argia.eus
INPRIMATU
Euskaldunak Atzerrietan
2021eko uztailaren 23a
Roberto Larranaka, atzerrian euskal langillei laguntzen dienei elkarrizketa
Euskaldunak Atzerrietan
Azkeneko bi urte auetan langille asko joan zaigu Euskal erritik Alemani'ra. Frantzi'ra eta abar lan billa. Sarri entzun degu emengo artzaieri oztoporik ez dietela jartzen Ipar-amerikarrak.-Belgika'n eta Alemani ere bai pozik artzen omen dituztela gure burni-lantegietar lanean zailduta dauden langilleak.
Zer eta nolakoa da gure euskaldun auen bizitza atzerri alde ortan? Diotenez, diru asko irabazi eta eroso bizi dira. Ala ta guzti, aldakera oiek eztira guzientzat alaigarri izango.
Galdegin dezaiogun, langille oien artean bizi izan dan azpeitiar bati, Larranaka'tar Roberto launari. Azken iru uda auetan Burdeos'en egona da, emengo langilleei apur bat lagunduaz. Berak emango digu ondoen aien herri.
-Egia al da iru bider izan zerala Burdeos'en?
-Bai, egia da; iru urte auetan Donosti'n «Escuela Profesional» deritzaion ikastolan egon izan naiz, eta udan Burdeostera joaten nintzan. Aita Garamendi'ri eta beste lau jesulagunei an dauzkoten lanetan laguntzera.
-Zelako lanak dauzkate bada an jesulagunak?
-Nola esango nizuke? Ango jesulagunen lana, Parroki bateko lana da; gure Parrokietakoa bezelakoa ez ordea, baizik apur bat aldaturik.
–Zer esan nai diduzu orrekin?
-Lendabizi emengo erri aundietan Parrokiak onetara osatzen dira: alegia, elkarren ondoan dauden kaleak bat egiten dutelarik, denok Parrokia geure etxea bailitz bezela bertatik bertara izan dezagun. An ez ordea. Burdeos'en gure Parrokia, portugesez eta erderaz itz egiten duten guzien Parrokia da, andik amar edo ogei kilometrora bizi ba'dira ere. Ori bakarrik ez: bataio-papelak, ezkon-aairiak. eta abar, Gironde probinzi osotik etortzen diran langille guziei konpontzen dizkiegu.
–Españi'tar asko bizi al da an?
–Orain dela bi urte egindako estadistikak diotenez, Ogei ta amar millatik gora azaldu ziran Burdeos'ko urian bakarrik.
-Euskaldanak ere ba al dira,
-Bai orixe; eta gure Parroki'ra zintzo asko etortzen diranak ere bai aien artean, jaiero, amabi eta amulau kilometro aruntzagotik.
–Noiz asi zan Parroki ori?
–Parroki onen asierak eztira oso garbi azaltzen. Diotenez, Prantzi'ko jesulagunak ainbeste españitar ikusi Eliz gauzetarako apaizik gabe zeudela, (eta) lan oietan sartu ziran; eta alaxe eraiki zuten orain "Solar español" deritzan etxealdea.
–Parrokia besterik ez al da ortaz "Solar español" dulako ori ?
–Berez Parrokia da lenengoz, baiñan Parrokia bezela asi zanak, orain bizkaitar Aita Garamendi'ri esker, beste gauz asko ere ba-ditu.
–Nor da ba Aita Garamendi ori, eta ze beste lan eraiki du?
–Ara! Apaiztu zaneko, Burdeostera bidali zuten nagusiak. An Prantzi'ko jesulagunak egindako lanak ezagutu zituen; ederrak iruditu zitzaizkion, baiñan txikiegiak ainbeste laguni laguntzeko. Urian bizi ziren españitar guziek ezagutzearren, asi zan etxez-etxe ta baxterrik-bazter. Etzuen izan lan erreza. Amaika bider entzun diot, arriz eta makillaz artu zutela esanaz: "no queremos cuervos; fuera frailes!". Etzuen etsi alare, ta andik pixkatera Kapille txikia Eliz aundi biurtu zen. Gero langela ipiñi zuen, lan billa zijoazenei ta ezkon-paperak bete bear zituztenei ta abar, laguntzeko. Jolas-toki bat ere eraiki zuen; antzoki ta zinetoki bat ere bai. Etxeko morroi - neskameentzat logelak egin ta bertan jeten ematen die. Liburutegi eta televisiñoa ere ba-du.
–Gende asko biltzen al da "Solar español'' dulako ortan?
–Ba botikoak: mezetara, antzoki-lanetara, jai-egunetan dantzara eta arratsaldea ematera biltzen direnak: danera, lauzpabost milla lagun. Oien artian, dantzariak ere ba dira. Eta Euzkal dantzetan Manterola Jauna dute txistulari, eta sarri joan izan dira inguruko errietara andik deituta dantzan egitera.
Ta gero beste asko ere bai, beren agiriak zuzen jarri, ta beren negozioak konpontzera. Seme-alabak ere, «Solar español» orrek urtero udan etortzen diranaz eratzen duen kapardi edo kanpamentura bidaltzen dituztenak asko dira. Ta azkenik, danetan lanik alai ta nekegarriena: il zorian arkitzen diran milla ta milla lagunen aitortzak entzun, elizakoak eman ta ongi iltzen lagundu. Askotan artu izan dute apaiza ezezka ta gogo txarrez, baiñan oso gutxi dira Elizakoak artu gabe iltzen diranak. Gaixo-etxeetan daudenak ere egunero ikustatzen dituzte.
–Emendik dijoazen langilleen fede ta oiturak zer moraz?
–Galdera ani erantzuten ez da erreza. An ere, edonun bezela, danetakoak dauzkazu. Alare nik esango nuke, sinismena ezpada ere, emen ikasitako oitura garbiak askok aazten dituztela, Prantzi'ko bizimodua emengoaren aldean lasaia baita, ta jakiña!, fede aundia ez daramanak, emen ikasiak errez galdu ta an irakasten direnak ikasi ez, bertako izkuntza bear bezela ulertzen ez dutelako.
–Eiz al dira zuen Parrokira etortzen ala?
–Bai, etorri bai, baiñan gutxi etorri, ta orregatik lana aundiagoa sortzen da, ta gero ta geiago; joaten diren erdiei baika ere, lagundu nai ba'diegu.
--Ta orain bukatzeko, beste galderatxo bot egin nai nizuke? Zer moduz irabazten dute langilleak eta nolatan bizi dira?
–Ontan ere danetakoak dira. Emendik papelak bear bezela osatuta daramatxitenak, ondo irabazten dute ta sari polita dute. Alare ez uste, egun gutxitan aberasten direnik, lanik onenak ta emankorrenak beretzat gordetzen baitituzte prantzesak. Dana dala, danei gauzatxo bat esateke enuke bukatu nai: ango bizimodua ere zailla dela, atzerria beti atzerri delako, ikusi-eziñak sortzen diralako, nardatu ta-gitxi-etsi egiten gaituztelako.
-
Eskerrik asko, Aita Roberto. Prantzi'ko berri ederrak eman dizkiguzu ta denoi ongarri izango zaizkigula uste det. Eskerrik asko ta beste bat arte.
Gurruchaga
8

GaiezGizarteaEuskal dias
PertsonaiazLARRANAKA1
EgileezGURRUCHAGA1Gizartea