"Izarra" dantza taldekoei elkarrizketa
"Izarra" dantza taIdea
-Noiz jaio zon dantza talde hau?
-Hamabost urte gutxienez izango dira, herriko ume batzuekin talde bat osatu zela gure dantza-ohiturei jarraitzeko nahiz.
-Zenbat ume joaten dira dantzako klasetara?
-Ba azkenengo ikastaroan 103 mutil eta 180 neskak (283 denera), parte hartu dute. Txikienak lau urtekoak eta nagusienak 12 urtekoak.
-Beti joan ahal dira dantzak ikastera hainbeste ume?
-Ez; haseran talde txiki bat zen 20ren bat neska-mutil: orain dela bost uste ume gehiago animatu ziren; aurten ere topea ipini behar izan dugu, ez bait genuen ez irakasle ez eta nahiko toki ume gehiagorentzako.
Bukatu den ikastaroan, 10 irakaslek erakutsi dute bainan gutxi dira hainbeste umerentzako. Lokala (Udaletxeak duan uzten digu), nahiz eta nahiko handia izan, ez da gehiegi prestatzen dantza erakusteko.
-Ume guziak ikastolakoak ahal dira?
-Ez. Nahi duten umeak etortzen dira, ikastolakoak izan ala ez izan. Erabiltzen dugun hizkuntza, -noski- euskara da eta ez dakitenentzako, euskerazko klaseak antolatzen dira.
-Nola konpontzen zarete, lau urteko umeei dantzan erakusteko?
-Ume txikiei ez diegu dantza hutsa erakusten baizik dantzara eraman ritmoaren bidez. Hasten gara jolasak egiten, ariketak, gimnasia, etab, beti musikaz lagunduta. Erabiltzen dugun musika ere, umeentzako egindakoa, edo doinu egokiak berentzako. Ume guziekin eramaten dogu programa hau, bainan batez ere txikiekin.
-Dantzako klaseetara joaten diren umeetatik, zenbatek dantza egin dute jendearen aurrean?
-Denak egin dute behin gutxienez. Elgoibarren, Trinidade egunean dantza jaialdi bat ematen dogu, umeak ikastaroan zehar ikasi dutena gurasoek ikus dezaten, eta jaialdi honetan ume guziek parte hartzen dute. Horrez gainera, aurten herriko hauzoko jaietan, jaialdietan, etab. 8 aldiz dantzatu dogu eta inguruko herrietako euskal jaietan 9 aldiz.
-Dirua, denontzako izaten da problema. Zuentzako?
-Azkenengo ikastaroan 120 pta. kobratu dugu ume bakoitzagatik. Irakasleek ez dugu ezer kobratzen eta diru guzia materiala erosteko izaten da. Ume asko dagoenez gero materiala asko behar da. Urtero saiatzen gara ahal dugun neurrian, taldeko materiala osatzen, baina guk, askoz gehiago nahiko genuke.
-Urrutira begiratuz, zer da zuen elburua?
-Ume guziak geure dantza eta doinuak BIZITZEKO kapaz izan daitezela. Dantzan egitea baino inportanteagoa iruditzen zaigu dantza hoiek barrutik sentitzea.
MARIBEL
11