argia.eus
INPRIMATU
Arrasateko Ikerketa Eta Desarroilorako Zentroa
2021eko uztailaren 20a
Arrasateko Ikerketa eta Desarroilorako Zentroari elkarrizketa

Arrasateko Ikerketa Eta Desarroilorako Zentroa
-- Ikerketa eta Desarroilorako Arrasateko zentro bau, gauza bakarra dugu gare Herrian. Beronen bilakatzea, orain arte, nolakoa izan den esanen ahal zeniguke hitz guttitan?
-- Zentro bihurtu berri den hau orain gutti ;arte Eskola Profesionaleko zati edo departamendu bat izani da eta bere lana, industrian aplikazio zuzena; ukan zezaketen teknika berriak ilkertzea zen, batik bat. Honela aztertu diren arloak hauek izan dira: tekniken aztertzeak programen berritzeko; automatizatzeak, zirkuito berriak bilatuz. Halaz ere aplikagarrien diren lanen hautatze bat egin ohi dugu. 1974-75 urtetan industriko problemak ;aztertzeko hiru sail eratu ziren: a) herremienta, b) elektronika eta, d) termo dinamika.
Azkeneko liau izan da guttien landu duguna. aurreko biak nahiko ondo aritu direlarik.
-- Mementuan zer programatze duzue aurrera begira?
-- Martxan sei programa jarri ditugu, honela bereiz daitezkeelarik:
1) Ekipoak, industriako programak estudiatzeko.
2) Miniprozesadoreak, orain urtebete Ameriketan azalduak eta gu estudiatzen hasiak garenak.
3) Motor eta gainerakoen erregulatze eta kontrolatzeko sistimak.
4) Makinen elementuen kalkulatze eta berifikatzea.
5) Piezak erabiltzeko sistima automatikoa .
6) Termodinamikarii buruzko ekipoal, hotz-beroari dagokion oro aztertzeko
-- Plangintza oso hau aurrera bultzatzeko finantziabide zabal batzuren beharretan aurkituko zarete bada...?-
-- Bai noski! Hori dela eta aztertze lan bat egin zen, kooperatiba guztieti hotsegiten zitzaielarik. Honela 32 kooperatiba elkartu zitzaizkigun.
Lantegi hauek gauza edo eta tresna konkretuak eskatzen dizkigute enkarguz; honela gure lanbide osoaren ehuneko 30 lan horiei zuzentzen diogu, beste ehuneko 70, erabat ikerketa lanetan iharduten garelarik. Honela, gure autofinantziabidea lortzen dugu.
-- Beno! Eta zerbait esanen ahal zenidake buda, lortu nabi ditu zuen helburuez edo eta zeuen filosofiaz lan hau egiterakoan...
-- Behiar beharrezko dugu gure jakintza mailaren jasotzea, bai eta teknologia propio baten izatea. Baina are beharrezkoago dugu hemen ikertzen duguna berehalako aplikazio konkretu batetan kokatu ahal izatea. Bestalde, teknikaren sozializatzearen bila gabiltza, honetarako ahal izatea. Bestalde, teknikaren sozializatzearen bila gabiltza, honetarako ikastaldiak eta beste gauza dugularik. Lan hau guztia, Profesional Eskolakoarekin koordinatuz egin ohi dugu.
-- Eta epe labur batetarako, zer egiteko duzue?
-- Mementuz, beste bi urte beharko ditugu pruebak eta ikerketa sistima berriak frogatzeko. Honetarako entrepresak motibatu behar ditugu. Gainera gure zerbitzua oraingoz gurekin elkarturik dauden kooperatiba hoietara muugatzen da, eta lan konkretuen mailan.
-- Ikerketa Zentroa nola dagoen eraturik interesgarri litzaiguke, bai eta zein erakundek hartzen dituen erabakiak eta zenbat ari zareten ikertze lanean.
-- Erabakiak orokorki "Kontseilu Teknikoak" hartzen ditu, analisis ozo baten ondotik. kontseilu honetan, elkarturiko entrepresetako teknika zuzendariak dira partaide.
Ikertze lanean zuzenki ;ari garenok gutti gora behera hamarren bat gara. Bost erdizka Zentroaren eta Eskolaren artean: hemezortzi laguntzaile berriz. ALECOOP hots, ikasleen kooperatibatik injinadore mailan etortzen zaizkigunak.
-- Zer lotura du Ikerketa Zentroak Eskola Profesionalarekin?
-- Erlazioa, berez handia: izan ere Eskolako lkasleak beren kooperatibaren bidez laguntza asko eskaintzen bait digute. Bestalde, bi erakundeok, L.E.C. ( Liga de Educación y Cultura) delakoaren babespean ditugu, hau koordinazio bide gertatzen zaigularik.
Beno Manuel, ea teknologia guzti hori gizartearentzat modu onez zuzentzen duzuen eta gizonen eskuetan jartzen .
Estepan
18


GaiezEkonomiaKooperatibaMCC
EgileezALDAMIZ1Ekonomia