da P.S.A.N. (P)
P.S.A. f4. (P)"'El partit Socialista d'Alliberament Nacional, privisional, dels paisos catalans " da.
P.S.A.M.-en ezker aldera jokatu zen mogimendu batetik jaio zen, 1974eko rnartxoan. Euskadiko ezker abertzalearen berdintasun handiena daukana da. Z. ARGIAK honako elkarrizketa egin dio Carles Castellanosi P.S.A.N. (p)ren personalitate ganrrantzitsuena, hiru aldiz gartzelatua eta behin herbesteratua izan dena.
Z.A.: Noiz eta nola jaia zen P.S.A.N (p)?
Carlos Castellanos.-- Frankismoaren garaian bazen mogimendu nazionalista bat; hala ere bere norabidea burgesia-txikiarena zen eta "Front Nacional de Catalunya" ren barruan agertzen zen. Mogimendu horrek hirurogei urteetatik aurrera sozialismoaren aldera jo zuen, eta bide hortan zorhitu da. Bere erabateko sektoetatik jaio zen, P.S.A.N., eta bere helburuak gaur independentzia eta sozialismoa dira eta ezberdintasunak helburu horietan, helburu horik azaldu nahi direnean, sortzen dira: borroka herrikoiari buruz eta alkar tasun politikoaz.
Z.A.: Orduan zeintzuk dira zuen ezberdintasunak P.S.A.N. ofizialarekin?
C.C. -- Alde batetik, katalandar herrien izenenan, gu masa erakunde deritzaienen alde gaude. Haiek, berriz, zalantzetan daude eta adibidez oraindik CCOOetan daude. Gu mugimendu nazionalista eta iraultzaileen elkartearen alde gaude eta haiek alderdi estatalistekin egiten dituzten paktuen alde daude. Hala ere hurbiltzea lortzen ari da eta gaurko ezberdintasunak praktikan bakarrik sortzen dira.
Z.A.-- Zeintzuk dituzue ideolojiari buruz zuen oinarri berezienak?
C.C.-- Independentzia ( honek estadu sozialista katalandarra esan nahi du) sozialismoa, sozialismo planifikatu eta autogestiozko sozialismo baten artean jartzcn dugularik. Hortarako bide bat bakarra ikusten dugu: langileriaren eta herrikoi indarren bitartez eramatea eta hori mailatan : a) oinarrizko mailan, b) sektore iraultzaileen erakundearen bitartez. Honetan E.I A.rekin antz hendia dugu.
Iraultzarako indar harmatu eskubidearen alde gaude, indar errepresiboen aurka den erantzuna bezala. P.S.A.N. (p)ek erakunde militar bat prestatzeko asmoa du; hala.ere gu eta erakunde horren artean autonoimia bat izango da.
Z.A.-- Catalunya (Euskadi bezala) zatiturik dago muga baten bitartez; zein da zuen erabakia Frantziaren menpean aurkitzen den lur horri buruz?
C.C.-- Catalunya )par (Rosellonen zati bat) beste herri katalandarrekin sartu behar du eta hori estatu katalan sozialista bat sortu arren. Catalunya Nord, konzientziari buruz, atzeratu samar aurkitzen da; bainan giro berri bat sortzen ari da; P.S. AN. (p)ek han O.R.S.C. ( erakunde gazte bat) dauka eta gure aldetik lagun batzuk lanean ari dira.
Z.A.-- Sindikal mailan, zein da zuen jarrera?
C.C.-- (p) "Col. lectius obres en lluita" indartzen ari da. Hori etorkizuneko klase nazionalen sindikatoa da. Asanbladazko mugimenduaren alde eta langileri katalandarraren konzientziaren alde dago. Bere elkartasunak CNT ta C.S.U.Tekin eramaten ditu . L.A.B.ekin harremanetan gaude euskaldun sindikatu horrekin antz handia baitugu.
Z.A. -- Esaten da talde txiki bat osatzen duzu ela, zenbat ote zarete?
C.C.-- Denon artean 400 gutti gora bera; hala ere esan behar da gure alderdia talde banguardista dela eta gure militanteek oso eginkorrak direla. Zenbaki horiek ez digu ezer asko adierazten.
Z.A .-- Esan zerbait zuen eta euskal abertzaleen artean aurkitzen diren harremanei buruz.
C.C.-- EHAS-ekin puntu bat berdina dugu: Bresteko eskutitzean batuak gaudela.
EHASi buruz esan behar da bere ezker mailako jendeak harremanak eskatu dizkigula eta interesgarriak iduritzen zaizkigu, EIArekin hrubiltasun bat sortu nahi dugulako. Gure harremana ETA (pm)rekin aurrera doaz (Barruko mailan) ; bainan kanpoari begira gure harremanak EIArekin ditugu.
Z.A.-- Harreman hauk, diplomazi-mailan aurkitzen ahal dira edo...
C.C.-- EIA-rekin baditugu harremanak batez ere masa erakundeei buruz eta oso probetxagarri zaizkigu.
Z.A.-- Zergatik ez duzue harremanik LAIA (ez eta bai)ekin?
C.C.-- Ez dago arrazoi politikorik, zailtasunak teknikoak dira eta benetan ezagutu nahi ditugu LAIAn aurkitzen diren sektore guztien experientziak.
ESB eta ESElri buruz, gure politika aparteko bideetatik doa eta guretzat ez dute interes haundirik.
Z.A.-- Zergatik ez zarete hauteskundeetara joan?
C.C.-- Beren demokrazia faltagatik eta indarren koerlazioagaitik.
Hala ere ez dugu boikot kanpainarik egin; hauteskunde horien salakuntza burgesiaren jarraipena direlako izan da.
X. ISASA eta J.C. DONOSO
9

Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\KATALUNIA

Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\KATALUNIA
Pertsonaiaz\CASTELLANO1
Egileez\ISASA1\Politika
Egileez\DONOSO1\Politika