argia.eus
INPRIMATU
"Etorki" Dantza eta kantu batasuna
1976ko ekainaren 27a
Philippe Oyhambururi elkarrizketa

Philippe Oyhambururenkin kontu kontari
"Etorki" Dantza eta kantu batasuna
Euskal dantzaz, Euskal folkloreaz kezkatzen denetarik Etorki ezagutzen ez duen inor ba ote da? Folklore zaleen artean aupatzeko nahiz lurperatzeko Etorki taldeaz mintzatu ez den guti izango da. Berehala sortzen du eztabaida. Arrakastarik gabeko jardunaldirik ez du egiten. Esamesa beti sortzen du. Inor ez da ixilik gelditzen.
Oraingo honetan ere horrelako zerbait gertatuko da. Donostian Uztailaren 6-an, Vitoria Eugenian eskainiko ditu bi ikusgarri . Hego aldeko beste hirietan ere aurtengo udan ikusi ahal izango dela uste dugu. Hori dela eta Philipe Oyhanbururekin mintzatu gara. Berau dugu Etorkiren sortzaile ez ezik jarraitzaile antolatzailea ere. Oyhanbururik gabe Etorki ez daiteke uler, Etorkirik gabe Oyhanburu uler ezin daitekeen bezala.
-- Noiz eta nola hasi zineten Philippe?
-- Urte pixka bat bada. 1954 urtean hasi ginen. Parisko Ghamps-Elysees Antzokian izan genuen gure ekinaldia. Harraz gero dihardugu asmo eta gogo berdinez.
-- Zuen asmoak zer nolakoak ziren guti gorabehera pentsatzen dut baina zerbait berezirik ere nahiko zenuen...
-- Guk gauza ongi egitea nahi genuen. Amateur gisan lana egitea ez zen aski. Profesional bidea hartu beharra zegoen. Horrexegatik utzi genuen Oldarra taldea eta ekin genion Etorkiri.
-- Profesional bidea erraz esaten da.
-- Bai izatea zailago da. Gaur egun, gauza behar berala antolatzeko amateur batentzat lan gehiegi izaten da. Baina profesional bideari heltzen badiozu ]anbiderik ez duzu izaten; beti ozta ozta ezinean ibili behar duzu.
-- Baina, arazo hau zuena bakarrik al da?
-- Profesional izan nahi duen edonori gertatzen iaion-arazoa da hau Frantzian bizpahiru talde besterik ez dela jakitea nahikoa da, profesional bizimodua egitea oso zaila dela ikusteko. Eta jakina folklorean oinarritzen aen talde bat osatu nahi baldin baduzu are eta zailago da oraindik. Hori bistan da.
-- Nola moldatu zarete beraz? Zer bide aukeratu duzue?
-- Erdi bide bati eldu diogu. Etorkik aldizka egiten du lan. Aldi horrek 6 edo 8 hilabete irauten du. Gero bakoitza bere etxera edo bihurtzen da. Baina biltzen garan aldi horretan beste gauzarik ez da egiten, jo eta ke eguneko oren guzietan lanean gauza prestatzen.
-- Aldizka profesional izate honek eragozpenik izango du...
-- Eta haundiak gainera. Jende berria bilatu behar da. Bilatu bakarrik ez, jende berria prestatu egin behar da. Eta horrek lan asko eskatzen du. Horrela maila on bat lortzea neketsuagoa da.
-- Nola aukeratzen duzu jendea?
-- Aurreko alditan parte hartu zutenetarik beti izaten dira berriro ere etortzen direnak beti izaten dira batetik, eta bestetik jende gartea, ikasle jendea bilatu izan ohi dut. Egia esan, aukeratu baino gehiago doai batzuk izanik etortzen dena eta lanerako gogoa duen oro hartzen dut.
-- Orain, gaur egun, zer egiten duzue?
-- Barka baina, lehengo galdera bukatu nahi dut. Nik, neska eta mutil 25 lagunek osatutako taldea egin nahi izaten dut. Eta horratx, oraindik talderik ez dut osatu. Hiru abeslari falta zaizkit: soprano, tenor eta bajo bat; eta musika tresnak jotzen dazkiten beste bi behar ditut. Hautarik inork etorri nahi baldin badu, pozik Etorkiren ateek zabalik daude.
-- Eta orain...
-- Orain; batipat gauza prestatzen lanean ari gara. Martxoan hasi ginen. Apirilaren 15 arte besterik ez genuen egin gure emanaldia prestatu baizik. lbarrolan bizi gara. Eskola eta apez etxea hutsik zirelarik, Ibarrola guretzak zoragarria izan da. Apezetxean bizi gara eta gure dantza-kanta lanak eskolan egiten ditugu. Oso ederki moldatzen gara.
-- Ondo da. Baina, zuen lana, profesionaitasuna alde batera utzirik, beste taldeengandik zertan bereizten da?
-- Zenbait taldek, gehienek, hain zuzen, euskal dantzak jaso eta bildu dituzten bezala eskaintzen dituzte. Bere garbitasunean, ezer aldatu gabe, ematen dituzte. Lan hori, egia esan, beharrezkoa eta egokia da. Bistan da. Guk beste bide bat aukeratu genuen ordea. Guk euskal dantzak egiten ditugu baina dantza bakoitza bere osotasunean eskaini gabe. Dantza bakoitzatik, gure ustez, zatirik egokienak aukeratzen ditugu. Zati horiez baliatuz beste dantza bat moldatzen dugu.
-- Hori ez al da euskal dantzen nortasuna haustea? Ez al da realitatea bortxatzea?
-- Ez dut uste. Guk euskal dantzen muina bila nahi izaten dugu. Dantzen nortasuna gordeaz osatzen ditugu gure dantzak. Bide hau beste bide bat da eta gure ustez jatorra gainera.
-- Zer delata bide hori?
-- Zerbait berria egin nahi izan dugulako batetik eta bestalde publikoa gogoan dugulako. Guk jendeak pozik ikusiko duen zerbait eskaini nahi dugu. Ipar Ameriketara joaten garenean nik ez dut uste dantzak bere garbitasunean eskaintzea beharrezkoa denik. Jendeak pozik ikusiko duen gauza eskaintzea egokiagoa da. Hori bai, euskal dantzen muina gordeaz eta errespetatuaz. Gu gauza ikusgarria izan dadin ahalegintzen gara.
-- Ikusiko dugu Donostian, Uztailaren 6-an zer gertatzen den. Aurrez dakigu denetariko iritziak izango direla Baina interesgarria izango dela ere dudarik ez dago. Arte alorrean bide asko da. Bakoitzak berea asmatu behar du. Euskal folklorea munduan zabaltzen duen guzia onuragarria zaigu.
D. U.
29

Gaiez\Kultura\Dantza\Euskal Dant
Gaiez\Kultura\Dantza\Taldeak\ETORKI
Pertsonaiaz\OYHAMBURU1