argia.eus
INPRIMATU
Euskalerri'ko Ereskin Zarrena: Alboka
1964ko uztailaren 19a
Maren Barrenetxea, albokari buruzko elkarrizketa
Euskalerri'ko Ereskin Zarrena: Alboka
Ba'genkian azkenengo urte bi edo iru auetan benetako zaletazanaz lebillena alboka gayetan Barrenetxea'tar Maren galdakanotar txistulari gaztia. Bai-ta -ba'genkian maite lebazanak eusko-eresi ta eusko-errijakintza edo folklore, bana, uste ez-gendubana zan, ain zakon zartuta dagonik ereskin edo instrumento oyen ikastaruan, beragaz izketan asi geran arte gai oyetzaz. Ori ikusirik, nor Maren bano egokiagorik alboka'tzaz zerbait esan daizkigun gure irakurleantzat?
Ori dala-ta, alengindu gera beragaz aurkitutzen, da aurkituaz batera itandu dautsegu. Orren zakon sartuta zagon ezkero alboka ikasketan, esan nai daustasu zerbait «ZERUKO ARGIA'ren irakurliantzat?
–Badakizu, "Basojaun", atseginez irakurten dodana euskal-astekari ori, ta, alanda ze, itandu nai dozune erantzungo dot dakidana-ta.
–Zu txistulari izan zara, bera maite izan-dozulako ta, zelan edo non asi zinan alboka ikasten?
–Erri'ko "Andra Mari" eusko jantza taldian, orain irabat urte. Talde-onen urtera askotan albokari biarra izaten genduban, éta zarritan eurokaz ibilli biarra izaten neban-lez, zaietu egin nintzan ereskin orregaz, batezbere jakin nebanian Euskalerri'ko ereskinik zarrena dala ta ikasiten asi nintzan.
–Euskotarrok daukagun ereskinik antxinakuena, zaurrena dala dinozu, eta beste asko-be orretan gagoz, noztik eta nondik etorri da?
–Orain artian dakiguna da, anaika edo milleka urtiak dirala euskotarrak alboka zoñua erestutzen, joten lebala. Eztakigu nondik edo norgandik artu leban, orixe jakingurian gabiltzaz azpaldian eta balitzake noz edo noz itaun orreri biardan jakintzaz erantzan al-izatia, bana, gaur ezindot geyago ezan gaiorretzaz.
–Beste abenderri edo laterri'ren baten bai-alda alboka'rik?
–Garcia Matos irakasle jakintsuak dinozkanez, albokatren antzekuak ba' dira Grezia'ko Temos ugartian, India eta bai Errusia'n be, bana esan doganez, guriaren antzekuak bano, ez bardinak. Au argiago irakutsiten emoteko "Andra Mari" taldiak argitaldu leban idaztitxubat, "Folklore Vasco" deritxonan, ikusi litzake guk esan dogun bailo garbiago.
–Txistua edo algoka da errazagua erestu edo joteko?
–Ikasteko txistua da errazagua, bala joteko alboka.
–Ereskin orregaz, alboka'z erestu litzake edozein eresti edo musika?
–Ez, arin-arinka edo jota eta biribilketa bakarrik.
–Zergaitik da ori?
–Orain dagon eran eztaukolak orretarako biar diran ereski edo notarik. Aurrerantzian aleginduko gara ta ikusiko dogu norano erdaten geran erestukeratan.
–Poztutzen gera, Maren, zure zaletasanaz eta eresitrako daukozan adimenez. Zenbat albokari lez zarealdi-anetan Euskalerri guztian?
–Joten dogunak amabost, geyenak Bizkaya'n eta bi edo iru Gipúzkoa'n. Balitzake goyago egotia joten dakienak, bana eztabe joten esan dogunok bano.
–Ikasten badabil inor?
–Bai, nigaz dabiltz Barakaldo'ko gazte bi ta, ba'litzake bestenbat ibillitia-be.
-Orain illa bi edo iru esan seuston Paris'era juango ote inan alboka jotzen, egin zenduban ibilketa ori?
–Bai, igaro dan Orrilla'n Zuluaga'tar Erromualda "pandero" jotzallia lagan dodala ta Bilbao'ko Gaztedi dantzaria' kaz batera juan nintzan.
–Eta erestu zenduban?:
–Bai birritan, Paris'en bertan da alboratxuago dagon "Teatro del Este de Vitri" deritxon antzokian.
–Zelan urten leban?
Ondo uste dot, ze txalotsarik asko entzun genduban-da.
Ederto dago guztiori, Maren, pozgarria da benetako galdakanotarrontzat, zu-lango gazte'aren kemena ta euskaleresi zaletazana. Zu-lango gaztiaren biarra daukago, gure oiturak eutsi ta garbituteko.
–Azkanez, esan naidozu zerbait geyago?
–Bai. Neure ezkerrik biotzokorrenak, Gaztelu Elexabeitia'ko (Arratia) Bilbao' tar Joxe-Mari albokari zarrari, larogei (80) urtegaz jotzen dau alboka, beragandik ikasi dodazelako albokaren gausa asko.
Oyetara egingo dogu zeu ta oyen onerako
BASAJAUN

Barrenetxea'tar Maren
7

GaiezKulturaMusikaMusika tradAlboka
PertsonaiazBARRENETXE1
EgileezBASAJAUN1Kultura