"Umeen Deia"-ren Sortzaillea Izketan Gurekin
Murieta'ko Aita Felipe nor dan esan bearrik ez da leku askotan. Naparroa'n Batezere, bertsolari-jai guzietan an aurkituko dezue kaputxino onen par-irrizko arpegia, beti atsegin, beti pijo. "Umeen Deia'n beste aldetik, bere izen otrdea APALA duala, Euskalerriko alde guzietan irakurria degu.
Atea iriki digu ta or degu begien aurrean bere gelan, maiko paper naste baten erdian, ta aien alboun idaz teko makina bat agiri dala. Aren gela liburuz betea ikusten degu, ta euskal-liburuz ala ere ,apala guziak beteak dituala. Euskera alde Saiatu da benetan, eta ori bide dala, Euskaltzaindia'n bere lagan urgazleetakoa egin du.
Beste berriketa uts batzuen ondoren, gure arira jo degu:
–Zer dala-ta asi zinan UMEEN DEIA argitaratzen?
–Bide apal eta ixilletik jo nuan Umeen deia sortzerakoan; onela, nere ustez joka bear zan erriaren biotza ikutzeko. Aundien arreta iristeko, aurrak lenbizi gureganatzea zan biderik egokiena.
–Ta nola ikusten dezu Euskeraren egoera?
–Nik Euskalerrian iru zati banatzen ditut: a) Gure aurrekin buru-belarri ari diranak. Ez dute auek lan arina: Iraupena ta biotz aundia bear. da-ontarako. b) Ezer egiten ez duten euskaltzale negarti alperrak, eta c) Beren ezaguera ere galdu duten euskaldun goienak. Banaketa au gogortxoa irudituko zaie zenbaiti baina benetan aztertzen ba-dute, onela gaudela ikusiko du edozeinek.
–Ta euskal-liburu ta aldizkarriez, zer esaten diguzu?
–Euskeraz agertzen dan guzia, nerekiko, inoiz baino goiago da gure egunotan, baina oso gutxik irakurtzen ditu liburu ta orriak. Oietan darabilten euskera nolakoa dan esateko ez naiz ni gai, baina ortan aituak diotenez, oso eragin txikia dute gure errietan.
–Euskera batera ekartzeko egiten ari diran aleginei zer irizten diezu?
–Oso bearrekoak dira alegin oiek, nere iritziz; baina ala ere, gure aurrenengo alegina, erri bakoitzean bertako euskera indartzen jarri bear dugu.
–Ze eragozpen ikusten dituzu gure euskera indartzeko bide auetan?
–Ni ez naiz inor ortaz itzegiteko. Ezpainago euskeraz ondo jantzia.
–Euskeraren etorkizuna beltz ikuste al-dezu?
–Beltz ikusiko ba-nu, ez nuke ortan lanik artuko. Ni itxaro pentsaa naiz. Baina nere aldetik ikusten dadana, au da: etxe-aurrea edertzen aritzea baino asgazaz bearragoa da zimenduak sendotzea; etxea error-zarian baitaukagu.
–Ta zergatik jo dezu aurretara bakarrik, euskeraz idatzarazteko?
–Ez aurretara bakarrik. Batxiller mutil eta neskatxak ere idatzi dute bi aldiz Umeen Dei herezietan. Izan ere egia arek ziona: zargatik ama . lau urtetik berahouk bakarrik idatzi beur date zare aldizkarian? "Ez dugu euskaldun guziok maitatu, mintzatu ta esiribitu bear gure Euskeran?".
Azkon-itz auek entzun ondoren Aita Murieta'ri eskerrak ematea besterik eztegu falta. Ala egiten degu ta beraren lanari iraupen eta ondoren aundia opa diogu.
CALOS CLAVERLA
Aita Murieta, "Umeen Deia"ren zuzendaria
4
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaAldizkariak
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazMURIETA1
EgileezCLAVERIA1Kultura