Hernaniko Gosegrebalariei elkarrizketa
Hernaniko Gosegrebalariekin
Gederatzi abertzale sozialista gose greban egon dira Hernaniko Elizan.
Amnistiaren aldeko kanpaina honek iraun duen bitartean ez zuten etsitzeko asmorik eta hala gertatu da.Otsailaren 26an, zazpik hasi bazuten ere gose graba, martxoaren 1 eta 3an beste bik jarraitu zieten (azken bi hauk neskak). Beraz, denera bederatzi izan dira elizan sarturik gose greba egin dutenak.
Amnistiaren aldeko borroka-modu bat delako egin omen dute gose greba, jakinaren gainean jartzeko, amnistiaren aldcko borrokan, herri osoak parte hartu behar duela, preso eta errefuxiatuekiko duten adhesioa agertarazteko, jakin arazteko Euskal Herriaren borroka hau ez dela astc honetan amaituko, gudariak etxeratu artean eta Euskadi bere buruaren jabc egin artean ez dela bukatuko.
Beraz, ezagutzcn ditugu gazte hauek izan dituzten arazoinak gose graba egiteko, Arrazoinak ez ezik beste gauza batzuek ere ezagutu nahi genituzke.
-- Uste ahal duzue girorik sortu duzuela herrian zuen ekintza honekin?
-- Ez gara bederatzi pertsona izan herrian giroa sortu dugunak, herria bera izan da amnistiaren aldeko borroka honetara itauli dena, antolaturiko ekintza guztietan parte harturik. Dena den, asmoetarik bat hau zen eta uste dugu ongi atera zaigula. Gure ekintza hau, bat gehiago bezala har dezagun amnistiaren aldeko aste honen barruan.
-- Zer derizkiozue amnistiaren aldeko borroka aste honetaz?
-- Guztiz positiboa izan da. Uste dugu ekintza programaturik egiten hada ere, amnistiaren aldeko borroka egunerokoa behar duela izan, egunero eta herrikoia behar du.
-- Onartzen ahal duzue amnistiarik gabeko negoziaziorik erdirakoi doterearekin?
EZ, ez dugu onartzcn amnistiarik gabeko negoziaziorik. Hori EZ.
Sinisten ahal duzue amnistiarik ematen ez duen Gobernua baten hitzetan?
nistia, borrokaren bitartez LORTZEN ARI GAREN eskubidc bat da. Zer arraio sinetsi behar diogu amnistiarik ematen ez duen Gobernuari ? Ez da guk nahi dugun Gobcrnua, cz da gurc herriko, Euskadiko Gobcrnua. Beraz, ez.dugu Gobernu honen hitzetan sinesten.
-- Zer da amnistia zuentzat?
-- Amnistia ez da presoen kaleratzea eta errefuxiatuen etxeratzea soilik. Euskadirentzat eskatzen dugu amnistia. Beraz, bere buruaren jabc den Euskal Estatu bat eskatzen dugu, Ipar Euskadirekin bat egitea eta bi alderdiekin Euskal Estatu Independiente eta Sozialista osatzea.
-- Indar publikoak jarri ahal dizute oztoporik gose greba honetan?
-- Martxoaren lean etorri zitzaizkigu paisanoz jantzitako 4 goardiazibil . Karnet agiria eskatu ziguten eta beste datu batzuk. Ordu erdi bat egon ondoren joan ziren. Ez ziguten beste gaiderarik egin.
-- Gogorra izan ahal da gose greba hau?
-- Inork ez genuen aurreko esperíentziarik baina uste baino samurragoa izan dela esan beharrean gara. Aurreneko egunetan gosea pasatzcn da baina laugarren egunetik aurrera gosea gutxitu egiten da, gorputza ahula eta nekaturik aurkitzen da baina csan dezagun 8 eguneko gose greba egitea nahiko eramangarria dela.
J.J. URIA
24
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAmnistia
GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakMobilizazioGrebak
EgileezURIA2Politika