argia.eus
INPRIMATU
Itzuli Egin Behar
1977ko abuztuaren 07a
Mario Onaindiari elkarrizketa
Itzuli Egin Behar
Mario Onaindia
"Ajedrez jokoa da hau. Gobernua zain dago guk zein pieza mogitzen dugun, jokatzeko, eta gu ere Gobernuak egiten duenari begira gaude".
Honela definitzen zuen Mario Onaindiak estrainatuon egoera. Larena 3asaurin eta beste guztiak agintariengana presentatu gabe, oraindik hori esplikatzen duten agiria atera gabe zegoenez gero, hau izan zen lehen gaia gure elkarrizketan. Baina atzetik hasten da Mario guzti hau azaltzen.
Geroari itxaropentsu begira. Zer dakusak Mario? -- dio Ezkerrak.
-- Gobernuak, Euskal Herrian izuga rrizko folloia eta huelga orokorra egon zirenean, presoak atera egin behar zirela pentsatu zuen, baina ez zegoen prest amnistia orokorra emateko. Problema zen euskaldunak gartzelan edukitzea eta baita ere preso haoiek, ETAr hoiek, kalean egotea. Hau, herriaren presioaren aurrean burua nakurtzea litzateke . Orduan, estrainamenduen, "soluzioa" aurkitu zuen.
Guk bagenekien roilo hori ez zela bukatukogu Belgican egotean, eta "soluzio" probisionala zela . Guretzat soluzioa preso guztiak irten eta beren etxetara joatea da. Baina momentu hartan gauza "en tablas" zegoen.
Guk hara joatea onartu genuen, baina konsziente izanez burruka ez zela han bukatzen. Belgican ondo geunden, lan egiteko eta ikasteko posibilitateak ere izan zitezkean... baina guretzat ez du zentzurik han egoteak.
-- Jarri ahal zenuten eperik honuntz itzultzeko?
-- Haseran pentsatu genuen hauteskundeen ondoren hemen izango ginela berehala. Ez zen horrela gertatu. Dena dela, bakoitza pertsonalean hasi zen planteatzen itzuli beharra; izan ere, hura beste gartzela mota bat da.
Baina pentsatu genuen gure itzulerak. zentzu politikoa zuela eta ez zela nor bere aldetik etorri behar. Alderdi politiko batzuei planteatu genien hau, gure itzulera ez zedin izkutuan izan, nabariki baizik eta gure presentzia Espainiako Gobernuari inposatzeko.
Gure presenzia inposatzea bi aldetara ikusten genuen; alde batetik, ahalik eta laster normalizatu, familiarekin egon eta kalean ibili, klandestinitatean ibili beharrean, normalki. Eta bestaldetik, guk, euskaldun bezala, Euskal Herrian dauden burruketan parte hartzea, Askatasunaren Ibilaldia baldin badago edo Perturren omenaldia edo beste edozein burruka...
Hortaz, guretzat, etxean sartzea ez zen normalizazioa. Ez gara bakarrik familiarekin egoteko etorri, burruketan parte hartzeko baizik.
"Legalizazioaren" Problema
-- Orduan problema bat zegoen: gure "legazizaioarena". Durangon guretzat juiez bakarra herria zela esan genuen; eta herriak borreroetatik salbatuz, gartzelatik ateraz, e.a. bere berediktoa emana zuela. Beredikto bakarra, herriarena da.
Baina beste legalitate bat ere badago: Gobernuarena, zapaltzaileena.
Abogadu batzuekin konsultatu ondoren uste genuen,hemen azalduz gero, kondena hausteagatik hilabetetik sei hilaberako zigorra emango zigutela, eta kasurik txarrenean, berriro Belgicara bidaliko gintuztela. Tartean gainera Erregeak Parlamentuari presentatu behar zion amnistiaren asuntoa zegoen, parlamentarioek eskatuko zutena, e.a.
Baina gauzak ez daude duela hilabete bezain xinple eta argi. Durangokoaren ondoren ez ginen kalean klandestinoki ibili. Nahiz Gobernuaren legalitatea hautsi, gure portaera hori onartzen zuen. Onartzen ez zuena guk politikan parte hartzea zen; omenaldi bat baldin badago gu hara joatea.
Anoetara joaten baginen gure bila hasiko zirela. Ikusi genuen. Gu hara joango ginela jakin zutenean, neurri batzu hartzen hasi ziren; Larena detenitu, estrainatu batzuen etxera joan: Ezkerraren etxera, Mentxakatorrerena... Uste zuen honela beste aldera joan eta ixilik geldituko ginela.
Guretzat interesantea zen lehenbait lehen "legalizatzea" Juezarengana presentatuz edo. Baina bestalde, ikusten genuen absurdoa zela Euskal Herrira "ilegal" etorri eta Juezarengana presentatzea. Eta pentsatu genuen hobe zela guk gure gauzak egiten jarraitzea eta norbait erortzen balitz, harekin solidarizatzea. Gero, Larena erori baino lehen guztion arteko batzarre batetan, ez itzultzea eta ez entregatzea erabaki genuen.
Anoetan azaldu ginenean, Gobernuak hura reto bat zela ikusi zuen. 1870eko lege bati heldu dio eta juzgaturik gaudenontzat 20 urteko gartzela eskaintzen du, hau da, guk genuen azken kondena, ez estrainamendu eta ez beste.
-- Eta jugatu gabe daudenei?
Legalizazioa, Amnistiarekin
-- Nik ez dakit zer egingo duten, eta uste dut beraiek ere ez dakitela. Hau problema politikoa da, Amnistia osoaren problema, azkenik, Euskal Herriaren problema.
Amnistia orokorra ez dela problema iinplea ikusi da azken urte hontan. Amnistia osoa etenduraz bakarrik aurrera demokrazia burgesa. Orain, Euskal Herrian batez ere, demokrazia burges hori ez dago estabilizaturik. Egoera oso konplejoa da. Amnistia osoa ez da pentsatu behar Gobernu hau erori ondoren beste batek ekarriko duenik. Posible da horreIa ez gertatzea.
Gu, Amnistia osoa ematen denean legalizatuko gaituzte. Baina amnistia osoarena oso prozesu luzea da. Hemendik hamar, hamabost egun edo hilabetera detenitu berriak izango dira... eta berriro borroka egin beharko da.
Herri baek kalean bere kondizioak jar ditzazke astebetez, izugarrizko problemak sortu, baina gauza ez da astebetean aldatuko, borroka luzearen hidez baizik.
-- Esperantza falta?
-- Ez, ez. Baina borroka oso luzea izango da. Talde batzuek huelga generalaren bidez egun batetik bestera guztia iritsi daitekeela uste dute.
Baina amnistia osoa beste guztia ez dira astebetean eskuratzen... oso borroka luzeaz baizik.
Hau oso berria da Europa guztian. Toki askotan faszismotik demokraziara modu sinboliko batez pasa dira. Hemen gauzak askoz ere astiroago, zailago doaz; baina horren eraginez herrian kontzienttzia haundiagoa izatea eta batez ere gehiago organizatzea lortzen da. Forma berriak sortu dira iadanik organizazio aldetik.
Lehengo Ideiak Frogaturik
-- Preso zaharrenetako bat zarenez gero, esan iezaiguzu nola aurkitu duzun Euskal Herria zortzi urte geroago. Jendearen zeukiko harrera, hemengo egoraz zure iritzia...
-- Sensazioak esplikatzea ezinezkoa da. Denak ia negarrez, oso nerbioso azaldu gara, baina hori ezer ez esatea da.
Guretzat Euskal Herriaren alde borrokatzea oso gauza pertsonala da.
Gu hasi ginenean independentzia ez LCI1 "problema a la orden del dia".Ikusi nahi genuen posible ote zen abertzale eta soizalista izatea. Gure borroka ideologikoa garai hartan hortik zihoan.
Orain ikusten dugu herriak onartu dituela, duela hamar urte erdi-ero batzuenak ziren ideia haiek. Gaur egun herriak "ETA herriak zurekin" eta "Gora Euskadi independientea eta sozialista" eta horrelakoak esatea guretzat oso hunkigarria da.
Gartzelan eta Belgican ez duzu hori ikusteh. Durangon hori berehala ikustea eta sentitzea...
Gure ideia abstrakto batzuen alde borrokatu ginen, eta gaur hoiek mugimendu politiko bihurtu dira;prest egon da jendea horren alde bere bizia ere emateko.
Guretzat oso interesgarria da guk genituen problema haiek guk borrokaren bitartez superatuta daudela ikustea. Gaur problema ez da izan ala ez izan; nola borrokatu. etab. baizik.
Ikasi egin behar dugu. Ez gatoz soluzioekin, jakiteko gogo haundiaz baizik. Gestorak nola sortu diren, huelga orokorrak nola egin diren, batzarreek nola funtzionatzen dute... Orain horixe egin behar dugu : guzti hori ezagutu
18-19

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Amnistia
Pertsonaiaz\ONAINDIA1