argia.eus
INPRIMATU
Nola Bizi 30 Urtekin
1975eko abuztuaren 31
Frantziako "Institut Français d'Opinion Publique"k 24-35 bitartekoei egindako elkarrizketa
Nola Bizi 30 Urtekin
Gaur hogeita hamar urte inguru dituzten gizon-emakumeen eskuetan dago bihar bertako etorkizuna. Ez etxikoa, biharkoa, ia gaurkoa, ia gaurkoa. Europan -gogora dezagun Frantziako "Mai 63" famatua -askatasunaren semeak deituak izan dira, askatasunaren belanauldia.
Beste askotan bezala, gure mugetatik kanpo joan behar izan dugu xehetasun bila. Xehetasunak, aipaturiko belaunaldi horren pentsamoldeetaz, bizieraz, ekintzetaz.
Horretarako, Frantzian, "Institut Français d'Opinion Publique" delakoak, "La Vie Catholique" astekariaren eskaria beteaz, galdekizun zabal bat egin berri die gaur 24 urtetatik 35 bitartean daudeneri, lau arlo hauetan: Biko-tea, Semealabak, Lana eta Gizartea.
Lehenengo atalari lotu gaitezen gaur.
-Zertan datza bikotearen ongi izatea, zoriona?
-Galdetu diete lehenbizi gure lagunei.
Lehenbizi elkar maite izatean elkarrekiko gozotasunean, eta bigarren bizitzaren ikuspegi bera izatean -erantzun dute- Hauek biak dira ezkonduen zorionerako giltza nagusiak Elkarri goxatze honek garrantzi haundiago du nekazarientzat (% 53) eta langileentzat (% 49). Hiri haundietan bizi direnentzat eta aberatsentzat nagusientzat zerikusi guttiago du Eta alderantziz bizitzaren ikuspegi berdina izateak garrantzi guttiago du pobreen artean Dato harrigarri bezala diogun haurrak izatean edo ez izatean ez dutela frantsez gazteek horrelako giltzarik ikusi
-Zer derizkiatzue bikotearen fideltasunari, garrantzizkoa ahal da?
-Bai txit garrantzizkoa ezinbestezkoa gehienentzat (% 60). Emakumezkoen nekazarien eta industri-langileen baitan batez ere Paris aldeko lagunek ez dute hain beharrezko ikusten.
-Emakumea etxetik kanpora lanera joanaz, etxean adina ala etxean baino gehiago osatzen ahal da pertsona bezala?
-Erdizka diote: batzuek etxean adina eta beste batzuek etxean baino gehiago osatzen dela emakumea lanera joaten bada Eta hala diote bai emakumezkoek eta bai gizonezkoek.
-Profesioa familia aurretik jartzen ahal duzu, familiaren parean, ala familiaren atzetik?
-Oso guttik jartzen dute profesioa familiaren aurretik (% 10). Familiaren parean hirutatik batek eta familiaren ondoan gainontzekoek Hemen azpimarkatzeko da nola hirutatik batek familiaren mailan jartzen duten profesioa
-Eta militante bizitza?
-Hau ere gehien gehienak familia ondoren Eta askok (% 55) ez du erantzuten ere ez dute galdekizun honekin zerikusirik Batipat emakumeak, langileak eta nekazariak dira erantzuten ez duten hauek
-Etxeko lanak elkarren artean egiten ahal dituzute?
-Bai (% 44). Zerbait bai (% 34) Gehienbat hiri haundietan bizi direnak dira etxeko lanetan laguntzen dutenak lan hauek bien artean egiten dituztenak
-Zenbat haur desio dituzue?
-Erdiak bi, beste laurden batek hiru eta hamarretatik batek bakarrik haur bat edo lau haur
-Haurra sortu ez dadin zernahi era erabili ahal ditzake bikote batek?!
-Hamarretatik bederatzik baietz diote Kontrazepzioa onartzen dute erabat!
-Nahi ez zenuteken haurrik sortuko balitz, galdu araziko ote zenueke?
-Ez geuk ez (% 60) Hala ere Paris ingurukoek dudan jartzen dute
Badakigu ez garela euskaldunok estadistika zale. Baina hona hemen soziologilari eta gizarte mailan lanean jarduten duteneri eskaintzen zaien gai ederra Zer pentsatzen eta egiten dute arlo hauetan adin bereko euskaldunek?
M. JONE AZURTZA
5

GaiezGizarteaBesteak
EgileezAZURTZA1Gizartea