"Artzaiak"-ei elkarrizketa
"Artzaiak" Yeu Aldera
Lehengo Eguberri biharamunean, abenduaren 26an atera zen Euskaditik Yeu uharte aldera autobuskada bat jende. Itzuli eta gero elkarrizketa egin genion hauetako bati.
Z. A.-- Zergatik eta zertarako egin duzue ibilaldi hori?
Koldo -- Nere ustez, arrazoi nagusia, gure Herriak presoak eta herbestetuak ikusteko duen gogoa izan da. Hitz batean esanda, AMNISTIA izan da ibilaldi horren motorra.. Giro hortan, lehenenak, Yeu uhartean hesituak izan dira eta handik gatoz. Egunak ere halakoxeak baitira Gabonetako hauk.
Z.A.-- Nola eta norengadik sortu zen asmoa?
K.-- Herriarengandik. Alderdi politikoek ez dute parterik izan. Eta hara joan garen berrogeitamar inguru pertsonak, abertzaletasunak eta gizatasunak bultzata izan gara ez baita konprenitzekoa, nola demontre dauzkaten uharte hortan bederetzi abertzale euskaldun.
Z.A.-- Nola hartu zintuzteen han?
K -- Barkuan gindoazela, Euskal Herriko jantziz jantzi ginen. Ordubete eta laurdeneko bidea dago batetik bestera. Ailaera emozio haundiko unez izan zen eta ahaztu ezingo zaigun zerbait. Ikurriña aurretik genuela sartu ginen lehorrera eta "Eusko gudariak" abestuz, txistua lagun. Bederatzi herbestetuak han genituen zai, hango poliziak ongi zainduta. Norbaitek malkoak ere bazituen begietan. Lehen esan dizut, eta emozio handiko unea izan zen hura. Nekez ahaztuko zaigu.
Zuzenean hotelera jo genuen bederatziekin. Gauza asko generaman gurekin eta uharteko jendeak lagundu zigun. Hori esan behar da. Gure gauzak utzi eta kafe bana hartu genuenerako han etorri zitzaiz kun esatera, egunero bezalaxe, jendarmerira joan beharra zutela.
Handik hirureun bat metrotara zegoen.
Ez genekien zer egin eta jendarmerira laguntzea pentsatu genuen, eta hala joan ginen. Denon buru, aurretik, gure Herriko folklore-talde bat jarri genuen eta besteok haren atzetik. Bide guzian bertako jendea txalo batean aritu zitzaigun aldamenetik; harritu zen jendea gure talde honekin. Hamalau polizi, paisanoz jantziak eta beren pistolak gerrian eta radio-telefonoak eskutan, genituen lagun, bidean.
Etxerakoan -- hotelerakoan -- dantzan joan ginen bidean eta ikustekoa zen jendearen ongietorria. Denek gu gonbiatu behar !
Z A-- Frantziako polizia ze posturatan ikusi duzue gure mutilekin?
K.-- 150 C.R.S. daduzka puesto harek, kapitan bat buru dutela, eta hamabostean behin aldatzen dira. Gizon hauek herbestetuak zaintzeko dauzkaten tresnak ez dute izenik. Nori bururatzen zaio bederatzi herbestetu zaintzeko lehorretik ordu ta laurdenera dagoen uharte batean, antidisturbioak, metralletak, auto blindatuak eta gerrako barku bat beren esku behar dituztenik ? Parregarria da ! Gure mutilek askatasun osoa dute uharte barruan, baina beti polizikoak orpoz-orpo dituztela, eta paisanoz jantzita. Gezurra dirudi, baina sartzen diren barretako komonak eta denak rejistratzen dituzte. Eta polizi arte hortan, Frantziako poliziak duen itxurazko jendetasun zuri hori, beti parrez axaletik,baina hotzak.
Hamabostaldiero aldatzen denez, gero, aldi bakoitzean agintzen duenaren esku gelditzen da herbestetuekiko jokabidea, gogorragoa edo beragoa.
Zenbat kostatzen zaio hauen mantenua Frantziako Estaduari ? Egia ote da Madrilgoak gastuetarako pasatzen diola ?
Z.A.-- Zer moduz jaialdia?
K.-- Edozein herritan izaten den Zine-kasino batean izan zen. 500en bat lagunentzako lekua du. Bederetzaiak aldera hasi zen jaialdia eta hamaikak inguruan bukatu. Leporaino bete zen zinea. Dantzari, abeslari eta azkenean txaranga izan zen jaialdia. Bukaera zoragarria izan zen. Bederatziak igo ziren eszenariora eta jendea txaloka etengabe, eta "Eusko gudariak" abestean denak zutik jarri ziren. Gauza polita, lanera joanda dagoen nafar batena izan zen. 24 orduak negarrez pasa zituen
eta, azkenean, jota polit bat eskaini zigun.
Debalde zen sarrera jaialdian, baina jendeak holakotan kobratu ohi dena baino askoz gehiago eman zuen gastutarako.
Jaialdiaren bukaeran, bertako Jaiak antolatzen ibiltzen den Batzordeko bat etorri zitzaigun eta herriko festatarako gure Herriko talde bat eskatu zigun.
Z.A.-- Deklarazioren bat egin ahal dizuete gure mutilek?
K.-- Bai, egin digute.Jaialdiaren ondorik hotelera joan ginen eta han agertu ziguten zer zen haientzat gure bisita. Honela:
-- Nolako indarra ematen zien hain urrutitik abertzale talde bat haiekbixitatzera joateak.
-- Yeu uhartcko jendeak haietaz zer pentsatzen duen garbiago ikustea. Han joan zirenak aberlcide batzuk besterik ez bait ziren.
-- Poniatowski Jaunaren jokabidea nabarmen eraztea.
Ugarte batean sartzerik ez baitago Frantzian okerrik egin ez duen jendea. Garbi gelditu da jaun horren gezurra. Poniatowski Jauna saiatu da gezurpean sartzen gureak, hamaika haur hil dituztela eta horrelakoak esanaz.
Gure bixitak sekulako jipoia eman dio Madriden eta Parisen artean moldatutako gezur-mundu horri.
Z. A.-- Ondoriorik, ibilaldi hontatik?
K.-- Ordu hoietako emozio paregabea, Herriak bere gudariei dien esker ona, Yeu uharteko jendearen onginahia gure mutilentzat hango poliziaren itxuragabekeria eta laster konfinamentu hori bukatuko Jen esperantza. Hori da ondorioa.
23
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu