Alejandro Tapia margolariari elkarrizketa
Alejandro Tapia
Donostia'ko Ayuntamenduko aretoetan aukera polita degu egun auetan Tapia'tar Alejandro' ren oleo ta dibujuak ederresteko Uztailla amaitu arte. Ben-benetan onak, paisajeak batez ere.
Aginagatarra bera Ogai ta amairu urte.
Pintagaiak ezagunak ditugu:
Aginaga, Donostia, Orio, Elduayen...
Lendabizi knadroen bitartez mintzatu zait. Elkar-izketa joria alajahetanl Dibuju-ketan yayoa da. Koloreak kementsu ta ugari darabilzki. Ez dira kolore ezurgabeak. Badaki argia partitzen. Otzan eta xalo aritzen da gaia blurritu gabe. Euskalpaisajearen muna ta mamia agertzan digu, ez da gelditzeri margo-joku dizdiratsutan. Akademia eztu gogokoa. Badan ikustea ez nnan aski ta gaztearengana urbildu naiz nere jakin-mina ase nairik. Gogotsu itzegiten du ta biotzeko ateak zabal-zabalik. Eta berak esan didanez, ZERUKO ARGIA astero-astero artzen du.
–Egun on.
–Egun on.
–Galdera batzuk egin nai nizkizute. Euskeraz ala erderaz?
–Euskeraz, obeto konponduko gera-ta.
–Noiztik ari zera pintaketan?
–Txikitatik. Eskolan ez nnan paisalirik egiten, bahan beti nabaitu det alako zirrara bat paisajearen aurrean.
–Nun arkitu dezu laguntzarik aundiena?
–Egia esan autodidaktoa nauzu: ikusi ta jardun. Bahan orain Usurbil'ko Ayuntamenduak beka bat eskeini dit Madrid'a ta Paris'a joateko.
–Badute emen Gipuzkoa'ko Ayuntamenduak bide imitagarria!!... Zu batez ere paisajista zaitugu. Euskal-erriko margolari askok Kastilla'ra jo oi dute pinta-gaien billa. Zer esaten didazu zuk euskal-paisajeari buruz?
–Neroni ere Kastilla'n ibillia naiz, ala ere emengoa askoz ere unkigarriagoa zait. Noski, zailagoa da. Matiza asko, transparenzia ta gardetasuna bear da... Nere iritziz emengo pintoreak obeak dira beste probinzietakoak baho, sakonagoak, sakrifikatuagoak, langillagoak; ontan ere lan egin bearra dago gogor.
–Katalanak?
–Dekoratiboak.
–Zein dezu pintore atseginena?
–Len inpresionistak... Orain Ortega Muñoz, Varquez Diaz, Benjamin Palencia, Zabaleta. Gogokoena beti Picasso. Bere "periodo" rosa ta urdida, kubismoa... Nik uste oraingo lanak ez ditu onenak...
–Alderdi ontan?
–Simon Arrieta, Chillida, Maria Paz Jimenez, Miguel Angel Alvarez eta beste...
–Zenbat sari dituzu irabaziak?
–1961 Noveles de Guipuzcoa zeritzaionean lenengoa eta beste bi bigarrengo. -962'en beste sari bat: Verano San Sebastién. Urte artako bukaeran Certamen de Navidad lenengo saria. Badira beste batzuk ere...
-Geroko asmoak?
–Bi illbete Naparroa'n pintaketan. Exposizioak Bilbo'n eta Madrid'en. Paris'a joan eta artuemanak izan... Ala ere beti nalago det emen bertan egotea... bakardadea maite det...
–Zer derizkiezu astraktoei?
–Ni oraingoz beintzat, enaiz ortan saiatuko. Gustatzen zait, bahan orrela pintatzeko era ortan sentitu bear da; sentitzen duanak egin dezala... Nik paisajea sentitzen det eta orixe egiten.
–Azken galdera: Nolako pinta-kera dezula uste dezu zuk?
–Len impresionista, orain expresionista.
Onela bukatu da gure jarduna. Badu balio ta langillea da, etorkizonak laguntzen badio, beste balore bat izango du beregan gure Erriak.
Letamendia'tar Juan Antonio'k
8
GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakTAPIA1
PertsonaiazTAPIA1
EgileezLETAMENDIA1Kultura