Ana Maria Batanero


1976ko urtarrilaren 25an
Ana Maria Batanero pintoreari elkarrrizketa.

Donostiar Expresionismoa
Ana Maria Batanero
Ana Maria Batanero emakume gazte, bizkor, adierazkor bat duzu; egun batzuk barru, Donostiako Informacion y Turismoko aretoan bere oleo eta marrazkiak agertzekotan da. Donostian jaio eta Gasteizen hazi zen, Madrileko Bellas Artes-en ikasi zuen D. Carlos Saez de Tejadakin eta Vazquez Diaz-en ikasle izana da (honen marrazki bikain batzuk ditu Aieteko bere etxean). Arabako Aldundegiak beka emanik, Parisen izan zen inpresionismoari buruz ikasten eta lan handia egina da Madrilen eta Bilbaon. Orain, Errenteriako Institutoan duzu irakas1e.
-- Hara, hamar urte nuelarik hasi nintzen pintatzen, barruak eskatzen zidalako, horrela neure burua osatzen nuelako. Ez.nuen uste inork:konprenitzen zidanik eta pintura enetzat "katarsis" bat zen. Neure egonezina husten ten nuen neure pinturan. Nik eskaintzen dudan hizkera dut pintura. Nik eskaintzen dudan hizkera dut pintura, eta jendeak uler diezadala behar dut. Artea komunikabidea da Jendea, jende gehiena (ni bizi izan naizen Madrilen eta Bilbaon batez ere) bakarrik bizi da. Hau izugarria da.
-- Ana Mariak Gipuzkoako paisajeak pintatzen ditu batez ere: Donostia, Aiete, Hondarribia, Nafarroa; biluts asko eta buruak marrazten ditu. Hondarribiako tabernetan sartu eta kartetan ari diren arrantzaleen eta berriketan ari diren amonen apunteak hartzen ditu.
-- Herrikoi arteaz arduratzen naiz. Denek ezagutzeko eta gozatzeko da artea. Ez dut abstraktoa arbuiatzen; neri, ordea, bizitza, elkarrlzketa, txlstea, ardoa zaizkit Interesatzen. Errealitatea gustatzen zait, eta horrexegatik joan ohi naiz Hondarribiara eta ta bernetara sarturik jendea pintatzen dut eta, halafede, jendeari atsegin zaio pintatzea. Nere pinturan parte hartzen dutela iruditzen zait. Ez ahal duzu uste hori izan daitekeela "parte hartze" horren lehen urratsa, gaur hortaz hainbat mintzatzen baita.
-- Zerk du kezkatzen Ana Maria, pintatzen ari delarik?
-- Bizitzak eta jendeak kezkatzen nau, noski. Neure alorrean, pertsonen eta gauzen inguruan den giroa interesatzen zait. Paper hutsaren aurrean ez naiz beldurtzen eta eragozpenen aurrean kementsuago gertatzen naiz. Azkenaldi hontan gorputz bilutsa interesatzen zait, oso baztertua baitago hau hemen, eta urri. Vazquez Díaz-ek esan ohi zidan: "Marraz ezazu, marraz gisa soina, gai aberatsa eta sakona duzu». Ez zaizkit axila, egungo euskal artista zenbaiti bezala artistik theoriak, plastik expresioak, eguneroko praxiak baizik. Ez ahantz ni beti bizi izan naizela eta orain ere pinturatik bizi naizela.
Bizitza eta denboraren joanak ere kezkatzen nau. 40 urteren mugan lana egin nahi nuke, neure-neurea nukeen zerbait sortu. Erretrato eta marrazkie enkargoek lotu bide naute gehiegi. Orain, interesatzen zaidan egin nahi nuke.
-- Nolakoa da Ana M.ª emakumea?
-- Ea da erraza, baina erantzungo dizut. Lan egiten duen-eta maitatzen duen emakumea nauzu, beste ore bezala Frango liberala nauzu eta gu bizi garen mundu hau hobetzeko batzuek, besteen alde egiteko,denek parte har dezatela nahi nuke.Ez naiz extremista zalea. Egunoroko iraultzan sinesten dut. Horregatik eman izan ohi ditut Pertsonari zar diot sinestea, eta berdin zait zein kolore, sineskuntza edota politikakoak diren, baldin eta besteak errespetatzen eta herriaren alde zerbait egiten badute.
-- Euskaldunei interesatzen zaigu Daniel Vazquez Diaz, euskal pinturaren zutoinetariko bat baitugu. Haren ikasle izan zinenez, konta ahal diezagukezu zerbait irakasle hartaz?
-- Bai, iraksale izan nuen Don Daniel eta nik asko zor diot. Gizon eta artista on bat zen. Hutsak bazituen eta nork ez... eta harena zekenkeria zen. Azken urteetan diru mordua bazuen arren, nik ordaintzen nizkion autobuseko txartelak. Patrikan galletak eta zenbait gauza, erakustegietako "vernisage"-etan gorde ohi zituen. San Fernandi Akademikoa bazen ere, ez zen afarietara joaten bere txartela ez ordaindu arren. Zeken zen, baina artearentzat bihotz zabalekoa. Dena eman zuen artearentzat. Eta Euskal Herriarentzat ere asko ere asko egin zuen, hemen xokoan ikusten bait zuen bere burua. Gizon jaieratsu eta erlijiosoa zen, mezatara joaten ez bazen ere. Ikus, bestela, monje koadroak, hango margo eta egiturak.
-- Zergatik kokatu zara Aieten?
-- Donostiarra naizelako eta Gipuzkoan bizi nahi dudalako. Euskal jendearen pragmatlismoak liluratu egiten nau, eta nik ere bat egiten dut horrekin. Honek aslo laguntzen dit, ni neurez oso pozik nago pintatzeko badut astirik.
-- Esaidazu, azkenik, zer oroitarazten. dizuten hitzok:
ARTEA: bizitza
LANA: ordaindu behar dugun zerga. Askatzea, askatasuna
GIZONA:Izugarri gustatzen zaizkit. Horrexegatik ez naiz ezkondu
ERLIJIOA: hau ere bizia da.
AMODIOA: amodiorik eza
GOGOA: ezer ez.
PINTATZAILEAK: Dalí, Redondella, Muñoz, A. Delgado
EUSKAL ARTISTAK: Txillida, Oteiza, Miguel Angel Alvarez
GALERIA: faltso susmoa hartzen diot
PUBLIKOA: errespeto haundia
Honelakoxea da Ana Mª Batanero, soila, irekia, adierazkorra. Bere pintura bezain adierazkorra. Dakusana eta bere Gipuzkoari buruz sentitzen duena pintatzen du. Xerez kopa bat eskaini dit eta erretrato azkar, adierazkor bat egin dit; ezin bestela izan. Nik, egia esan, eskertu egin diot, denok harrotzen baikera geure buruaz, eta maite dugu erretratuak egitea.
Edorta Kortadi
28

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakBATANERO1
PertsonaiazBATANERO1
EgileezKORTADI1Kultura

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude