Lanabes-makinagintzari buruz Alberto Ortueta Azkarretari elkarrizketa
Elgoibar eta lanabes-makina
"Herri bateko jendeak eta beronen ekintzak ez dute inon Elgoibarren bat egiten. Elgoibar eta bere fruitu den lanabes-makinaz ari gaituzu, noski.
Elgoibarren izena, bere makinen bidez zabaldu da mundu guztian. 70 herritara zabaldu da, tokirik urrutienetara heldu bait dira beronen makinak. Herriak bere gogoz, irudimen, adimen eta lanez eginiko makinetan ezagutzen, maitatzen eta miresten dute Elgoibar munduan zehar".
Lanabes-makinagintzan ihardun eta gizondu den baten hitzak dituzu. Alberto Ortueta Azkarreta, elgoibartarrarenak, AFMko "Director Adjunto"arenak alegia.
-Nazio baten barruan zer da Lanabes-makina?
-Lanabes-makina, industria aurreramendu guztien sorreran dago Edozein produzio motatarako, gure gizarteak eskatzen dituen ondasunak taxutuko dituen lanabes-makina behar da, edo ondasunak egiteko inbertsio ondusunak bederen. Bere burua egin dezakeen makina bakarra duzu lanabes-makina. Edonongo industrigintzan garrantzi haundiko eta oinarrizko industria da, beraz.
-Zer da Espainiako lanabes-makina Espainiaren barruan?
-12.000 miloi pezeta balio zuten lanabes-makinak egin zituen Espainiak 1974garrengo urtean. Munduko hamabigarrena izan zen. 4.000 miloi pezetan balioko makinak bidali dira kanpora.
Heldua da gure industria hau, Industriari aurrera eragiteko gai dela erakusten digu, makina herri eta egokietan oinarrituz.
Teknologi maila garaia eskatzen du. Halert ez gara kanpokoen mende erori. Kanpoko dirua dakar etxera atzerrira bidaltzen diren makinen bide?
--Elgoibarrera mugatuz, zer diozu?
-Lanabes-makinaren hiriburua deitu dio norbaitek. Elgoibarri. Elgoibar aipatzeke ezin daiteke gai honetaz mintza. Espainiako Estaduan egiten diren bost lanabes-makinetatik bat Elgoibarren egiten da. Kanpora bidaltzen diren lauetatik batek Elgoibarren izena darama.
-Egungo lanabes-makinen egoera, nolakoa da?
-Zaila eta kezkagarria. Krisialdi batean gara mundu osoan. Eta jakina, edozein aldaketak berehalaxe erasaten dio lan honi.
Berez duen kemenez ari da industri mota hau lanen, azoka berriak aurkitu eta esportazioak gehitu nahirik baina Espainiak.) Estuduko merkatuaren beherakadak are eta gehiago larritzen du egoera.
Urtearen bukaerarako bizkorraldi tta zuzperraldi ttiki bat izan dezala nahiko nuke. Eta, izango duela uste dut. Datorren martxoan Bilbon egingo den IX. Lanabes-makinen Agerketan nabarmenduko litzateke ongien.
-Oinarri-oinarriko industria dugu gure hau, Estaduaren aldetik ez ahal luke laguntza haundiagoa beharko?
-Merkatari eginkizunetan eta merkatu berriak aurkitzeko istudiotan egoki laguntzen digu aIdizka. Egia esan, erantzun ere ondo erantzuten dio sail honek.
Honetaz mintzatzeko une egokian ez bagaru ere bere indarra gehiagotu eta duen etorkizun lau eta zabalerako gertutu beharrean da salil hau. Unidades emankorrago, hobe eta burutsuagoetaruntz jo behar dugu, modelo berrrak sortuz merkatu berriak geuregana ditzagan. Hori ezin daiteke laguntza ofizialik gabe egin.
Hori dela eta, sektorearen hedadura indartsu bat lortzearren "Plan de Acción Concertada" delakoa agertu genion Gobernuari, orain dela urte bete ondo betea. Ministeritzan izan diren aldaketa ugariek gera erazi dute delako plana. Baina denbora asko ez dela izendatu dute "Subdirector General"a industriarako. Lanabes-makina industriak behar bezala indarrik har dezan, laster izango ditugu ustez behintzat, behar ditugun laguntzak.
-Elgoibarrek eutsiko ahal dio lanabes-makinagintzako txapelari?
-Bai, horixe. Elgoibarko gizon eta lantegiek aurrera joko dute. Gai da horretarako Elgoibarko jendea. Ez da makaldu. Belaunaldi berrien etorrerak indarberritu egingo du gainera.
ARAOLAZA
11
GaiezEkonomiaIndustriaMetalurgiaMakina erra
PertsonaiazORTUETA1
EgileezARAOLAZA1Ekonomia
GaiezEkonomiaIndustriaMetalurgiaMakina erra
PertsonaiazORTUETA1
EgileezARAOLAZA1Ekonomia