Unibertsital Barrutiari buruzko elkarrizketa
Unibertsital barrutia eztabaidan
1.-- Euskal Unibertsital Barrutia sortzeko beharra nola ikusten duzu? Zein lurralde hartuko luke?
1.-- Ezinbestekoa dirudi Euskal Unibertsital Barrutiaren sortzeak, hau eskaera zuzena eta etengabe planteaturikoa delarik.
Barruti horren hedadura Euskal Herriarena ber bera izango litzateke.
2.-- Zein dira Barrutia sortzeko dauden oztopoak? Zein lirateke, zure iritziz, hori lortzeko biderik egokienak ?
2.-- Heziketa Administralgoaren aldetik momentu honetan oztopo berezirik ez dagoela esango nuke, baina beharrezkoa da soluziobide honen nahia dagokien probin tzia guztietatik planteatzea. Egin esan, gai hau beste soluzio orokorrago batzuei, Euskal Herriaren izateari, loturik dagoela dirudi honen barruan Unibertsitatea elemento garrantzitsu, baina ez aislatu bezala, sartzen delarik.
3.-- Zein berezitasun izan beharko lituzke eta nolako antolaeraz beharko litzateke?
3.-- Uste dut ez litzatekeela, noski, Bilboko Unibertsitatea zabaltzea izango unibertsital erakunde komun, planifika tu bat sortzea baizik, Euskal Herri osoa ren beharrei erantzuteko; zentroak heziketaren demandaren eta heziketa eta ikerketako unidadeen behar komplementarioen arabera banatuak izango lituzke.
4.-- Zein gestio ari dira egiten, ofizial mailan, 3arrutia lortzeko?
4.-- Bilboko Unibertsitateko Rectoradurik behin baino gehiagotan eskaini da eta Donostian Euskal Unibertsitateaz mahain-ingurua egin zenean berritu zen eskaintza hori, alegia, Barrutiaren bultzatzea administral aldetik, erakundeek horrela eskatzen duten neurrian, baina hori ez da oraindik gertatu.
5.-- Heziketako Ministerio, Probintzietako Ordezkaritzak eta "Consejo de Rectores" delakoa bezalako estamendu ofizialen artean nolako iritziak daude Euskal Unibertsital Barrutiaren sortzeaz?
5.-- Uste dut ez dela eragozpenik izango estamentu hoien aldetik, are gehiago, esango nuke badela horren aldeko jarrera-rik.
6.-- Behin Barrutia sortuz gero, zein formula proposatuko zenuke finanziaziorako?
6.-- Ez dut banatu nahi Unibertsitatearen finanziaketa Euskal Herriaren organizazio politiko-administratibotik Unibertsitate publikoa impuesto sistema bidezko baten bitartez finanziatu behar dela uste dut. Bearien ekonomik bitartekoak izango dituzten unibertsitate pribatuak izaten badira ere beste aldetik.
RAMON MARTIN MATEO
29
Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\Euskal Unib
Egileez\MARTIN2\Gizartea