argia.eus
INPRIMATU
Lehen Baino Bizimodu Latzagoa Du Orain Arrantzaleak
1976ko otsailaren 01
Txomin Badiola arrantzaleari elkarrizketa

Txomin Badiola Kontu-Kontari
Lehen Baino Bizimodu Latzagoa Du Orain Arrantzaleak
Arrantzaleena da portua Udatiarrek eta ikusmiran dabiltzanek berentzat hartzen badute ere zenbait aldiz, arrantzaleen lantegi eta bizileku da portua
Donostiako kaiak gaur ikusi duen arrotz bakarra neu izan nauala uste dut. Mundu guztia lanean ari da. Arrantzaleen oihuak eta kaioen garrasiak bakarrik entzuten dira
Txomin Badiola kofradia aldean dabil. Kontu-esaneko dago.
Nere bizitra ikaragarria izan da, esan dit lehenengo hitzetik.

–Horren latza izan ahal da?
–1942garren urtea zen. Isidro Urrutiaren ontzian ibiltzen nintzen lanean. Baina zertxobait berritu eta konpondu egin behar zela eta Zumaiara ekarri genuen bi hilabetetarako gure ontzia. Bi hilabete hoiek alferrik ez pasa nahi eta beste batengana joan ginen. 6 laguneko ontzia zen. Udaberrian, antxoa garaian, ginen. Laugarren astea zen. Ordurarte egunero irteten ginen itsasora. Baina itsaso txarra egiten zuen aste hartan. Egunero galerna ekartzen zuen. Momentuko kontua izaten zen. Beste ontziak egunero joaten ziren itsasora. Sekulako arrain pila ekartzen zuten. Gu bakarrik geratzen ginen lehorrean itsaso haserrean beldurrez. Baina besteak hala ikusitakoan gu ere itsasora ateratzen ausartu ginen. Lekeitiotik 12 milara ari ginen. Sareak bota eta sareak bildu. Arraia harrapatu eta harrapatu ari ginen. Bazetorren galerna, baina egunero bezala pasako zelakoan lasai ari ginen. Beste egunetakoa baino latzagoa izan zen, ordea. «Amen Jesus» batean han joan zen hondora gure ontzia. Ni bakarrik atera nintzen bizirik. Beste bostak han utzi zuten beren bizia.
–Kontu-esale haundia dugu Txomin. Eztarria lehortzen zaionean ur zurrupada bat egin eta aurrera.
–11 urterekin joan nintzen itsasora. Sardinetan ibili ohi ginen Lekeitiotik Zarautza bitarte horretan. Berdelak eskuz harrapatzen genituen. Ez zen gaur bezala arrantzan egiten. Gaurregun beste aurrerapen batzuk badira. Neguan bixigua eta papardua ekartzen genituen. Gu etxera ordurako amak amuak jarriak izaten zituen itsasora beste irtealdi bat egin genezan.
–Beti arrantzale izan ahal zara?
–Engrasadore sartu nintzen 14 urterekin. Makina zaintzea zen nere lana. Hegaluzetara joaten ginen udan, San Pedrotatik abuztuko Amabirjinak arte. 1 942garren urteko kontuak dira 2.650 pezta irabazi nituen. «Gure etxean ez duk sekulan horrenbaste diru sartu» esan zidan amak.
–Arrantzarako ohiturak asko aldatu ahal dira?
–Garai hartan eskuz eta amuz egiten zen asko, gaurregun dena sarez egiten da. Lehen egunez egin behar izaten zen, orain gauez egiten da. Gure garaian ez zen urte osorako, hara edo hona, inor itsasora ateratzen. Gu hemen inguruan ibili ohi ginen. Arrain boladarik ez zenean etxean izaten ginen.
–Noiz hasten zineten arrantzan.
–Gaueko hamaikak aldera ateratzen ginen portutik itsasora. Lau orduko bidean joan ohi ginen. Goizean goiz hasten ginen lanean, eguna argitzen hasi bezain agudo. Lehenik hondarra zegoen lekua aurkitu behar izaten genuen. Azpian haitzak eta mendiak diren lekuan alferrik hastea da arrantzan.
–Gaurregun kofradian lan egiten duzu?
–Nere lan egin beharrez eta aztarrika ibili beharrez makina tartera erori nintzen. Hantxe galdu nuen hanka. Orain dela 20 urte gertatu zitzaidan. Orain hemen iharduten naiz lanean.
–Lehengo ala oraingo arrantzaleak bizi dira hobeto?
–Lehengoak, nere ustez, Gaurregungoek diru gehiago irabazten dute, noski. Baina bizitza latzagoa dute. Lehengo atsadenaldi gehiago egiten zen: Patxada haundiagoko bizimodua zen. Gaurregun oso presaka bizi gara.
–Arrantzaleen etorkizuna o n d o ikusten ahal duzu?
Oso gaizki. Etorkizun beltza du arrantzaleak. Honela ez du jarraitzerik izango. Urte gutxiko bizia du arrantzaleak.
Txomin Badiolari bi andre etorri zaizkio dendara. Ondarroako seme honek ez du mingainean erdoirik Baina lanerako deia du. Agur. Beste bat arte.
IRASTORTZA
18

GaiezEkonomiaLehen sektoArrantza
PertsonaiazBADIOLA5
EgileezIRASTORTZA3Ekonomia