argia.eus
INPRIMATU
Zientzia eta Teknologiaren :euskal aldizkari bat
2021eko uztailaren 19a
ELHUYAR taldearen zientzia eta teknologiako aldizkari berriaz.

Zientzia eta Teknologiaren :euskal aldizkari bat
Zientzi eta teknika. mundua, euskaldundu nahirik dihardu. Hiztegigintzon, liburugintzan, ikastaroak ematen eta abarretan ari da. ELHUYAR izeneko aldizkaria ere argitaratzen du hiru hilabetetatik behin. Besteak beste, zorioneko dirua behar du ELHUYAR taldeak ere.
-- Elhuyar taldea nola sortu zen?
-- Donostiako ingineru eskolan, ikasle talde bat biltzen zen, EKT deitu taldea Euskara: Irakatsi, historiaz, ekonomiaz eta beste zenbait kultur. gaiz hitzaldi eta liburuak eta abar ziren ikasle talde horren asmoak eta lanak. Hizkuntza zientzi-tekniketara nahi genuen Arazo hau sakonago. lantzeko bospasei lagunek ELHUYAR taldea sortu genuen EKT horretatik. Lege babesa behar zenez gero RSVAPera jo genuen, eta hor gaude bertako sail bat bezala lehenengo lana, aldizkari hau sortzea Izan zen, ELHUYAR deitu aldizkaria sortzea.
-- Zertan ari zarete?
-- Bost sailetan egiten da lan.
a) Aldizkarigintza:
Zientzia eta teknika-teknologia geroz eta beharrezkoago da egunerako bizitzan. Mundu hori oso mundu arrotza da euskararentzat. Nolabait ere ahulezia horretatik atera nahi genuke. Horretarako hiztegi standard batzuk eskuratu behar ditugu, Unibertsitate mailan dabilen euskaldun jendea bere eguneroko gaiak euskaraz erabiltzera ohitu eta trebatu behar da: ikastolarako lan erabilgarri batzuk prestatu behar dira.
Baldintza hoiei erantzun nahirik sortu zen.ELHUYAR aldizkaria, eta baldintza hoien arabera lan egitea salatzen da. Hiru hilabetetik behin ateratzen da. 50 orri ditu gutxi gorabehera. Ia erdia ikastolari. Begira egindako lanez betetzen da, beste laurden bat dibulgazio eta azterketa mailako lanez, eta geratzen den beste laurdena hiztegi kontu eta abarrez.
b) Testugintza:
Gure beste lan bat Ikastoletarako liburuak prestatzea da. «Haizea, euria eta klima», "fisika gaiak" eta abar egin ditugu. AMAYA editorialeko 7. mailaka Natur Zientziak liburu ere euskaraturik dugu: Gida eta fitxa liburua.
d) Hiztegia:
Hiztegi premia ikaragarria da gai hauetan. Halere, lehenik, erabili izan diren hitz guztiak bildu nahi genituzke. Bi mila hitz bilduak ditugu handik eta hemendik.
Biltze lan soila egin dugu oraingoz. Matematikarako hiztegia bildurik dugu. Hiru hizkuntzatan agertuko da ordenadorez prestatua. Euskaltzaiadiari eskainia diogu.Fisika eta Kimika hiztegia prestatzen ari da JAKIN.
Teknika hiztegia ere osatu nahi genuke.
Urte honetan bultzada handia eman nahi zaio sail honi.
e) Ikastaroak:
Liburuak eta egiten diren lanak zokoren batean lizundu eta ustelduko dira ikastaro batzuen bidez erabiltzen erakusten ez badiogu irakasle jendeari. Hizkuntzaren eta gaiaren aldetik jendeak izan ditzakeen zailtasunak gainditzen irakatsi behar zaio irakaslegoari.
Zientzi hastapenak deitu ikastaroa zuzendu genuen, duela bi urte, Donostian. Udako Euskal Unibertaitatean ere zientzi saila antolatu genuen, zenbait ikas-zaio eman ere egin genuen.
Baina hau guztia ikastola Inguruko erakundeokin elkar harturik egin nahi genuke Liburugintzaren hurren ikastaroak antolatu beharko dira, noski, ikastolen zerbitzutarako. Behar beharrezkotzat jotzen ditugu ikastaroak.
f) Teknika:
Hiztegiaz gainera, zenbait lantegiren eskariz, prospektoak, bulegoko paperak eta abar egiten ditugu.
-- Zuen helburuak eta asmoak aurrera begra?
-- Hasitako lanak osatzea eta burutzea da gure helburua. Aldizkariari dagokionez harpidedunak gehitu eta harpide-dirua jaso beste erremediorlk ez dugu. Eta hemen gaitu euskaldun jendeak bere zerbitzurako.
Errialde
21-22

GaiezGizarteaientziaTaldeak
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakElhuyar
EgileezHERRIALDE1Gizartea