Korsika hil ala bizi


1976ko ekainaren 06an
Korsikako Max Simeoni elkarrizketa.

Max Sirneoni mintzo
Korsika hil ala bizi
Bere anaia Edmond da ezaguna. Egun hauetako hauzian anaia da, izan ere, beste zortzi lagunekin batera epaitu duten gizona. Ekintzaile eta hizlari ausarta, bere anaia da.
Max, berriz, atzean edo ixilean gelditzen da. Baina, bera da eragile eta Korsikako abertzaletasunaren su piztaile. Max Simeoni izan zen ARC erakundearen idazkaria edo buruzagia eta bera da APC erakunde berriaren buruzagietako bat.
Ez dugu Maxengana jo Edmonden anaia delako, Korsika herriaren berri aintzindarietako bat delako baizik. Bere buruz mintzatzen da eta ez anaiaren izenean. Lasai eta luzaz mintzatu zaigu. Gu geu bakarrik ginen elkarrizketan. Beste inor ez genuen inguruan. Z. Argiarako bere iritziak eskatu dizkiogu eta pozik, eman ere eman dizkigu. Erantzunak argiak eta sakonak izan dira.
-- Zergatik ari da Korsika uhartea jendez husten?
-- Lehendik datorren arazoa da hau eta zinez gogorra da gainera. Korsika oso herri atzeratua zen eta da. Nekazari egitura zaharkituaz, batere gaurkotu gabe, dihardu. Kapitalismoak ezarritako konkurrentzi apustuan ezer egiterik ez duen antolamendua du. Horregatik, nekazaritzako egiturak, herriaren jan eta lan beharrei erantzuteko gauza ez dira. Harrigarria izan arren, Korsikak jateko gauzarik gehienak herbestetik ekartzen ditu. Alor honetan bestetan bezala, zeharo morroi gara. Korsikan, bestalde, ez da lanik. Jendeak non edo non lana aurkitu behar du. Horretarako, herritik aldegin behar. Korsika utzi beharra dauka. Azkenik, gerrateetan Korsikan beste inon baino jende gehiago garbitu zela gogoratzen badugu, nahiko gauza garbia da zergatik eta nola jendea urritu den Korsikan.
-- Estatuak ez al du ezer egin? Zer joera izan du?
-- Frantziako estatuaren jokoa aski nabarmena da. Asmatzen zer ibilirik ez dago. Gu estatuarentzat kolonia bat besterik ez gara. Estatuarentzat Korsika jende-ontzi bat da eta kito. Metropoliko lan puestoak betetzeko, Korsikatik eramango du jendea eta merke asko gainera. Eginkizun lotsagarri hori betetzen du gaur egun gure herriak. Estatuaren joera zapaltzailea, kolonizatzailea izan da.
-- Zapalketa honek zer berezitasun ezartzen dio herriaren borrokari?
-- Korsika herriaren borroka hil ala biziko borroka da. Guk lehenik bizi egin behar dugu, eta gero gerokoak. Desegiteko arrixkuan arkitzen gara. Kolonialista eta ekonomia arauei beren lana egiten utzi baldin balitzaie, dudarik gabe, Korsika herria deseginik betirako galduko zen. Hil ala bizi, hori da gure borrokaren muina.
-- Baina, herria, borroka egin behar dela, jabetu al da?
-- Orain dela urte batzu arte, gauzak horrela zirela eta horrela behar zutela pentsatzen zuen herriak. Egoera trixtea, beste biderik ez zegoelakoan, herriak onartu egiten zuen. Alienaturik jarraitzen zuen. Gaur egun, egin den lanari esker, gazte jendea esnatu egin da. Herrian bizi nahi du eta herrira bizitzera etorri nahi du. Borroka, beraz, bere fruituak ematen ari da. Bide onetik goaz.
-- Lehenik bizi egin behar dela, diozu. Zuen borroka, ekonomi alorrera bakarrik mukurtzen al da?
-- Gure zapalketa, ekonomikoa bakarrik ez da. Kultura,politika eta... zapaldurik arkitzen gara. Kultura alorrean, irakaskuntzaren bidez, Estatuak herria erdaldundu, deskorsikatu egin nahi izan du. Lortu ere, zerbait baino gehiago lortu du edo lortu zuen. Gazte jendeari bere hizkuntza ahazten ari zitzaion. Bere herriaren berri guti zuen. Korsikaren historiaren partez, Frantziako historia ikas arazten zitzation eta zaio. Egoera horrek, gaur egun, ordea, amaitu behar du. Herriak ez du gehiago onartzen eta.
-- Irakaskuntza arloan, zehazki, zer urrats eman dituzue?
-- Unibertsitatea lortzen, adibidez, asko ahalegindu gara. 1968. urtean atera zen legeak eskaintzen zituen zirrikituez baliatuz, Unibertsitatea lortu genuen. Unibertsitate horrek, gure uster, bi helburu bete behar zituen: lehenik, Korsikako nortasuna zaindu eta-hedatu eta bigarrenik, jendeá. heii Korsikak hazkunde.. 'jator bat izan deran Helburu horiek toritxarrez ez dira betetzen, ordea. Unibertsitatea izateko bidea egin genuen, baina, estatuak orain nahl duena egiten du. Unibertsitate klasikoa ezarri digute-
--Eta, lehen mailan, zer egin ahal izan duzue? Euskal Herrian, badakizunez, ikastolak baditugu.-
-- Ikastola aiazo hori eaagutzen dut eta biderik jatorrena, Euekal Herrlan egln dena egltea dela, penteatzen dut Guk bide horri oraindik ez diogu heldu Beheraxeago arkitzen gara. Guk geure hizkuntza beste gauzak irakasten diren bezalaxe irakatsi behar dela pentsatzen dugu. Hizkuntza Ikastea eta jakitea, ez da bakoltzaren gogoaren esku edo aukeran gelditu behar. Derrigorrez denek ikasi behar dute. Honetan ez dugu atzera egingo.
-- Berriro galdera berdina egingo dizut: eta estatuak, zer?
-- Estatuak pratikan bide honi ezetzlk ezin dio esan. Baina, oraindik, legea ez du aartu. Pratikan eskoletan gure hizkuntza irakasten da, baina, legez behar bezela ezarri gabe daude. Bestalde Estatuak irakasleak prestatzeko eta beste gauzatarako oso guti laguntzen du. Estatuaren jokoa betikoa da zer esatea nahi duzu
-- Eta Frantziako alderdiak edo partiduek, zer postura hartu dute? Batipat, ezkerreko partiduen berri jakin nahi nuke.
-- Hasera batetan, ezkerreko alderdiek ez gintuzten haintzakotzat hartren, kasurik ere ez ziguten egiten.
Baina, gure abertzale mugimendua hedatrzn ari zen neurrian, Frantziako ezker alderdiak arazo honetaz kezkatzen hasi ziren. PSU izan zen, lehenik bere ekintza eta planteamenduetan arazoari heldu ziona. Gero Sozialista Alderdiak -- PS -- Pompidou hil baino lehen, Frantziako etniez, herriez eta abarrez kanpaina bat antolatu zuen. Baina, hori ez zen jatorra izan, rekupera nahi izate bat besterik ez zen.
-- Eta, komunista Alderdiak?
-- Komunista Alderdia gure muQimenduaren aurka jokatu zen. «Korsika Herria» konzeptu bera ere ez zuen onartzen. Konzeptu hori gaur denek onartren dute, estatuko epai mahaia nagusiak berak ere konzeptu hori erabiltzen du. Komunista Alderdia konzeptu horren kontra jokatu zen eta sutonomia hitza entzuterik ez zuela nahl, zer esanlk ez dago. Komunista Alderdiarentzat autonomia eta separatismoa gauza berdinak ziren. Oso frantses nazionalista azaldu zen.
-- Baina, aldaketarik ez al dago?
-- Bai, egia esan, zenbait aldaketa nabari da. Ezker alderdietako kuadroak aberri arazoa nolsbait sentitzen hasi direla, badirudi. Gureganatze bat ote dagoen eean daiteke, baina...
-- Zuk horietaz ez duzu konfiantzarik
-- Begira, gauza bat gertatzen da. Ezkerreko alderdien estrategia zentra- lista da. Parisko agintea lortu nahi dute eta joko dena helburu horretara makurtzen dute. Helburu hori lortzeko ona den guzia onartzen dute. Horregatik planteatu ere planteatzen dute herrien eta etnien arazoa. Baina, hori, guretzat, rekuperatu nahi izate bat besterik ez da.
-- Beraz, zuen estrategia eta Frantziako Ezker Alderdien estrategia ez ote da berdina?
-- Guk korsiar bezala jokatu nahi dugu. Korsiar bezala arazoak planteatu eta erabaki nahi ditugu. Hauteskunde estrategia zentralista bidearen morroi izaterik ez dugu nahi. Eskuak garbi nahi ditugu. Bai, hori bai, zenbait ekintzatan elkarrekin ibili gara, baina, guk, gure askatasuna gordeaz gure jokoa rekuperatu eta erabili ez dezaten Orain arte gure askatasuna gorde dugula uste dugu.
-- Zer mugimendu edo zer abertzale alderdi daude korsikan?
-- Gaur egun indarrik eta eraginik haundiena duena APC da. Korsiar Abertzaleen Elkartea. Elkarte hau ARC erakundearen jarraitzaile da. Mugimendu honek, Frente edo Elkarte bat sortu behar dela adierazten du. EIkarte hori, beste abertzale mugimeg~z oeatutakoe Izango da eta ez beste partiduz. Elkarte hori, ordea, ez da gai baten inguruan eginikoa izango ekintzan osatutakoa baizik. Ekintzan, herrian murgilduar, borroka eginaz, osatutako Elkartea izan behar du.
-- Elkarte hori egin al daiteke ala amets hutsa da?
-- Gure postura, arazo honetan, garbia da. Korsiarrok guti gara. Gure artean, oraingoz ideologia eztabaidak kaltegarriak dira. Inolaz ere ez zalgu tzen dugu. Separatismo planteamendurik ez dugu egiten. Frantziaren baitan jarraitzea pentsatzen dugu. Beste biderik ez dago. Pentsa ezazu, Korsikonbeni gure desberdintasunak plazaratzera. Horregatik, guk geure aldizkarian abertzaleon arteko eztabaidari ez diogu lekurik ematen. Gure borroka, izan ere, hil ala biziko borroka da. Lehenengo bizi egin behar dugu, gero zer gizarte nahi dugun aukeratzeko denbora izango da. Bizirik irauten er baldin badugu, aukera biderik ez dugu izango.
-- Korsika bizi dadin, zer erakunde politiko eskatzen dituzu, beraz?
-- Lehenik, Frantziako Estatuak, Korsika herrl bat dela, aitortu behar du. Aitorpen horl lortu behar dugu. Horrekin batera, erakunde demokratikoak eskatzen ditugu. Korsika herriak berak izan behar du etorkizunaren jabe.
-- Baina, politika arloan, zehatz, zer eskatzen duzue?
-- Instituzio mailan, autonomia eskaka uhartea, Mediterraneoan dagoela. Uharte honek garrantzi haundia du. Denek irentsi nahiko lukete. Gainera, bestalde, zeinen laguntza izango genuke? Europatlk ez dago ezer itxaroterik. Arabeek Europako estatuekin ekonomia lotura gehiegi dute; Korsikari laguntzearren lotura horik hautsiko dituztela pentsatzea amets. bat baino gehiago da.
-- Eta Korsika herriak, zer dio?
-- Hori da gaineta, Korsika herriak horrelako planteamendurik, gaur egun ez du egiten. Separatismoa planteatzearl erokeria deritza. Beraz, hemen argi ibili eta gauzak ondo neurtuz jokatu behar da. Frantziaren baitan jarraltzea da gure planteamendua, balna, korsianok geure buruaren Jabe izanaz, polltiko instituzio guzien Jabe izanaz.
-- Zer bide dituzue, zuen asmoak aurrera ateratzeko?
-- Hor ez daude 36 bide. Gure bidea bakarra da: Jendeari herri kontrientzia har ersztea. Herri sentimentua sentimentu hutsa ez dadila izan eta politika planteamenduetara iritxi dadila. Herria jantzl, informatu egin bé har da eta horrekin batera eklntza egoki batzuk aurrera atera. Gure ustez Aleriako ekintza horixe zen, jendeari kontzienttla har eraziko zion ekintza. Eta hori herriak horrela ikusi du nahlz eta aldizkariek hamaika aldrebeskeria esan.
-- Aleriako ekintza gogoan dudalarik galdetzen dizut: Zuek bortxaren aldeko al zarete?
-- Guk, bortxa ekintza biderik ez dugu hartu nahi. Ez gara bide horren aldeko eta Aleriako ekintzak ez zuen asmo hori. eta gutiagorik, garbi ikusiko den bezala. Halere bortxa bideari ekiten diotenak, konprenitzen ditugu. Gaur estatuak elkarrizketa ates itxirik dauka. Elkarrizketa biderik ez dagoenean, bortxa bldeari heltzea normala da. Guk, ordea, beste ekintza bide batzuen bitartez, gehiago egin daitekeela uate dugu. Borbra biderako, herria ez dagoela prestaturlk, uste dugu, gainera. Gure bidea zaila da, baina, egokiena delakoan gaude.
8-9

GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulKorsika
PertsonaiazSIMEONI1

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude