argia.eus
INPRIMATU
Galdezka Politikoak Zirikatzen
1977ko martxoaren 27a
Miguel javier Urmeneta koronelari elkarrizketa.
Galdezka Politikoak Zirikatzen
Otsailaren 9an bidali genizkien hauteskundeei buruz galdera batzuk Alderdi abertzaleei. Erantzunaren zai gaude oraindik, nahiz eta epea martxoaren 13an bukatu.
Bienbitartean zenbait politiko zirikatzea pentsatu dugu. Agian ez da inongo alderditan sartua izango .Baina alderdiren bati hurbil izango zaio nornahi delarik ere. Hurrengo beste batzuk zirikatuko ditugu.

Miguel Javier Urmeneta
Iruinean jaio zen 1915. urtean.
"Estado Mayor de España" eta Estatu Batuetako militarra. Iruineko alkate ohia eta Nafarroako diputatu izana. 6 seme-alaban aita. Liburuetatik ikasi du euskara. Gauero ordu laurden bat aritzen da euskara ikasten. Koronela da. Hiru aldiz ministrogai Francoren garaian.
1) Eman diguten amnistia zer iruditzen zaizu.
l.- Amnistia osoa azkar behar dugu nere ustez, gerra zibila zela bide sortu ziren oroitzapen zatitzaileak desegin daitezen.
Halere esaldi hauxe iraukurri nuen oraindik orain. Tierno Galvan-ena dela uste dut; "En todo caso bienvenida sea como ha venido, porque supone un gran paso". Cwbernuak askatasun osoz jokatzeko zailtasunik izango duela tartean iruditzen zait.
Euskadik bere buruaren jabe izateko eta autogobernatzeko duen nahiari etengabe kontra eginaz sortu eta zabaldu den iritzia ez da bapatean aldatzen.
Bestalde, Espainiako beste Herriekin bakean eta lagunkiro eta elkarri lagunduz bizi nahi dugun susmoa sortu behar diegu euskaldunok.
2) Amnistia honekin, Espainiako estatua demokrata bilakatzen al da
2.- Amnistia Euskal Herriaren garrasia da, bere muga guztiekin ere, eta badu baliorik bihotzak bakeatzeko eta orain arte debekaturik ziren partidu eta taldeei burrukaidetasuna aitortzeko. Abertzaletasunaz ari naiz noski.
Gobernuak adierazi duen amnistia, nahiz eta zenbaiti nahiko murritza iruditu, urrats demokratizatzailea da.
3) Lege elektorala demokrata al da.
3.- Ez dut behar bezala aztertu. Bi gauza on badituela iruditzen zait oraingoz.
1.- Gutxiengoari parlamentuan sarrera ematen zaiola dirudi eta gehiengoari erabat hartzea debekatzen.
2.- Partidu eta talde berdintsuenak elkartzera behartzen ditu. Eta hori ona da, batez ere Euskal Herrian bere herri-etorkizunerako.
Bentajaz jokatzen baldin badu ere jokorako nahiko leku zabala eta jatorra jartzen duela iruditzen zait.
4) Gobernuak bentaja duen hauteskunderik onar al daiteke.
4.- Berez aukera berdina behar dute denek informatzeko, propaganda egiteko eta abarretarako.
Baina hori oso gutxitan gertatzen da.
Joera kontserbakorreko talde haundiak hauteskundetako teknikan laguntza hobeak dituztela jakina da. Egitura internazionaletan ere berdin izango lukete ezkerreko taldeek.
16, 17


GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAmnistia
GaiezPolitikaEuskal HerrPoliziaArmada
PertsonaiazURMENETA2