argia.eus
INPRIMATU
Yon Zabaletarekin
1976ko azaroaren 28a
Yon Zabaleta marrazkilariari elkarrizketa

Yon Zabaletarekin
Hil honen 10ean ireki zen Donostiako Prim kaleko 8an dagoen B Galerian Jon Zabaletaren marrazki erakusketa, eta hilaren 30ean itxiko da.
Ezaguna dugu euskaldunok marrazkilari gazte hau gure herriko zenbait publikaziotan argitaratu dituen lanen bidez. Bertso grafikoak deitu ditu Jonek bere marrazkiak, eta gure aldetik gehitu dezakegu bertsolari grafiko trebe bat dugula Jon, poesia-mundu zoragarri eta giro irudimentsu alaigarri bat sortzen ari zaiguna.
Bada kritikorik Jonen berezitasun hontaz jabetu denik. Genobeba Gaztamintza dugu bat. Elkar hizketa jakingarri bat egin zion honek Joni hil honen 17ko La Voz-ean. Jon Zabaleta bertsolari bat dugu, bertsolari grafikoa. Bertsolariek hitzekin bezala, Jonek irudiekin osatzen digu bertso eta hauxe da Jonek lantzen duena. Jonen dibujoak azkarrak dira, sintetikoak, injenioz beteak, irudimetsuak, gure herri honen irudia gazte-berrituz. Bide berri bat zabaldu lezake gure herriko grafismoan, euskal herri honi elkarte-sinbolo berri batzu eskainiaz, jatortasun garbien, mundu irudimentsu baikorrean, haur mundu primario, zuzen eta bizikorrean.
Baina sarrerak moztu eta, has gaitezen Jon berarekin hitzeginaz, bere lana barneagotik ezagutzeko.
-- Hau ahal da hire lehen erakusketa, profesional gisa, nolabait esateko?
-- Bai, hauxe da lehen aldia erakusketa batetan agertzen naizela horrela.
-- Pozik ahal zaude lehen egunetan izan duen harrerarekin ? Zer dio ikusleak zure marrazkien aurrean?
-- Sai, pozik nago, izan ere jende asko etorri bait da nire marrazkiak ikustera. Galeriako bertakoak ere harrituta daude etortzen den jendetzaz. Orain, ikusleak zer dion ? Ez dakit . Batez ere gazteak etortzen dira, eta nik uste dut, nere marrazkien aurrean poza eta optimismoa nabaritzen zaiela. Haurrak ere etortzen dira, eta hauek ere oso pozik ikusten ditut nire marrazki eta jugeteen aurrean. Etxera eraman nahi izaten dituzte.
-- Zein eratako marrazkigintza landu duzu erakusketa hontarako.
-- Begira, nik bi fazeta desberdin nabari ditut nire marrazkigintzan : haur giro an eginiko lana, eta adultoen giroan egini koa. Biak dira nire pertsonaren eta nirc lanaren osagarri, biak bait naiz ni: nigaii berbizitu dudan haurra eta 25 urteko gaz tea. Ba, erakusketa hontarako haur giroan eginiko lanak aurkeztu ditut. Momentu berezi batzu izaten dira. Ni denok bezala haurra izana naiz, eta haur hori galdua nuen, bainan berbizitu ahal izan dut, eta ni naizen haur hori da momentu berezi hoietan lanean diharduena, erakusketa hortan azaldu ditudan marrazkiak egiten dituena. Orduan, giro hortan ari nai zela, mundu optimista eta alai bat sortzein zait eta mundu horixe da marrazkietain agertzen dena. Mundu hori zuzenean, tartekorik gabe bizi dudan giroa da, izadiaren sentimen garbi eta jatorra, haur nintzenean bizi ahal izan nuena, eta momentu berezi hoietan berbizitzen dudana. Mundu hau arkitzeko asko lagundu didate eta laguntzen didate noiz behinka herritik kanpo egiten ditudan egonaldiek. lzan ere hain problematiko bihurtu zaigu Euskal Herri hontan zaila egiten bait zaio gure haur horri birjaiotzea eta bizitzea.
-- Baina, Jon, aldizkarietan ere ezaguna zaitugu, beste era bateko zure marrazkiak direla eta.
-- Bai, eta hain zuzen hoiek osatzen dute lehen aipatu dudan nire bigarren fazeta hori. Haurrarekin batera, ni 25 urteko gaztea ere banaiz, eta hain zuzen Euskadin bizi den gaztea. Eta beste momentu batzu bizi ditu gazte honek. Adultoen giroko momentuak. Momentu hauetan mala letxe batek sortzen ditu ere marrazkiak, jasaten dugun egoera triste hau onar ez lezakeen mala letxe batek. Orduan, era hontako marrazkigintza bizi dugun egoera sozio-politikoak zuzenki eraginikoa da.
Beraz bi momentu bereziak eta desberdinak izaten ditut nire marrazkiak egiterakoan. Esan beharrik ez dago, haur girokoan sentitzen naizela gustoen, baína biak dira nire baitan sortzen diren momentuak, eta ez da harritzekoa, biak bait naiz ni: haurra eta gaztea.
-- Zer eskaini nahi duzu pintatzean, zer bilatzen duzu, zertaz pentsatzen duzu?
-- Ez dakit ba zer esan. Neure barnean sortzen zaidan mundu baikor, alai eta pozgarri hori zabaldu nahi nuke. Neu poziksentitzennaizen giro hori pasatu nahi nieke besteei. Ez dakit zer gehiago esan.
-- Nahikoa esana dagoela, esanen nuke nere aldetik, horrekin. Eta uste dut oso beharrezkoa duela Euskal Herriak Jonek sortzen duen giro irudimentsu, baikor eta jolasti hori.
Zaila ahal zaizu marrazkilari profesioa?
-- Bi alde ditu zailtasun horrek, Eatetik bizimodua ateratzea lan hortatik, eta nahiko zaila marrazkigintzak duen baloratzea. Orain artean ez du balorazio handirik izan euskal kulturaren munduan. Euskaldun eskultore eta pintoreek irabazia dute leku bat, baina marrazkilariok oraindik ere baztertu xamarrak aurkitzen gara gure herriko kultur mugimentuan.
-- Behar bada azkenaldi hontan berpizte moduko bat hasi da zuentzat ere, ala ? Bai aldizkarietan, publikazioetan eta beste zenbait girotan ez ahal da berpizte honen adierazgarri zure erakusketari egin zaion harrera?
-- Bai, behar bada bai, baina oraindik ere asko aurreratu beharra daukagu.
-- Erakuskera amaitzen denerako, ba ahal duzu beste ezer pentsaturik?
-- Bai, badut zenbait asmo eta ideia, baina oraindik zehaztu gabe. Agian marrazki animatuak egiten edo hasiko naiz, baina oraindik arazo asko dago konpondu gabe hortarako. Ikusiko dugu, zer gertatzen den !
Zai gaitu, Jon Zabaletak, zer gertatzen den horretaz. Lagun asko gara Euskal Herri honetan bere lanari garrantzi handia ematen diogunak, beharrezkoa bait du gure herriak gazteberritzeko Jonen marrazkigintza, marrazkien bidea sortzen duen giro alaigarria, mundu zabal eta irudimentsua. Ea Jonen ondoan ere beste bertsolari grafiko asko sortzen zaigun, ahozko bertsolaritza bezain ugari eginaz begizko edo irudizko bertsolaritza.
Iñaki Zubizarreta
27-28

GaiezKulturaArteaBeste arte
PertsonaiazABALETA2
EgileezUBIZARRET1Kultura