Gipuzkoako Industri Bankuko kontseilari-ordezkaria den Juan Jose Etxeberriari elkarrizketa.
Gipuzkoako Industri Bankua
Enpresa-Gizonen Zerbitzutan Diharduen Bankua
Gipuzkoako Industri Bankua sortu zela apirilaren 20an bete zen urtea. San Telmo museoko Abatetxe haundi-ederrean ospatu zen urtebetetzea.
Hori dela eta, xehetasun batzuk jakin nahirik, Juan Jose Etxeberria, Kontseilari-Ordezkariari, hurbildu gatzaizkio.
-- Jendearentzat noiz zabaldu zenituzten zuen bulego edo ofizinak?
-- Jendearentzat, 1975. ekainaren 9an zabaldu genituen.
-- Zenbat diru duzue?
-- 700 miloi peztako kapitala dugu, baina beste horrenbeste jarri behar izan zuten akzionistek banketxetako legeari erantzunaz.
-- Akzionistak zenbat dira?
-- 3.019 akzionisten laguntzari esker sortu zen Bankua. Bataz beste, bakoitzak 450.000 pezta sartu behar izan ditu kapitala osatzeko eta legeak eskatzen dituen gordekinei erantzuteko.
-- Akzionista hauek nongoak dira?
-- Bankuak lan egingo zuen lekuan, lagunak bilatzen saiatu zen haserako akzionista bakoitza. Haserako akzionisten inguruan eta lan egiteko asmoa dugun herrietan sortu dira: Euskal Herrian, Logroñon eta Burgosen.
Sortzaile-taldeak, Euskal Herriko enpresa-gizon zirenez, Euskal Herriko finantzabide izango zen Banku baten premia ikusi zuen. Hemengo enpresei finantzabidea eta orientabidea eman nahi zien.
-- Zuen lan-gela edo ofizinak non dituzue?
-- Donostian, Hernani kaleko 15 .behebarruan ditugu oraingoz, beste zerbait hoberik egin arte.
18
GaiezEkonomiaerbitzuakBanka
PertsonaiazETXEBERRIA4