argia.eus
INPRIMATU
Agora'ko Nobela Sariaren Irabazlearekin
1964ko uztailaren 12a
Sebastian Salaberria, AGORAko Euskal Nobela Txapelketaren irabazleari elkarrizketa
Agora'ko Nobela Sariaren Irabazlearekin
Izan berri da AGORA'KO Euskal Nobela Txapelketa. Zazpi nobelagille agertuak ziran eta tartean euskal idazle sonatuak zitan. Orregatik ao bete ortzekin gelditu ginan irabazlearen izena jakin genduanean... Iñork etzekian nork zan Sebastian Salaberria. Jende gazia galdezka ari zan:
–Ezagutzen al-dek?
–Nik ez, baintzat.
Eta ortan gelditzon ginan gaziok allarri bégira. Poliki-polili illunpea urratren asi zitzaigun. Lenbizi jakin genan gizon eskola aundikoa etzala... baserritarra ote-zan... bertso bèrrietan aritua ote gendun... Eta azkenik, Donostiaiko Aiuntamentuko enpleaturen bat izan bear zuala. Ta ala zan, Oriamendiko urdeposituko kargua du Sebastian'ek. Jo degu berarengana ta galderaz josi degu.
–Noiztik asia zinan euskeraz idazten?
–Bertso-zalea izan naiz beti ta "Bertso Berri" txapelketak asi ziranean, neroni ere artan asi nintzan.
–Eta saririk jaso al-zenduan?
–Bai, jauna. Milla bederatzireun da irurogeta irugarrenean, bigarren saria jaso nuan; éta urrengo urtsan beste ainbeste iritxi nuan.
–Bi aldiz, beraz?
–Ala da.
–Ta nobelarik ba al-zanduan lendik egindakorik?
–Nobelarik ez. Oraingo au det nere lenengoa.
–Eman dizuten sari ori espero al-zenduan?
–Ez ba. Egia esateko, nere ametsak etziran alainekuak.
–Poz aundia izango zenduan jakin zanduanean, al-ezta?
–Ez txikia erè.
–Ta bost rnilla duro, koxka polita da.
–Esan bèarrik ez.
–Ta alkarrekin itzegiten gauden erkero, nungo semea zaitugu?
-Oiartzun'goa ala bearrez. Andik Errenderi'ra ta Errenderitik Donosti'ko leku ontara etorri nintzan.
-Ta nobelari jarri diozan titulo orrek, zer esan nai du?
–Ara. Azkenengo gerratean anai bi, alde banatan gertatu ginan. Nere anai ori egan batean prisionero» izan da gero alkar arkitu genduan.
Anaiak esan zidan bi aldiz zauritu zutela maiatzeko ogei ta batgarrenean.
Orduan nik kontuak atera nituan eta esan nion anaiari Egun eta ordu ortan bazan i jo induten balak "Neronek tirako nizkin", eta orrela bataiatu nuan nere nobela.
–Ederki Sebastian. Orain Zeruko Argia'n zare lanen zai gelditren gera.
–Zerbait egingo al-dogu asteroko ontarako ere! Gure alkar-izketa, ortan gelditu zan. Eta pozik gaude euskal saillean idazle berri bat agertu zaigulako. Orrelako idazleen artean aurrera ateratzea, eztu mirari txikia egin Sebastian Salaberriak. Auspoa'k argitaratuko du bere nobela.
Ontan, ba, bijoakio gure zorionagurra ta deadaregin dezaiogun lengo zarrak bezela:
–Sebasian! "Ostro beltxa" irabazi dezul
E'TAR N.
1

GaiezKulturaLiteraturaSariakAgora
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakSALABERRIA1
PertsonaiazSALABERRIA1