argia.eus
INPRIMATU
Txirrite Haurtzaindegia
1976ko ekainaren 20a
Hernaniko GURASO ELKARTEA-ri elkarrizketa

Txirrite Haurtzaindegia
Hernaniko GURASO ELKARTEA Haurtzaindegi berri bat aurrera atera nahiaz ari da. Berri interesgarria. Hernanirako mesedegarri gerta daitekeena eta nire ustez, guztiz beharrezkoa.
Berri hau jakin bezain laster, Guraso Elkartera jo dugu, holen iritziak ezagutu eta gauzak zehazkl jakin ditzagun.
Baina, jo mamira, eta azter dezsgun elkarrizketaren bitartez.
H.-- Zeigatik Haurtzaindegia?
G.E.-- Herriari egln nahi dlogun eskaintza da. Hernanln behar beharrezkoa dela uste izan dugu; garrantzi haundiko hiru arrazoin izan dira bultza digutenak Haurtzaindegi bat sortzera.
1) Emakume ezkonduarentzat (lantegira joan dadin) laguntza izango da. Erreztasun eta lasaltasun haundia.
2) Pedagogi sistema berriak erabiliz, haurrari behar den hezlketa osatu bat ezarriko zaio, egun gutxiko haurra delarik hasita.
3) Heziketa honetan erabiliko den hizkuntza euskara Izango da. Euskara soil soilik, gaztelaniaz hltzik ebakl gabe, esan gabe.
Beraz, hiru arrazoin hauek bultza egin digute.
H.-- Bai, ea dira txantxetako gauzak. Entzun orduko interesgarriak iruditu zaizkigu. Haurtzaindegi berri honek herriaren zerbitzutan jarrita, Hernaniril mesede ugari egin diezalokeelakóan gaude.
Bainan, Haurtzaindegia ez da haurrak «gorde» eta «edukitzeko» bakarrik ez da hala?
G.E.-- Ondo diozu. Haurtzaindegi batean asko begiratu behar zaio haurraren heziketari. Lehen esan dugun bezala, hasera-haseratik saiatu behar da haurra behar bezala hezi eta zaintzen. Haur ez denean bide honetik sar dadin, oso garrantzitsuak dira haurraren lehen lau urteak.
H.-- Haurraren heziketa erabat euskaraz egingo dela esan duzue. Bai ahal dago jende prestaturlk haurra behar bezala zaindu eta hezteko?
G.E.-- Ari gara lanean eta harremanetan gaude beste herrietako Haurtzaindegi batzuekin. Ezperientzia duenarengandik konseilu ugari eta onik ari gara jasotzen; ziur gaude, Haurtzaindegiko ateak iriki behar ditugunerako, izango dala Hernanin andereño treberik eta hoien lana aurrera ateratzeko gai izango denik
H.-- Haur guztiek joaterik izango ote Haurtzaindegira?
G.E.-- Jakina, badira baldintza batzuk, derriborrean bete beharrezkoak. Adibidez: Haurrak 45 egun beteak izan behar ditu Haurtzaindegira ekartzerakoan eta ez ditu lau urte, izena ematen duen urtean beteko; Sendagilearen agiri bat ere behar da; hartu dituen txertoen berri; diru kobraketa egiteko iplni diren arauak onartu eta errespetatu, e.a.
Beraz, ez dago eragozpenik haurra Haurtzaindegira eramateko.
H.-- Aukeratu ahal duzue ezarriko diozuen Izena?
G.E.-- Bai, aukeratu dugu: TXIRRITA izenaz «bataiatuko» dugu.
H.-- Helburu nagusirik bai ahal duzue?
G.E.-- Elkarrizketa honen haseran adierazi ditugun arrazoinak ez ezik, zera nahi dugu:
- Haurtzaindegian herriko jendeak parte har dezala.
- Haurtzaindegia herriarentzat izan dadila.
- Haurtzaindegiak herri giroa euskaratzen dagoen betebeharrean ere parte hartu nahi du.
- Haurtzaindegi erdalduna euskalduntzen ere saiatu nahi du.
H.--Ez litzateke gutxi izango, hauek denak beteko bazenituzte!
H.-- Nola dago, une honetan, TXIRRITA Haurtzaindegia?
G.E.-- Ba, une honetan, baditugu terrenu egoki eta zabalak Haurtzaindegi eder bat egiteko adinakoak.
H.-- Beraz, diru laguntza ere beharko duzue, noski?
G.E.-- Bai, egia esan, ez litzaiguke gaizki etorriko, dena Guraso Elkartearen «izerdiz egin ez dadin.
H.-- Entzunak entzun, guk Guraso Elkartearen hitzak jaso eta zabaldu egin ditugu. ziur gaude, norbaiti badagokiola diru laguntza horri benetako erantzuna ematea.
Amaitu dugu elkarrizketa. Gure aldetik zera opa dizuegu: gaurko ideia eta asmoak, bihar egia bihur daitezela, horrelakorik behar bait da Hernanin. Aurrera eta ez etsi. Guk ahal dugun neurrian lagunduko dizuegu.
19

GaiezGizarteaAdin sektorHaurrak
GaiezGizarteaHerri mugimGuraso Elka